Aurkeztera goazen agirian bilduta daude Arartekoaren Haur
eta Nerabeentzako Bulegoak 2012. urtean egindako jardue-
raren elementurik esanguratsuenak. Hirugarren urtez, segi-
dan, erantsitako txostenaren formatua errepikatu dugu, hau
da, osotasun integratu baten (Legebiltzarrarentzako 2012.
urteko txostena) zatia izanda ere, modu independentean
irakur daitekeen agiria egin dugu. Horrela, erakundearen
antolaketarekin eta funtzionaltasunarekin lotutako errea-
litatea islatzen du, talde bereziki ahul horri dagokionez:
Ararteko erakundearen jardueraren zati bereizezina izanda,
haien eskubideak bermatzeko kezka, interesa eta jarduerak
zeharkako ikuspuntu batetik egiten dira. Ikuspuntu horrek
adingabearen interes gorenari ematen dio lehentasuna,
eragindako eremua edo bizitzaren alderdia edozein dela
ere. Azaldutakoaren ildoan, testuan zehar txosten orokorre-
ko zatiak eta atalak aipatu egiten dira eta, modu berean,
txosten orokorrean Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren
txostenari erreferentzia egiten zaio, bai kasu batean, bai
bestean, garrantzi edo zehaztasun handiagoko gogoetak
egiten diren bakoitzean.
Informazioa sei kapitulutan egituratuta dago. Lehenengoan
bulegoaren jardueraren araudi-testuingurua azaltzen da,
bai eta txostenak hizpide duen urterako ezarritako plan-
gintzaren barruan dauden lan-ildoak ere.
II. kapituluan, guztien artean luzeena, Ararteko erakundea-
ren berezko jardueratik abiatuta, haurren eta nerabeen es-
kubideen inguruan antzemandako arazo nagusiak aipatzen
dira. Abian jarritako jarduerak eta herritarrek aurkeztu di-
tuzten kexen; egindako ikuskapen bisitaldien; ofiziozko
ikerketen; arduradun publikoekin eta gizarte erakundeekin
izandako bileren; foroetan, batzarretan eta profesionalen
topaketetan parte hartu izanaren ondorioz lortutako ikas-
kuntzak birpasatzen dira.
III. kapituluan, “Krisiak haurrengan duen eragina: euskal
errealitatea. Gogoeta kuantitatiboa” izenburuko azterla-
nean bildutako datu nagusiak aipatzen dira. Datu horiek,
Aurkezpena
bigarren mailako estatistika-iturrietatik datozen 58 adiera-
zleren bitartez, argazki moduan erakusten dute EAEn hau-
rren pobreziaren errealitatearen oraingo egoera eta azken
urteotan izan duen bilakaera.
IV. kapituluak haurrek eta nerabeek parte hartu dezaten era-
tu dugun organoan garatutako jardueraren aipamen berezia
egiten du: Haurren eta Nerabeen Kontseilua. Haren egitura,
funtzionamendua eta, batez ere, 2012. urtean zehar jorratu
diren gaien inguruan, gure haurren eta nerabeen berezko
ahotsa atal horretako orrialdeetan jaso dira.
V. kapituluak haurren eskubideei dagokienez, errespetuan
oinarritutako kultura sortzen laguntzeko zenbait jardue-
ra bildu ditu: ezagutza trukatzeko foroetan parte hartzea,
beste gizarte eta erakundeen arteko eragileekin lankidetzan
aritzea, hezkuntzako materialak argitaratzea edo 6-11 urte-
ko haurrentzako Ararteko erakundearen web orrialdea ber-
tan aipatzen diren ekimenetako batzuk dira.
Azkenik, VI. kapituluak ixten du agiria. Bertan, haur eta ne-
rabeen eskubideen egoeraren balorazioa egiten da, labur-
bilketa gisa.
2012
ko
T
xostena
11
Aurrekoa ikusi