lanerako planen definizioan eta konpromisoan eginkizun
nabarmena daukate.
2012
ko Jarduera Planak, esku artean dugun denboraldi-
rako, lehen aipatu ditugun lan-ildoak zehaztu ditu. Plan hori
gure bidai orria da eta horri esker adierazitako bidean zehar
aurrera egin dezakegu ahaleginak batuz eta gure helburuak
ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko beharrezkoak di-
ren sinergiak sortuz. Ondorengo kapituluetan aipatuko di-
ren jarduerak plan horren emaitza dira:
2.
Arau- eta eskumen-esparrua
Haurren eta nerabeen eskubideak duela gutxi aitortu dira.
Geroago hartu dira haurrak eta nerabeak eskubideak dituz-
ten pertsonatzat, nazioarteko eskubide humanitarioak giza
eskubideak aintzatestearekin eta estatuko ordenamendu
juridikoetan babestearekin batera hain zuzen.
1990.
urtean Espainiak
berretsi zuen, 1989ko azaroaren 20an
batzarrak hartu zue-
na. HEK modu unibertsalean onartu den haurren eskubi-
deen katalogoa da; aldi berean, estatuek errespetatzeko,
bermatzeko eta betearazteko dauzkaten betebeharrak
ezartzen dituena.
Konbentzioak, lehenengo bi artikuluetan haurren ar-
loan erakundeen ekintza guztiak bideratu behar dituzten
funtsezko bi printzipioak ezarri zituen: bereizkeriarik ezaren
printzipioa eta adingabearen interes gorena.
Bereizkeriarik ezaren printzipioaren
arabera, haur
bakar batek ere ez du bereizkeriarik jasango haurraren,
gurasoen edo ordezkari legalen arraza, kolorea, sexua,
hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa, jatorri nazionala, et-
nikoa edo soziala, estatus ekonomikoa, oztopo fisikoak,
jaiotza edo beste edozein baldintzaren ondorioz. Hala-
ber, printzipio horrek nesken eta mutilen, atzerritarren
eta bertakoen, ezintasunen bat duten haurren eta ez du-
tenen eta abarren arteko aukera berdintasuna ere barne
hartzen du.
Adingabearen interes gorena
,
hitzez hitz, honela for-
mulatu da: “Herri-administrazioek edo administrazio
pribatuek, epaitegiek, administrazio aginpideek edo
erakunde legegileek haurren inguruan hartzen dituzten
neurri guztietan ezinbestekoa izango da adingabearen
interes gorena aintzat hartzea”.
6.
artikulutik aurrera hiru eskubide talde handiak zerrendatu
dira, HBP letren bitartez adierazi daitezkeenak:
Hornidura
,
hau da, zenbait baliabide eta zerbitzu edukitzeko, jasotzeko
edo eskuratzeko aukera edukitzeko eskubidea, haurren eta
helduen artean baliabideak banatzea;
babesa
,
hau da, gu-
rasoen eta profesionalen zainketak jasotzeko eskubidea eta
ekintza eta praktika neurrigabeak jasan behar ez izatea; eta
parte hartzea
,
hau da, gauzak egiteko eskubidea, nor bere
burua aditzera emateko eta banaka zein kolektibo batean
ahotsa edukitzeko eskubidea.
Horrez gain, beste bi premisa hauek kontuan hartu behar
dira: eskubideen zatiezintasuna eta euren arteko lotura eta
haur guztien ongizatea zaintzeari dagokionez gurasoen, fa-
milia ingurunearen, erakundeen eta gizartearen ardura par-
tekatua.
Aukerakoak baziren ere (hautazkoak) Espainiak bi pro-
tokolo sinatu (2000) eta berretsi (2002) zituen. Protokolo
horiek babesaren arloaren barruko bi alderdi zehatz jo-
rratzen dituzte:
eta
.
Bi horiei hirugarren bat gehitu behar zaie:
.
Es-
painiak 2012an sinatu zuen, parlamentuak oraindik be-
rretsi ez duen arren. Protokolo hori sakonago jorratuko
dugu garrantzi berezia baitauka.
Izan ere, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren ingu-
ruan gabezi esanguratsu bat konpontzera dator: banakako
komunikazio eta erreklamazio prozedura bat ezarri ez duen
giza eskubideen nazioarteko hitzarmen bakarra da. Bitxia
bada ere, haurrak banaka joan daitezke
batzordeetara (giza eskubideak, eskubide ekonomikoak,
sozialak eta kulturalak, eskubide zibilak eta politikoak,
arrazagatiko bazterkeria, emakumearen aurkako bazter-
keria, tortura, langile migratzaileak, ezintasunen bat duten
pertsonak) baina hitzarmen horietako batzordeek ez “dakite
ezer” haurren inguruan. Hala, protokolo horrek mekanismo
bat ezarri du haurrek eta/edo euren ordezkariek salaketa
ezartzeko aukera eduki dezaten espezializatutako nazioar-
teko batzorde baten aurrean euren eskubideak defendatze
aldera, urratuak izan direla uste dutenean. Hauxe oinarritzat
hartzen badugu: ez gara eskubideen titularrak ez baldin ba-
dugu horiek aldarrikatzeko mekanismorik, protokolo horrek
duen garrantzia ukaezina da.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zenetik 23
urte pasa dira eta orain, lehenengo aldiz, haurren ahotsa
modu zuzenean helduko da Haurren Eskubideei buruzko
Batzordera. Azken horrek informazio hori eta ordura arte
estatuen eta gizarte erakundeen txostenen inguruan heldu
zaion informazioa baliatu ahalko du “estatu parte hartzai-
leen aurrerapen bikainak aztertzeko” lana burutzeko, HEH
eta horri lotutako protokoloak betez. Bestalde, aurreikus
daiteke epe ertainean antzerako mekanismoak sortuko di-
rela maila nazionalean.
Nazioartean, lehen haurren eta nerabeen eskubideak de-
fendatzeko marko unibertsala den Nazio Batuen Hitzarme-
na aipatu da, baina komeni da jakitea badaudela Espainiak
berretsi dituen adingabeei eragiten dieten gai sektorialei
buruzko zenbait nazioarteko itun –hainbat nazioarteko
erakundek sustatu dituzte itun horiek, hala nola
,
,
,
:
2012
ko
T
xostena
16
(
I). Arau- eta antolaketa-testuingurua
I
Aurrekoa ikusi