tiko bizileku baimenaren eskaerarako gomendio txostena;
txostenak modu deskribatzailean jaso ditzala modu objekti-
boan har daitezkeen elementuak eta alde dagoen edo alde
ez dagoen azken jarrera baina beti arrazoitua.
Haurren babeserako sistematik ateratzeko prozesuari
emandako arretak ez digu ahaztarazi behar oraindik baka-
rrik dauden adingabe atzerritarrei premiaz harrera egiteko
protokolo komun bat eduki gabe jarraitzen dugula. Aurten
aurrerapen garrantzitsuak jazo direla badirudi ere, premia
ezinbestekoa da eta atzerapena deigarria. Ildo horretan, be-
rriro azpimarratzen dugu protokoloak argi utzi behar duela
zertan datzan berehalako arreta eta nork eman behar duen,
baita proba medikoen bitartez adina zehazteko prozesu
bat hasi behar denean ere, neska-mutil horien behar beza-
lako laguntza bermatuz. Halaber, adingabe horiei ofiziozko
abokatu-laguntza ematen zaiela bermatu beharko da eta
proben emaitzen aurka jarri ahal izateko berme juridikoak
eskaini eta, hala badagokio, emaitza berrikusteko proba
osagarriak eskatu.
Eta, amaitzeko, bi aipamen: lehenengoa, familia-harrera
eta erregulazioaren inguruan urratsak emateko premia
azpimarratzea hizpide dituena, hain zuzen, orain arte fa-
milia-harreraren gainean definitu gabe dauden alderdiak
argituz (familia-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak,
baldintzak, eskubide horiek bermatzen dituzten urratsak
eta prozedurak, etab.); bigarrena, adopzio-hartzaileen
egokitasuna eta adopzioaren osteko laguntza baloratzeko
prozesuen inguruan hausnarketa sakona egiteko beharra,
porrot aukera minimizatzeko azken xedearekin.
Familia-politikari
dagokionez, 2011n adierazitakoa berres-
ten dugu: euskal botere publikoek, oro har, jabetu behar
dute garrantzitsua dela familientzako laguntzak gehitzea;
izan ere, beharrezko babesa ematen dute premia-egoere-
tan, eta, alde horretatik, kasu askotan osatu eta ordezkatzen
dituzte ongizate-estatuaren funtzioak. Herritarren kexek eta
elkartegintza-sareak agerrarazi dute familientzako laguntza
publikoak ugaritzeko behar hori, batez ere zailtasun be-
reziak dituztenentzat, hala nola familia ugarientzat, guraso
bakarreko familientzat eta beren baitan mendekotasun-
edo gaixotasun-egoera bereziren bat duten kideak dituzten
familientzat. Uste dugu, gaur egun dauden zuzeneko la-
guntzez gain, beharrezkoa dela gaur egungo zerga-sistema
berrikustea ere, familia-egoera guztietarako laguntza pu-
blikoa egituratzeko benetako tresna bihur dadin.
Nolanahi ere, Familiei Laguntzeko
aipatzen dituen familia ahulenak zeintzuk
diren argiago zehaztu behar dela uste dugu. Gaur egun
talde horiek zehazturik ez egoteak, guraso bakarreko fa-
miliekin gertatzen den bezala, bide ematen dio horien ba-
besgabetasunari, kaltetu suertatzen baitira har litzaketen
prestazioei dagokienez. Espero dugu Familiei Laguntzeko
Erakunde Arteko III. Plana indarraldian dagoen aldian behin
betiko argitzea hori eta ahulen diren familia horiei bereziki
onura emateko neurriak ezartzea.
Beste urtebetez, administrazio guztiek guraso bakarreko
familiei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei jartzen di-
zkieten traba formalak edo administratiboak indargabetze-
ko premia azpimarratu behar dugu, baita ama lesbianen
egoera behin betiko argitzeko beharra ere semetasunaren
edo alabatasunaren onarpenari dagokionez ama biolo-
gikoaren gaia dela-eta.
Horrez gain, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen
seme-alaben diagnosian eta onarpenean aurrerapausoak
eskatzen jarraitzen dugu, momentuz ez baitira indarkeria
horren zuzeneko biktimatzat jotzen fisikoki erasotzen ez
zaienean. Egoeraren inguruan kontzientziazio geroz eta
handiagoa badago ere, oraindik ere asko dago egiteke
haurren eskubideen ikuspegitik behar bezalako erantzuna
bermatzeko. Aurten EAErako Save the Children erakundeak
egindako proposamenak eta gomendioak abiapuntu ona
izan daitezke eremu honetan urratsak irmo emateko.
Familia elkarguneei dagokienez, eta horren harira eman-
dako gomendio orokorrean jasotakoaren ildotik, beharrezko
da familia elkarguneen eta epaitegi deribatzaileen arteko
koordinazioa eta lankidetza hobetzea, baita epaitegietako
eskaerei behar bezalako garrantzia ematea ere.
Osasunaren
esparruan, 2012. urte honetan 18 urtetik be-
herako atzerritar guztien osasun arreta publikorako eskubi-
dea argitu da, baita ikasketengatik aldi baterako egindako
harreretan ere.
Gaixotasun kronikoa duten pertsonen beharretara egokitu,
osasunean emaitza hobeak lortu eta eraginkortasun ge-
hiagorekin egite aldera osasun sistema eraldatzeko egiten
ari den ahalegina azpimarratzen dugu. Kronikotasunaren
estrategiaren garapenean aurrerapausoak antzeman ditu-
gu, baita EAEn Gaixotasun Arraroen Estrategiaren Ekintza
Planaren garapen hasiberria ere. Horrela bada, diagnosi
goiztiarraren esparruan aurrerapausoak egon dira Jaiobe-
rrientzako Baheketa Programan 5 gaixotasun berri gaine-
ratzean, baina oraindik ere bide luzea igaro beharra dago
prebalentzia baxuko beste gaixotasun edo gaitzen kasuan,
hala nola, Dravet sindromearen edo linfedemaren kasuan.
Bestalde, buruko osasun arazoak dituzten haurrekiko arre-
tak erakunde hau kezkatzen jarraitzen du. Azken urteetan
egindako aurrerapauso nabarmenak onartu arren, oraindik
ere tarte bat dago gaixo eta senideen behar eta itxaropenen
eta eskura dauden baliabideen artean, bereziki tarteko egi-
turei eta gizarte babesari dagokienez.
Bereziki premiazkoa iruditzen zaigu nortasun nahasmen-
dua duten pertsonei -gehien bat nerabeak eta gazteak
direnak- erantzuna emateko beharra, izan ere, diagnosia
jasotzeko arazoak dituzte, ez dute sendagai espezifikorik
eta haiekiko arreta-baliabideak ez dira nahikoak. Hala ere,
ezin dugu ahaztu jokabide nahasmendua edo Haurren Es-
kubideen Batzordeak Espainiari egindako oharrarekin bat
egin behar dugula. Bertan azaltzen zenez, AGHA duten
haurrei gehiegizko sendagaiak agintzearen fenomenoa az-
tertu beharra dago eta haur horiei zein euren guraso eta
irakasleei neurri sorta handia eta tratamendu psikologiko
eta hezitzailea eskuratzeko aukera eskaintzen dieten eki-
menak sustatu behar dira.
Mendeko haurrek
gainditu behar izaten dituzten zailta-
sunek ez dute alde handirik mendeko pertsonek orokorrean
gainditu behar dituztenekiko: mendekotasun graduen be-
heranzko balorazioak eta murrizketa handiak prestazioe-
tan, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun
egoerari arreta eskaintzeko sistemaren garapen amai-
2012
ko
T
xostena
79
(
V I ) .
H a u r e ta n e r a b e e n e s k u b i d e e n e g o e r a b a l o r at z e a
VI
Aurrekoa ikusi