eman diren aurrerapausoen inguruko datuak biltzen ja-
rraitzen duela. Zuzendaritzaren eskutik lortu dugun infor-
mazioa ikusita, ondorioztatu dezakegu, Euskadin, emaitza
oraindik desberdina dela. Hala, administrazio oztopo for-
malak deuseztatzeari dagokionez, gaur arte ezin izan dugu
egiaztatu jaurlaritzako sail guztietan zeharka jorratu ote
den eskabide, inprimaki eta bestelako agirien egoera be-
rrikustera zuzendutako ekimenik, ikusi ahal izan dugunez,
oraindik ere oztopo formalak baitaude guraso bakarreko
familientzat eta bikote zein ezkondutako bikote homo-
sexualentzat. Estatu mailako eskumeneko eskabideei da-
gokienez,
aldez
aurretik horren inguruan bidali genion errekerimendu bati
erantzunez- Berdintasunaren Estatuko Idazkaritzak eman-
dako informazioa helarazi digu. Bertan, adierazi da legezko
errealitate horrekin bat ez datozen administrazio agiri edo
inprimakien kasuan, banaka eskatu beharko dela egokitu
ditzaten.
Bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan lagundutako
ugalketa bidez jaiotako haurren seme-alabatasuna le-
gez zehazteko arazoari dagokionez,
, 2011.
urtean une horretan Immigrazioko
eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritza zenaren bidez,
jakinarazpen bat bidali die lagundutako ugalketa-teknikak
aplikatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-
zentro publiko eta pribatu guztiei; horren bidez, jakinarazi
zien ama lesbianek lege-egoera anbiguoa dutela eta la-
guntza eskatu zien, eragindako guztiei (teknika horien bi-
dez seme-alabak izan nahi dituzten emakumez osatutako
bikoteei) adieraz ziezaieten beharrezkoa dela Erregistro
Zibilaren ardura duen epaileari haur jaioberria semetzat
edo alabatzat hartu nahi dutela adieraztea. Gai hori
web orrialdean jaso da,
hortaz, gai horri lotutako informazioa bitarteko horretan
argitaratu da. Dena den, gaur egungo Eusko Jaurlaritzako
Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzak jakinara-
zi digu oraindik klinika eta osasun zentro jakin batzuetan
ez dietela informazio nahikoa ematen arazo hori daukaten
emakumez osatutako bikoteei. Horren harira,
jakinarazpen bat bidali digu,
bi emakumeren arteko ezkontzaren barruan lagundutako
ugalketa bidez jaiotako haur baten ama ez-biologikoa le-
gez zehazteari lotutakoa. Bertan, azaltzen da Justiziako
Estatuko Idazkaritzak ulertzen duela legeak ezarri duela
amaren ezkontideak eman behar duen baimena seme-
alaba jaio baino lehen eman behar duela. Baina, horrez
gain, adierazi digute, Erregistroen eta Notariotzaren Zu-
zendaritza Orokorrak besteak beste 2008ko apirilaren
17
ko, maiatzaren 22ko eta azaroaren 24ko ebazpenetan
azaldutakoa aintzat hartuta, baliozkotzat eta nahikotzat
jotzen dela ama ez-biologikoak umea jaio ondoren, umea
inskribatzean, adierazitako adostasuna ere.
Justiziako Estatuko Idazkaritzak emandako argibide hori
oso garrantzitsua da, hortaz, gure ustez, laguntza bidezko
ugalketa-tekniken gaineko
interpretazio posible hori Euskadiko erregistro zi-
bilen ardura daukaten organo judizialen artean helarazi eta
zabaldu beharra dago (gure gomendio orokorrean jasotako
ikuspegiarekin bat dator).
2.3.3.
Familia elkarguneak: haurrek
euren gurasoekin harreman eta
kontaktu erregularra izateko duten
eskubidearen zerbitzurako tresna
Bulego honetako 2011ko txostenean dagoeneko iraga-
rritako jarraipenean aurreratzeko helburuarekin eta han
adierazitako kezka-elementuak bereziki kontuan hartuta,
2012
ko urrian zehar, erakunde honetako langileek bost FEG
bisitatu zituzten epaileak aginduta -Gasteiz, Donostia, Bilbo
eta Portugalete, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren esku-
menekoak, eta Barakaldo, udalaren erantzukizunekoa- eta
euren kudeaketa bideratzen duten lau erakundeetako ar-
duradun eta profesionalekin elkarrizketak izan zituzten. Le-
hen fase hori amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako
arduradunekin bilera bat izan zen lehen balorazioa
helarazi eta hainbat kontu kontrastatze aldera. Azkenik,
hainbat familia-epaileren lankidetza ere eskatu zen. Horiek
-
kontu hauetan duten esperientzia zabaletik- erakunde ho-
nek azaldutako hainbat kezka-elementuri buruz zuten iritzia
helarazteko asmoa adierazi zuten.
Horren guztiaren emaitza
izan da, 2013ko lehen egu-
netan jendaurrean aurkeztu bada ere, 2012ko azken lauhile-
koan egindako jarduera biltzen duena,
Gomendioak erakunde honen ustez hobetu beharreko
elementuak aipatzen ditu, hemen modu laburrean hitzez
hitz bilduko ditugunak. Dena den, horietako bakoitza go-
mendioaren gorputzean zehaztasunez azaltzen dela aipatu
beharra dugu, hemen jasoko ez badugu ere. Bertan, antze-
mandako aurrerapausoak eta azpimarratzen diren praktika
profesional onak ere bilduko dira.
Ondorioz, adierazpena honakoa da:
1.
Zerbitzuak asetzeko arriskuaren aurrean, FEek deribazio
judizialaren eskaerari lotuta dituzten bitarteko material
eta giza bitartekoen ebaluazioa egitea ezinbestekoa da,
horrela, ziurtatuko da horien dimentsioa une oro epaite-
gietako eskaerei erantzuna emateko egokia dela.
2.
FEen eta epaitegi deribatzaileen arteko nahitaezko koor-
dinazioari eta lankidetzari dagokionez, adingabearen in-
teresa ondorengo alderdien hobekuntzarekin erlazionatu
dugu:
a. FEri azkar jakinarazi behar zaizkio epaitegian eraba-
kitzen diren neurriak eta bi instantzien arteko koordi-
nazioa ezinbestekoa da asteko zein egunetan burutu
behar diren zehazte aldera.
b. FEk erabiltzaileekin zerikusia duen edozein ingurua-
barri buruzko informazio osoa jaso behar dute, jar-
duera judizialetan zehar jaso eta haren esku-hartzea
gauzatzeko garrantzitsua bada.
c. FEk epaitegira bidaltzen dituen txostenen jarraipena
egin behar da une bakoitzean aplikatzen diren neu-
rriek adingabeen eboluzioari erantzun diezaioten.
3.
Guraso zaintzaileek puntualki FEren eskutik komunika­
zioetan zehar jazo diren gorabeheren berri edukiko
dute, betiere, profesionalen iritziz, garrantzitsuak baldin
badira.
2012
ko
T
xostena
42
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi