4.
Espetxean dauden eta FEra espetxetik eraman behar di-
tuzten zaintzarik euren gain ez duten gurasoei dagokie-
nez:
a. Jagoletza lanak burutzen dituen polizia indarrei
esleitu­tako zaintza lanek ez dute eraginik izan behar
ama edo aita eta seme-alabaren arteko komunika-
zioaren intimitatean.
b. Presoa lekualdatzeko polizia indarren eskuraga­
rritasunak une oro adingabeek euren gurasoekin
komunikatzeko duten eskubidearen eraginkortasuna
bermatu behar du, ebazpen judizialean adostutako
terminoetan.
5.
Zaintzarik ez duen gurasoak bere konfiantzazkoa den
pertsona bati adingabea FEn jasotzeko ardura ema-
teko aukera eduki behar du, betiere, salbuespen gisa
gertatzen bada eta zaintza bere gain duen alderdiari
eskatzen zaizkion berme berdinekin. Horren harira, zen-
troko langileek gai horretan alderdien arteko akordioak
bultzatu behar dituzte, esku-hartzea baino lehenagoko
elkarrizketen testuinguruan.
6.
Beharrezkoak diren berritzeak burutu behar zentro guz-
tietan dira mugikortasun urritua duten pertsonen irisga-
rritasuna ziurtatze aldera.
Bestalde, baina, berriro ere, zailtasun egoeretan dauden
eta gatazkarekiko konponbide hitzartuak bilatzea eraba-
kitzen duten familiei laguntza eskaintzeko zerbitzua denez,
Bitartekarien Erregistroari buruzko eta erregistro horretan
inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako
prestakuntza zehazten duen
onespena ospatu dugu, araubide horrek eskai-
nitako zerbitzuaren kalitatea lortuko duelakoan, zerbitzua
eskaintzen duten profesionalen kualifikazio egokia eta be-
rezia bermatzean.
2.4.
Osasuna
Osasunaren arloan aurkeztutako kexen artean bi azpima-
rratuko ditugu. Buruko osasunarekin edo ezgaitasunen bat
duten adingabeekin lotuta daudenei hainbat paragrafo es-
kainiko baitizkiegu aurrerago.
Lehenengoa 2011/2012 ikasturtean zehar ikasketak buru-
tu ahal izateko Arabako familia batek hartutako adingabe
atzerritar bati Arabako Lurralde Zuzendaritzak osasun
txartela ukatu izanagatik sortu zen. Txartela ukatzeko
arrazoiak, erakunde honen ustez, ez zuten oinarririk eta,
ondorioz,
eman genuen. Hura irakurtzean antzeman dezakegunez,
familiak aldez aurretik adingabea hartu izan zuen udan
zehar Ukrainatik datozen haurren aldi baterako Harre-
ra Programaren esparruan,
Chernobil Elkartearekin
eta
Chernobileko Umeak hartzeko Elkartearekin.
Bertan osa-
sun arreta izan zuen, baina oraingo honetan
uste zuen adierazitako egoera ezberdina
zela, harrera pribatua eta ikasketak burutzeko egindakoa,
beraz, araudi ezberdin baten bidez aztertzen zuen. Arar-
tekoaren ustez, adingabeak ikasketak burutzeko familiak
egindako harrerak, Gobernuko ordezkariordearen agin-
duzko baimena izanik, udako egonaldian zehar garatutako
gizarte funtzio bera dauka eta udako egonaldi horretan ez
zuen arazorik izan osasun arretarako eskubidea onartze-
ko, orain zalantzan jartzen dena. Bestalde, aztertutako
oinarrizko kontua, hain zuzen ere, adingabeak osasun
estaldurarako eskubidea duen edo ez,
12.3.
artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta
ebatzi behar dela uste dugu. Bertan xedatzen denez,
Es-
painian dauden hemezortzi urte baino gutxiagoko adinga-
be atzerritarrek eskubidea dute osasun arreta eskuratzeko
espainiarrek eskuratzen duten baldintza berdinetan”.
Ildo
horretan, maila txikiagoko arauen harira egin daitekeen
beste edozein interpretaziok kontuan hartu beharko du
adingabe atzerritarrek osasun arreta jasotzeko duten es-
kubidea.
Kexaren ondoren lege aldaketak egon ziren, kexak hizpide
zuen gaiaren hainbat alderdi formaletan eragina dutenak
(
aseguratuaren baldintza onartzeko eskumena duen admi-
nistrazioa) baina funtsezko alderdietan eraginik ez dutenak,
aurreko egoera mantentzen baita, 18 urte baino gutxiagoko
atzerritar guztiei osasun arretarako eskubidea onartzen zie-
na. Azkenik, Osasun eta Kontsumo Sailak jakinarazi digu
ebazpenean jasotako balorazioarekin orokorrean bat egiten
duela.
Bigarren kexa guraso batzuek
ZIUn
ospitaleratuta zegoen urte gutxiko semearekin gauean ze-
har geratzeko arazoei buruzkoa da. Gurasoek ez zuten joan
nahi eta horren ondorioz polizia bertaratu zen eta egoera
berriro ere gertatuko zenaren beldur ziren.
Guraso horien asmoak oinarri guztiz juridikoa dauka
(
,
ospitaleratuta dauden adin-
gabeei dagokienez) beraz, baldintza materialek eskubidea
gauzatzeko aukera eskaintzen ote zuten ezagutu behar ge-
nuen. Osasun arloko arduradunekin harremanetan jartzean
adierazi dute arazoa ez dela soilik juridikoa, ez da eskubi-
dea zalantzan jartzen dena, -ZIUko instalazioengatik- kasu
eta une guztietan adingabea bere gurasoekin batera egoteko
aukera gauzatzeko zailtasuna baizik. Hau da, zaila edo ezi-
nezkoa izango litzateke bertan ospitaleratuta zeuden adinga-
been beste guraso batzuek gauza bera egin izan balute gau
hartan. Nolanahi ere, ZIUn gau gehiago igaroz gero, semea-
rekin batera egon ahal izateko jarraibideak eman ziren.
Ezgaitasunen bat duten adingabeen osasun arretari dago-
kionez, Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakun-
dearekin
(
)
izan ditugun harremanak aipatuko
ditugu, EAEko osasun administrazioarekin hainbat jarduera
eragin dituztenak. Alde batetik,
ezarpena eta funtzionamen-
duaren inguruko jarraipenari dagokionez eta, bestetik, hiru
lurraldeetan entzuteko ezgaitasuna duten haurrentzako lo-
gopedia laguntzekiko dauden irizpide ezberdinei dagokie-
nez.
Gaixotasun kronikoak dituzten adingabeen
esparruan,
2012
an hainbat arazoren inguruan gertatutakoa aipatuko
dugu. Horiek guztiek elementu komun bat dute: diagnosi
goiztiarraren garrantzia, jaio aurretik edo haurtzaroan. Me-
tabolismoaren sortzetiko gaixotasunak, Dravet Sindromea,
prebalentzia baxuko gaixotasunak (gaixotasun arraro gisa
ezagututakoak) eta linfedema primarioa aipatuko ditugu.
Kontu horien inguruan, nolanahi ere, informazio zehatza-
2012
ko
T
xostena
43
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi