Proiektu hori amaitzen denean eta aipatutako lan ildoekin
bat eginez, laburbilduz, hauek izango dira lortu nahi diren
emaitza nagusiak:
■■
Familien artean gaiaren inguruan gailentzen diren ezta-
baiden gaineko ikerketaren emaitzak jasotzen dituzten
hainbat herrialdetako txostenak, baita praktikarik one-
nak jasotzen dituztenak ere. Halaber, alor zehatz ho-
rretan dauden baliabideen Europako mapa gaineratzea
espero dugu.
■■
Herrialde bakoitzeko guraso bakarreko familien elkar-
teen, LGTB adingabeak barne hartzen dituzten familien
elkarteen eta parte hartu duten, parte hartzen ari diren
edo hezkuntza eremuan LGTB pertsonen eskubideen
gaia jorratu nahi duten gainontzeko elkarteen esperien-
tziei lotutako datuak biltzen dituen txostena.
■■
Guraso bakarreko familien elkarteak, LGTB adingabeak
barne hartzen dituzten familien elkarteak eta familien
beste elkarte batzuk batzen dituen Europako sare bat
sortzea. Elkarte horiek etorkizunean gai horri lotutako
eragin handiko estrategiei buruzko agendari atxikitzeko
prest egon behar dira (proiektua behin amaituta).
■■
Haurren eta nerabeen sexu-aniztasunerako eskubidea
babesteko lan egin nahi duten helduentzako (irakas-
leak, gurasoak, baita herri-administrazioetako langile
teknikoak ere) gomendio zehatzak jasotzen dituen pres-
takuntza tresna bat eratzea.
■■
Kontzientziazioa eta eragina (lobbying) hizpide dituzten
ekintzak diseinatzea, hainbat familien elkarteekin lanki-
detzan.
Laburbilduz, 2013. urtean Euskadin egingo den talde
osoaren lehenengo bileraren bitartez abian jarriko den
proiektu horren garapenaren oinarria gizarte aliantza sen-
doak ezartzean datza eta xedea herritarren eskubideen
alorrean aurrerapausoak ematea da: elkarteen, erakun-
deen eta hezkuntzaren inguru formalaren arteko aliantzak,
gehiengoaren interesak ordezkatzen dituzten elkarteen
(
ikasleen familien edo gurasoen elkarteak) eta gutxiengoen
eskubideak defendatzen dituzten elkarteen (guraso baka-
rreko familien elkarteak eta LGTB pertsonen eskubideen
babeserako elkarteak) arteko aliantzak. Erakunde honen-
tzat erronka bat izateaz gain, Europa mailan aliantzen pro-
zesu baten buru izateko aukera ezin hobea da. Horri esker,
beste herrialde batzuen parean aurrera egingo dugu eta
gure elkarteen eta erakundeen sareak konektatuko ditugu
haurren, nerabeen eta gazteen aniztasun afektibo-sexuale-
rako eskubideen defentsaren alde.
5.
Adingabeentzako web gunea
2011
ko otsailean jendaurrean aurkeztu genuen
web gunea.
Lehen Hezkuntzako haurrentzako web atari bat da (6 eta
12
urte bitartekoentzat). Bi helburu ditu: batetik, haurrak
erakundera gerturatu nahi ditugu, giza eskubideen eta hau-
rren eskubideen inguruko erreferente gisa ezagut dezaten
modu hurbilago eta eskuragarriago batean—; eta, beste-
tik, haurrak eurak beren eskubideen gainean sentsibilizatu
nahi ditugu eta eskubide horien berri zabaldu.
2012
an hezkuntza-eduki berriak gehitu zaizkie web orrial-
dean genituen atalei:
Itsasargia
,
neska-mutilek beren es-
kubideak ezagutzeko tokia;
botila,
haurren eskubideen
mapa daukana, ipuin bizidunekin eta e-bookekin;
zurezko
upela
edo
SOS
gunea, non haurrek informazio interesgarria
aurki dezaketen, laguntza behar baldin badute;
arrainontzia
,
parte-hartzera animatzeko tokia; estekak eta jokoak; eta
itsaspekoa
,
gurasoei eta hezkuntzako profesionalei bereziki
zuzendutako orrialdeko gune bakarra. Gune horretan atal
berri bat jarri da abian, udalerriek partaidetza eta haurren
eskubideen kultura susta dezaten.
Eusko Jaurlaritzaren
Eskola 2.0ko Eskola
Bakegune web orrialderako esteka sartu zuen iaz; horre-
gatik, EAEko lehen hezkuntzako ikasle guztiek eskuragarri
dute oraindik ere.
Alabaina, aurten orrialdea ez dute Euskadiko herritarrek
bakarrik bisitatu, bisita ugari jaso baitira beste autonomia
erkidego eta herrialde batzuetatik. Orrialdera egindako bi-
siten erdia, gutxi gorabehera, Espainiatik kanpokoak izan
dira eta Kolonbia nagusitzen da beste herrialde batzuen
artean (Txile, Argentina, Mexiko eta Peru). Egiaz, Bogota-
tik bisitatu da gehien orrialdea, eta horren ondoren, Bilbo,
Madril, Bartzelona, Txileko Santiago, Coruña, Sevilla eta
Donostiatik.
2012
ko martxotik, 14.446 erabiltzaile sartu dira web orrial-
dean, eta horietatik %27 berriro ere orria bisitatu dute beste
zenbaitetan. Bisitari gehieneko egunak azaroaren 20aren,
hau da, Haurren Eskubideen Hitzarmena onartu zen eguna-
ren urtemugaren ingurukoak izan ziren.
Gehien bisitatu diren edukiei dagokienez, jokoekin eta es-
tekekin lotutakoak izan direla esan dezakegu, baita haurren
eskubideei buruzko informazio zehatza ematen duten ata-
lak ere: eskubide zehatzekin zerikusia dutenak ‑historia bi-
zien bitartez‑ eta Hitzarmenarekin lotutakoak.
2012
ko
T
xostena
74
(
V ). Haurren eskubideak errespetatuko dituen kultura bat sortzen laguntzeko jarduerak
V
Aurrekoa ikusi