Nolanahi ere, iritzi berekoak dira oinarrizko arazoa aberas-
tasuna gaizki bananduta dagoela dela esatean.
Ez zaie erraza egiten krisiaren aldeko ondorioak aurkitzea
horrenbeste sufrimenduren artean. Hala ere, zera aipatu
dute:
■■
Zarrastelkeriaren nolabaiteko murrizketa eta guztionak
diren gauzen kontsumo zentzuzkoagoa (hala nola, sen-
dagaiena).
■■
Behar duguna baino gehiago kontsumitzen dugunaren
kontzientzia handiagoa eta benetan garrantzitsuak diren
gauzen balio handiagoa.
■■
Elkarren arteko laguntzaren garrantzia, familia, auzoki-
deak…
■■
Albokoen egoerarekiko sentikortasun handiagoa: enpa-
tia eta elkartasuna
■■
Gizarte mugimendu handiagoa
Krisiari aurre egiteko proposamen nagusiak diruaren ba-
naketa hobearekin lotuta daude, bai gastuaren partidei da-
gokienez (kontu garrantzitsuetara bideratuz, haien ustez,
hezkuntza, osasuna eta kultura), bai pertsonen eta maila
sozio-ekonomiko ezberdinen arteko banaketari dagokionez
(
maila ekonomiko altuagokoei murrizketa gehiago eta diru-
sarrera txikiagoak dituztenei gutxiago). Atal horretan mai-
lakako zergen inguruko hobekuntza ere aipatu dute.
Azkenik, eta lagunen testuinguru hurbilenean gauzatu de-
zaketen jardueraren kapituluan, elementurik errepikatuena
zera da: edozer gauza egiten duzula ere, bestea ez da lotsa-
tuta edo umiliatuta sentitu behar laguntza jasotzen egote-
agatik. Horrek esan nahi du laguntza diskrezioz ematea,
nabaritu gabe, aldarrikatu gabe… Gainontzekoari dagokio-
nez, dirurik eskatzen ez duten jarduerak egin daitezke, gau-
zak parteka daitezke edo dagoeneko erabiltzen ez dituzun
eta beste batzuek erabil ditzaketen gauzak uzteko formulak
bila daitezke.
2012
ko
T
xostena
67
(
IV ).
Gure haur eta nerabeen ahotsa: arartekoaren haur eta nerabeen kontseilua
IV
Aurrekoa ikusi