Aurreko kapitulu guztietan aipaturiko problematika, pre-
mia, erantzun eta baliabide guztiak orri gutxi batzuetan
biltzeak dakarren mugarekin, interes gorenekotzat dauzka-
gun hainbat alderdi nabarmentzeko asmoz heldu diogu atal
honi, eta, kasuan-kasuan, txostena astiroago irakurtzera
animatuko dugu.
2012.
urtean bideratu diren kexa-espedienteetatik 300etan
aipatu dira berariaz haurrak eta nerabeak eragindako per­
tsona gisa, hau da, alde batek hala eskatuta erakundeak
izapidetutako espedienteetatik %10 baino gehiago. Bide-
ratutako kexen argitan neska-mutilen eskubideen egoerari
buruzko azken gogoeta egiteko, kontuan hartu behar dira
gizarte-bazterketaren kontra borrokatzeko tresnekin ze-
rikusia duten eta zenbait familiak egin dituzten 1.010 kexak,
familia horietan adin txikikoak baitaude, ehuneko handi
batean. Ikerketa askotan ikusi denez, baliabide ekono-
miko urriak eta ondasun materialak eskuratzeko aukerarik
eza nolabait lotuta daude zenbait eskubide ‑hezkuntza eta
osasuna, besteak beste‑ berdintasunean baliatzeko zailta-
sunekin, baita ere familia- eta gizarte-harremanetan sortzen
dituzten ondorio larriago edo arinagoekin.
Azkenik, bulegoak haurren eta nerabeen eskubideen ingu-
ruan jazo daitezkeen egoeren gainean bideratutako jardue-
ra ofiziozko 13 espedientetan jaso da, alegia, erakundearen
nahiaren ondotik hasitakoetan, baita EAEko
haurren po-
breziaren
egoeraren analisi zehatz baten azterlanaren
prestaketa ere.
Hain zuzen, azterlan horren bidez agerian jarritako egoerak
txosten honetan gailendu beharreko lehenengo ondoriora
garamatza: krisia geroz eta EAEko haur eta nerabe gehia-
gorengan edukitzen ari den eragina aipatu, ohartarazi. Na-
barmendu, beste azterlan batzuk berretsi duten moduan,
gabezia materialek haurrak etorkizunean desabantaila eta
zaurkortasun egoeran utziko dituztela, haien hezkuntza,
gizarte eta lan garapenari eragin diezaiokeela kontuan har-
tuta.
Horregatik, funtsezkoa da haurrak kontuan hartzea era-
bakiak hartzerakoan gure gizarteak bizi izan behar dituen
erronken aurrean. Eta ez bakarrik haien garapen eta on-
gizateagatik, baita gizartearenagatik (bere osotasunean)
ere, harentzat etorkizuneko kostua handia izan baitaiteke
(
herritarren eskumen-mailaren murrizketa, produktibita-
te txikiagoa, langabezia-tasa handiagoak, gizarte kohesio
ahula, babes sistemaren kostu handiak, hezkuntza eta
osasun sistemaren murrizketa, etab.). Hala, iruditzen zaigu
haurrentzako politiketan gizarte gastuari lehentasuna eman
behar zaiola eta aurrekontuetan jazotako murrizketek hau-
rren esparruari eragiten ez diotela bermatu behar dela. Ho-
rretarako, botere publikoei gogora ekarri behar zaie, beste
urtebetez, haurrei babes berezia emateko betebeharra du-
tela eta batzuetan zuenean haiei eta beste batzuetan haien
familiei bideratutako gizarte prestazioak, bai ekonomikoak
bai zerbitzuetakoak, haurren pobreziari aurre egiteko oina-
rrizko baliabideak direla.
Gure analisiarekin jarraituz eta izapidetutako kexen argi-
tan, aurten kudeatutakoen bolumenaren ondotik berrets
dezakegu
hezkuntzaren
esparrua dela zama gehien duen
eremua, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jarduera mota
guztiekin alderatuz gero.
Ikasleak onartzeko prozesuari buruzko kexak behin eta
berriro egoteak eragiten du beste urtebetez indarrean
egon dadila, gure ustez, erakunde honek hezkuntza-ad-
ministrazioari mahaigaineratzen dion gomendioa, alegia,
hezkuntza-administrazioak kontu handia izan behar du
ikasleak onartzeko prozesuak kudeatzean, plaza nahikorik
ez dagoen kasuetarako ezarritako lehentasunezko irizpi-
deak erabat aplikatzen direla egiaztatuz eta beharrezkoak
diren helburuetan -familiaren eta laneko beharrak bate-
ratzea, adibidez- lagundu ezin duten beste horien aplikazioa
berraztertuz edo berriz hausnartuz.
Hori horrela, azpimarratu nahi dugu lurralde batzordeak
direnean eskolatze-proposamenak egiten dituztenak,
2012
ko
T
xostena
77
VI
Haur eta nerabeen eskubideen
egoera baloratzea
VI.
Atala
Aurrekoa ikusi