horiek oraindik ez dute adostasun-maila nahikorik lortu
onartu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, dagoeneko adosta-
sunaren bezperan gaudela dirudi, izan ere, 2013an lortuko
dugulakoan gaude, eta erakunde honek aurreko urteetan
behin eta berriro adierazitako ikuspuntuarekin bat egiten
duten hitzek osatzen dute.
2.3.
Familia
2.3.1.
Familiei laguntzeko politika publikoak
Erakunde honek familiei laguntzeko politika publikoez duen
iritzia azaltzeko aukera izan zuen 2012ko azaroan, Eusko
Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikaren Zuzen-
daritzak antolatutako Familien Biltzarrean. Horrela nabar-
mendu genuen familiek giza eskubideen defentsan duten
zeregin garrantzitsua, premia egoeretan babesa eskaintze-
ko duten ahalmena eta banakakoen artean elkartasun-lotu-
ra irmoak ezartzeko gaitasuna.
Familiak publikoki babestea banakoak euren giza garape-
nean babestea dela kontuan hartuta, banakako eta taldeko
eskubideak lortzeko eta premia gehien dutenak (adinga-
beak, baina baita ere nagusiak, gaixotasunen bat edo men-
dekotasuna duten pertsonak) bereziki babesteko, agerian
utzi genuen
familien babesa gizarte estatua manten-
tzeko ezinbesteko estrategia publikoa dela,
beraz,
krisi
egoeran,
inoiz baino gehiago,
familia politikak gizartea-
ren kohesioa bermatzeko eta
garai hauetan horrenbeste
ageri den
pobrezia eta gizarte desegituraketa saiheste-
ko inbertsio publikorik onena dira.
Adierazi genuen, gure urteko txostenetan egiten ari garen
moduan, familien alorrean jardutea ez dela soilik laguntza
publikoetako politikak edo diru-laguntzak bideratzea (be-
reziki, seme-alabak edo mendeko pertsonak edukitzeari
dagokionez, baita lana eta familia bateratzeko laguntzari
dagokionez ere), horrez gain, eta gero eta gehiago,
kultu-
ra, gizarte eta ekonomia aldaketa sakonak sustatu
be-
har dira,
familien beharrak gure jarduera ekonomikoan
erabat barneratzeko ikuspuntu berriak ireki ditzaten.
Ildo horretan, botere publikoak mentalitate aldaketen pro-
zesuen buru izan behar dira,
zaintzak, etxeko lanak,
atsedenak, aisiak, giza harremanek eta ordainsaririk
gabeko borondatezko beste parte-hartze sozial mota
batzuek
nahitaez behar duten eremua onartzeko. Gainera,
ezin da bidezko familia antolakuntzarik egon
zaintza eta
etxeko lanen banaketan elkarren arteko erantzukizu-
nik
ez badago, eta ezin da ekonomia eta lan ordainduaren
antolakuntzarik egon emakumeen erabateko parte-hartze
soziala sustatzeko eta gizonek etxearen eta zaintzaren bi-
zitzan esku-hartzeko beharra ezagutu gabe. Horretarako,
lanaren antolamendua oinarrizko giza beharretara egokitu
behar da,
giza bizitzaren eremu ezberdinak
-
lana, fami-
lia eta eremu pertsonala-
bateratzeko aukera eskaintzen
duten formula berriak indarrez sustatuz.
Ikuspuntu horietatik, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak
2011
ko azken egunetan onartutako
oinarri duen norabide orokorrarekin eta filoso-
fiarekin bat egiten dugula errepikatu nahi dugu, nahiz eta
gure erakundean jasotako kexen inguruko hainbat kontu-
rekiko dugun kezka helarazten jarraitzen dugun, hala nola,
jasotako seme-alabengatiko diru-la-
guntzak eskatzeko kudeaketa errazteko beharra; norbere
kontura lan egiten dutenak
araututako laguntzen
onuradun gisa gaineratzeko beharra; guraso bakarreko
familiei zuzendutako neurri bereziak bideratzeko edo la-
guntza publikoan areagotzeko beharra; baita jagoletza ez
duten gurasoak laguntza horiek eskuratzeko araubidea be-
rrikustearen komenientzia ere, banaketak edo dibortzioak
dauden kasuetan, kasu bakoitzean hitzarmen arauemailean
xedatutako seme-alaben arretarako behar zehatzak kon-
tuan hartuta.
Familia-politiken eremuan eskatzen genuen familia-erren-
ta estandarizatzeko sistemari buruzko
onespena baikor hartu dugu. Arau
horrek familia-errenta estandarizatzeko sistemak ezartzen
ditu familia mota eta egoera ezberdinei bidezko tratua ema-
teko. Sistema horiek familientzako laguntza ekonomikoetan
edo familiei laguntzeko zerbitzuetan aplikatzekoak dira,
baldin eta familia-unitatearen maila ekonomikoa laguntza
edo zerbitzu horietara iristeko baldintza bada, edo presta-
zio horren zenbatekoa edo zerbitzuagatik ordainduko den
zatia zehazteko irizpidea bada. Familia-errentak estan-
darizatzeko sistema horiek baliokidetasun-sistemak dira,
errenta neurtzeko gai direnak, ez bakarrik familia-unitateko
kide-kopuruaren arabera, baizik eta baita ere unitatearen
osamoduaren arabera. Izan ere, kontuan izan behar da
ezen, diru-sarreren maila berbera duten baina osamodu
desberdina duten familia-unitateek, ez dutela izaten gaita-
sun ekonomiko berbera, erosteko ahalmenari eta bizi-kali-
tateari dagokienez.
Atal honekin amaitzeko, Euskadin familiak laguntzeko zu-
zendutako politika publikoen egoera zein den aztertzeko
txosten berezia garatzeari buruz iazko bulegoaren txos-
tenean jasotako iragarpena gauzatzen hasi dela jakina-
razten dugu, Ados Consulting aholkularitzaren laguntza
teknikoarekin. Azterlan horrekin, EAEko familia politikak
hurbileko Europako herrialdeetan sustatutako politika au-
rreratu eta babesleenekin parekatzeko diagnosia lortu nahi
dugu, azkenik euskal familien eskaera eta beharrei erantzu-
na emateko hainbat gomendio proposatu ahal izateko.
2.3.2.
Familia homoparentalak
Guraso bakarreko familiei eta sexu bereko bikote eta
ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzeari eta
bi emakumez osatutako bikote batek laguntza bidezko
ugalketa-tekniken bitartez seme-alaba bat duenean ama
ez-biologikoaren legezko amatasunaren zehaztapenari
buruzko
jarraipen gisa, bere garaian, Eusko
laguntza eskatu genion aipatutako gomendio
orokorrean jasotako bi iradokizun nagusiak betetze aldera.
2012.
urtean hori gauzatzeko beharra azpimarratu dugu.
Orain arte, jakin dugu zuzendaritza horrek (txosten hau
amaitu zenean eta LGTB kolektiboarekin zerikusia dauka-
ten gaiei dagokienez,
barruan zegoen) orain arte alor horretan
2012
ko
T
xostena
41
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi