rri duena bete (17.3. artikulua). Halaber, erakunde honek
instalazio berrietan bisitaldiak burutu
ditu eta, bertan, berariazko gela hori badago, hobetzeko
zenbait proposamen egin diren arren. Izan ere, ez da guztiz
bete exijitzen den bereizketaren printzipioa (horren xedea
adingabeek atxilotutako helduekin harremanik ez edukitzea
da), erabilera komuneko beste gela eta esparruen ondoan
baitago. Gainera, bertara heltzeko guztientzat komunak di-
ren lekuetatik pasa behar da.
4.
gomendioak abokatuen ofiziozko txandak eskainitako
zerbitzua eta horien prestakuntza zehatza dauka hizpide.
Adingabeentzako txanda zehatza sortzeak esan nahi du
abokatuek bertan sartzeko prestakuntza zehatza jaso be-
harko dutela. Hori aurrerapen garrantzitsua da legeriaren
nahiari dagokionez. Hori bai, zuzenean jaso ditugun testi-
gantza batzuen arabera, oraindik ere espezializatu gabeko
zenbait praktika burutzen dira, batez ere, helduen juris-
dikzioari lotutako lan egiteko moduarekin zerikusia dauka-
tenak. Hortaz, ematen du oraindik ere aurrerapausoak
eman behar direla helduen ofiziozko txandako abokatuen
prestakuntza zehatzaren arloan.
Gazteen justiziako zerbitzuen eta babesik gabe dauden
haurrentzako gizarte zerbitzuen arteko koordinazioan hobe-
kuntzak egin dira, aipatutako txostenaren 5. gomendioan
esan bezala. Izan ere, iaz aditzera eman zen bi sistemak
koordinatzeko jarduteko protokoloa onetsi zela eta sistema
horien arduradunek berresteaz gain, bisitaldietan eta kexen
izapidetzean zehar egiaztatu ahal izan dugu asebetetze
maila eta eraginkortasunari dagokionez egon den aurrera-
pena begi bistakoak direla.
Espezializatutako literaturak eta profesionalek dioten mo-
duan, egoerarik zaurgarrienetan dauden haurrek aukera
gehiago dituzte euren bizitzen hainbat alorretan zailtasunak
edukitzeko. Zenbait nerabeen kasuan ere hori horrela da,
zehazki, babesgabetasun mailaren batean dauden eta, on-
dorioz, haurrak babesteko gizarte zerbitzuen eskutik arre-
ta jasotzen duten eta legea urratuz sistema judizialarekin
harremanetan jartzen dituen delituren bat burutzen duten
nerabeen kasuan. Azken urteetan bi sistemen eskutik arre-
ta jaso duten bost kolektiboen barruan, deigarria da euren
senideei edo bikotekideei erasotzen dieten eta, ondorioz,
euren ingurutik separatu behar dituzten nerabeen kopuruak
etengabe gora egiten jarraitzen duela (portzentajeei jarraiki,
neskak gehiago). Halaber, adierazgarria da 2011. eta 2012.
urteetan bakarrik dauden adingabe atzerritarren kopurua
murriztu dela. Bestalde, horrek islatzen du denboraldi ho-
rretan neskato eta mutiko gutxiago heldu direla gure lurral-
dera.
Osasun arretan egon diren aurrerapenen eta osasun siste-
marekiko lankidetzaren inguruan (6. gomendioa) bakarrik
jakin dugu 2012. urtearen hasieran Zumarragako BOZeko
psikiatra aldian behin bisitaldiak egiten hasi zela Ibaiondo
heziketa zentroan. Aurreko txostenetan azaldu dugun mo-
duan, zerbitzu publikoek buruko osasunari lotutako arre-
ta behar duten nerabeei eskaintzen dieten arretak gabezi
garrantzitsuak ditu, are gehiago eragindako pertsonen
kopuruak handitzen jarraitzen duela kontuan hartuta. Edo-
nola ere, arretan antzeman daitekeen ahultasunak ez die
bakarrik kolektibo horiei eragiten. Txostenean, osasuna-
ri buruzko atalean hain zuzen, azaldu den moduan, EAEn
buruko osasunari erantzuna emateko gaur egun dauden
gabezi eta mugak ere barne hartzen baititu.
2.6.
Mendeko adingabeak
Mendekotasun egoeran dauden haurrentzako eta nerabe-
entzako arreta autonomia pertsonala sustatzeari eta men-
dekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko
jorratu da, oinarrizko
arau gisa. Dena den, gizarte zerbitzuen gaineko abendua-
ren 5eko 12/2008 Legean ezarritakoaren zati handi batek
aurreko hori osatzen du, baita Gizarte Zerbitzuen Euskal
Sistema eta eremu soziosanitarioa arautzen duten gai-
nontzeko arauek ere. Beraz, urte horretan zehar mende-
kotasunaren alorrean gertatutakoak
xehetasun handiagoarekin azaldu
da eragina dauka mendekotasun egoeran dauden haurrek
jasotzen duten arretan.
Autonomia pertsonalaren eta mendekotasunaren alorrean,
2012.
urteko datu estatistikoek agerian jarri dute EAE osoan
egoerak okerrera egin duela. Aurreko urteetako joera go-
ranzkoa izan bazen ere, aurten zenbait adierazle, hala nola,
prestazioak jasotzeko eskubidea duen onuradun kopuruak,
prestazioak jasotzen dituzten pertsona onuradunen ko-
puruak edo ebazpen mailak behera egin dute.
Aurten ere familia inguruneko zaintzentzako prestazio eko-
nomikoaren prebalentziaren hazkundea erregistratu da,
mendekotasun egoeran dauden haurrentzako arretaren
kasuan eskari handia daukan prestazioa baita. Gure admi-
nistrazioek zaintza horien kalitatearen eta egokitasunaren
gainean (bai mendekotasun handiko egoeretan, bai erdi
mailako mendekotasun egoeretan) egindako ikerketa eta
jarraipenek oso ondorio positiboak atera dituzte horien
egokitasunaren inguruan.
Estatu mailan, mendekotasuna
baloratzeko baremo be-
rria
,
bidez
onetsitakoa, otsailaren 18an sartu zen indarrean. Esku ar-
tean ditugun datuekin bat eginez, baremo horren aplika-
zioak eragin duena zera da: balorazioaren berrikuspenetan
gradua jaistea eta, balorazio berrien kasuan, antzerako
egoeretan aurreko baremoa aplikatuz jasotakoak baino
mailaketa baxuagoak. Izan ere, eremu horretan aurkeztu
diren kexa guztiek (bat izan ezik) balorazioarekiko desados-
tasuna daukate hizpide.
Oso positibotzat jotzen dugu I. eta II. graduentzako laguntza
pertsonalerako prestazio ekonomikoaren handitzea. Hor-
taz, salbuespen horrekin, gure ustez
aurrekontu-egonkor-
tasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei
buruzko
ren
(
aurrerantzean, 20/2012 ELD) bidez hartutako gainerako
neurriek
atzerapen esanguratsua
eragin dute autonomia
pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran daude
pertsonak artatzeko politiken garapenean. Hemen jaso
ditugu, gure ustez, mendeko haurrengan eragin handiena
eduki duten neurriak:
■■
2015
eko uztailaren 1era arte atzeratu da I. graduko ba-
lorazioa eskuratzen duten pertsonen sarrera (sisteman),
2012
ko
T
xostena
51
(
I I ) . 2 .
A z t e r t u ta ko g a i a k
II
Aurrekoa ikusi