V
4.
Material didaktikoak eta
ikastetxeekiko kolaborazioa
Erakunde hau, sortu zenez geroztiko hogei urte luze haue-
tan, etengabe aritu da haurrak beren eskubideen inguruan
sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko material didaktikoak
egiten eta zabaltzen.
Neska-mutikoak izan dira, berriz ere, Haurren Eskubideen
Nazioarteko Eguna ospatzeko jardueretako mezuaren
hartzaile nagusi. Aurten bat egin nahi izan dugu haurren
pobrezia, baita gure neska-mutilena ere, dezente hazi dela
ohartarazten dabiltzan ahots guztiekin. “Begiratu zure in-
guruan…” lemarekin, neska-mutilei gonbita luzatu nahi
izan diegu beren inguruan begiratzeko, arretaz so egiteko,
errealitate bidegabe batekiko sentikor bihurtzeko, agian
beraien kideetako batzuk errealitate hori bizitzen arituko
dira-eta. Baina “Zure eskubideak, bere eskubideak” adie-
razten dugunean zerbait egiteko gonbita ere bada; horrela
aldarrikatzen dugu guztiok bizimodu duina izateko dugun
eskubidea eta, bidenabar, elkarri laguntzen diogu eta elkar-
tasunez partekatzen dugu daukaguna eta garena.
Kartelekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen
hezkuntzako ikastetxe guztiek jaso dute “Eskubideen uhar-
tea” webarekin harremanetan jartzen dituen orri-markagailu
ezaguna. Hor aurkitzen dituzte, ohiko edukiak ez ezik (hau-
rren eskubideak sustatu eta defendatzeko jokoak, bideoak,
ipuinak, loturak…), parte hartzeko berariazko gune bat ere,
haurrek adieraz diezaguten zer eta nola ikusten duten po-
brezia beraien inguruan, krisia beraiengan nola eragiten ari
den, beren ustez zer gauza on sortzen ari den, beraiek zer
egin dezaketen…
Jakina denez
,
Rainbow
proiektua
n (ingelesezko sigla:
Rights Against IntoleraNce: Building an Open-minded
World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik
gabeko mundu bat eraikitzen) parte hartzen ari gara iaz-
tik, Europako zazpi herrialdetako 9 erakunde publiko eta
pribatuekin batera. Proiektu horren emaitza gisa, 2012an
argitaratu dira proposamen horretan aurreikusitako ma-
terial didaktikoak, homofobiaren eta transfobiaren aurka
borrokatzeko eta Europan homosexualen eta transexualen
eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultu-
ra bat sustatzeko. Film laburrak dira, adin ezberdinetarako
sailkatuak, gida didaktikoa eta guzti. Gida horrek film bakoi-
tzaren helburuak, ezaugarriak eta edukia azaltzen dizkio
erabiliko duen hezitzaileari, eta, aldi berean, jarduera osa-
garriak eta sakontzeko jarduerak proposatzen ditu. Material
horien guztien jendaurreko aurkezpena eta zabalkundea
2013
ko lehen seihilekoan egiteko asmoa dugu.
Rainbow proiektuaren barruan, 2011. urtea bukatzeko, urte
amaieran, film laburren lehiaketa batean parte hartzera
gonbidatu genituen bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta
heziketa-ziklo artistikoetako ikastetxeak. Lehiaketan Euro-
pako 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteek egindako
film laburrak aurkeztu ziren,
LGTB
gaiaren inguruan. Pozik
adierazten dugu gazte basauriar batek irabazi zuela lehiake-
ta,
Love
izenburuko film laburrarekin, eta Milango Mix jaial-
dian jaso ahal izan zuela saria, familia osoa aldean zuela.
Gogoratuko duzuenez, Rainbow proiektuak bi urte iraun
zuen eta 2013. urtetik aurrera Rainbow HAS izenekoan
izango du jarraipena (Eskubideak aliantzen bitartez: etxean
eta eskolan berritzen eta sareak sortzen), izan ere, proiektu
horrek berriro Europako Batzordearen Justiziako Zuzen-
daritza Nagusiaren konfiantza merezi izan du. Aurrekoak
bezalaxe, haurtzarotik hasita sexu-aniztasunera irekitako
hezkuntza lortzea du helburu proiektu berri honek, sexu-
joeragatik edo genero-identitateagatik bereizkeria pai-
ratzeko modu guztiak prebenitu eta haiei aurka egin ahal
izateko.
Proiektu hori Ararteko erakundeak koordinatuko du eta
Europako 8 herrialdetako 13 erakundek parte hartuko
dute (Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia –Katalunia
eta Euskadi- Holanda, Italia, Polonia eta Erresuma Batua).
2013-2014
biurtekoan zehar garatuko da eta alderdi hau
azpimarratu nahi du: sexu-aniztasunari dagokionez (sexu-
orientazioari eta genero-identitateari lotutako aniztasuna),
haurren eta nerabeen eskubideen egoeraren azterketa eta
hobekuntza hezkuntza eremuan, zentzu zabalean, hau
da, hezkuntza erakundeak, irakasleak zein mota guztie-
tako familien elkarteak barne hartuz. Xedea haurtzarotik
aniztasun sexualarekiko hezkuntza irekia jasotzea da,
sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ondorio-
zko bazterkeria edo jazarpena (edozein formatan, hau da,
jarrera homofobo edo transfoboak) saihesteko eta horren
aurka egiteko gai dena.
Proiektu hori abian jartzeko, Ararteko erakundeak herrialde
parte hartzaileetako erakunde parte hartzaileak (unibertsi-
tateak, ikerketa soziologiko eta pedagogikoak burutzen
dituzten taldeak, udalak, haur hezkuntza sustatzeko elkar-
teak, LGTB pertsonen eskubideen aldeko elkarteak eta gu-
raso bakarreko familien elkarteak) koordinatuko ditu batera
lan egin dezaten bi urtetan zehar, ondorengo
lan ildoak
ja-
rraituz honako xede hauek lortze aldera:
■■
Europako familietan gai horren inguruan dauden ezta-
baida ezberdinak ikertzea eta bazterkeriaren aurkako
zerbitzuen edo LGTB pertsona eta adingabeentzako
zuzeneko babeserako zerbitzuen alorrean Europako
praktikarik onenak aztertzea.
■■
Nazio mailako eta nazioarteko mintegiak antolatzea
agente publiko zein pribatuekin: hezkuntza erakundeak
eta familia elkarteak, irakasleak eta LGTBen elkarteak
edo hezkuntza esparruan eragin zuzena duten beste
motatako elkarteak.
■■
Prestakuntza eta sentsibilizazio lantegiak antolatzea
irakasleekin eta familia elkarteekin edo ikasleen gura-
soekin.
■■
Dagoeneko dauden elkarte egituren bitartez, Europa mai-
lako sareak sortzea eragina duten estrategiak finkatze al-
dera, hezkuntza esparruan erantzukizuna duten agenteen
(
politikan edo hezkuntzan lanean diharduten pertsonak,
komunikabideak, etab.) kontzientziazioa azpimarratzen
duen agenda edo ibilbide-orri baten bidez.
■■
Proiektuaren emaitzak hedatzea agente guztien artean
ondorengo aplikazioan ustezko eragina izan dezaten.
2012
ko
T
xostena
73
(
V ) . 4 .
M at e r i a l d i d a k t i k o a k e ta i k a s t e t x e e k i k o k o l a b o r a z i o a
Aurrekoa ikusi