Arartekoaren erakundeak ikertutako kexen eta kontsulten
espedienteen azterketaren hurbiltzeak helburu diagnos-
tikoa du Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren dokumentu
espezifiko honetan. Bere oinarrizko helburua, jarduera ho-
rren datuak adierazteaz gain, egoera kezkagarriak haute-
matea da, eta espediente horietako bakoitza gure haurrak
mugitzen diren errealitatearen sentsore gisa ulertzea. Be-
raz, interesa izaera kualitatiboaren bidez gehiago zehaztuko
da izaera kuantitatiboaren bidez baino, baina edonola ere,
interes garrantzitsua du.
1.
Neska-mutilen eta nerabeen edo
haiei buruzko kexa-espedienteak:
gerturatze kuantitatiboa
2012
an, alde batek eskatuta bideratu diren kexen artean (hau
da, erakundeak bere kabuz irekitako ofiziozko espedien-
teak eta Arartekoaren jarduera orokorra osatzen duten gai-
nontzeko jarduerak kanpoan utzita), haurren eta nerabeen
presentzia edo inplikazioa argi eta garbi aipatzen zuten 300
kexa-espediente izan dira guztira, alegia, Arartekoari azal-
dutako kexa guztietatik ia %10,2. Komeni da azpimarratzea
zenbaketa horretan bi kasu hartu direla kontuan:
a. Nerabeek eta gazteek zuzenean egindako kexak.
b. Adin txikikoen ordezkariek egindako kexak. Oso
ehuneko handian, pertsona hori adingabearen aita
edo ama izan ohi da, baina batzuetan senideak eta
hezitzaileak ere bai.
Ez dira zenbatu, baina aintzat hartu beharko lirateke gizar-
te bazterketaren kontra borrokatzeko tresnekin zerikusia
duten eta zenbait familiak egin dituzten 1.010 kexak; izan
ere, portzentaje handian, familia horietan adin txikikoak
daude. Hainbat ikerketatan, baliabide ekonomikorik eta on-
dasun materialak eskuratzerik ez izatea zenbait eskubide
(
hezkuntzarakoa eta osasunerakoa, besteak beste) berdin-
tasunean baliatzeko zailtasunekin lotzen dira. Horrez gain,
pobrezia eta gizarte bazterkeria testuinguruek familian eta
haurren ongizatean eragina daukate, hala nola, familia eta
gizarte harremanetan, tratu txarren, indarkeriaren eta esko-
la uztearen aurrean zaurkorrago bihurtuz. Errealitate kon-
plexu horri txosten honetako kapitulu berezi bat eskainiko
diogu. Bertan, ekonomiako eta laneko krisia euskal haurren
bizitzan izaten ari den eragina argi lezaketen adierazle na-
gusietara hurbilduko gara.
Kexa aurkezten duen pertsonari
dagokionez, hauxe baiez-
ta dezakegu: 2012an, kexetatik %20 adin txikikoek berek
egin dituzte, eta ia kasu guztietan, horiek legezko adin na-
gusitasunaren mugan zeuden. Adin txikiko horietatik %80k
emantzipazio prozesuari lotutako arazoak aipatu dituzte,
eta gainontzekoek, berriz, goi mailako lanbide-heziketan
sartzeko sortu diren zailtasunak. Kexen gainontzeko %80
helduek egin dituzte eta eragindako adingabeak tartean
zeuden egoerak azaldu dizkigute. Kexa horietatik 26tan,
edo %10,9tan, zenbait haur edo neraberi, hau da, adinga-
been talde zehatz bati dagozkien egoerak azaldu dizkigu-
te eta elkarte bat, erakunde kolektibo bat edo eragindako
pertsona-multzoaren ordezkari gisa diharduen norbanako
bat dute titulartzat.
Eskubideak urrratzea? Kexak,
kontsultak eta ekimen propioko
jarduerak
II.
Atala
2012
ko
T
xostena
21
II
Aurrekoa ikusi