Airetiko sistema

Ikuskaturiko aireportuen txosten teknikoak:

Airetiko garraioa da gehien arautu den eta mugikortasun urriko per­tsonen beharrak jorra­tzearen gaia protokolopean jarri duen sistema.

Airetiko zerbi­tzuen estandarizazio hori posible izan da Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 1.107/2006 Erregelamendua (EE) 2008ko uztailaren 26tik aurrera indarrean jarri izanari esker. Erregelamendu hori ezgaitasunen bat duten edo mugikortasun urria duten per­tsonek airetiko garraioan dituzten eskubideei buruz­koa da.

Erregelamenduko xedapenak mugikortasun urriko per­tsonei aplika­tzen zaiz­kie, Europar Batasunaren lurraldean koka­tzen diren aireportuetatik irteten diren, haietara iristen diren edo haietatik igaro­tzen diren bidaiarien merkatari­tza hegaldiak erabil­tzen badituzte edo erabili nahi badituzte.

EAEko aireportuak interes orokorreko aireportuen estatuko sarearen barruan koka­tzen dira, eta haien titulartasuna Estatuko Administrazio Orokorrarena da, Sustapen Ministerioaren bitartez. Horien kudeaketa aipatutako ministerioaren mendeko diren erakunde publikoen esku dago: Hegaz­kineria Zibileko Zuzendari­tza Nagusia, eta Aireportu Espainiarrak eta Airetiko Nabigazioa (AENA).

Airetiko garraioaren ustiapena hegaz­kin konpainien esku dago, eta baita aireportuko beste zerbi­tzu ba­tzuk emateko ardura duten erakundeen esku ere.

Ondorioz, 1.107/2006 Erregelamendua derrigor bete behar dute aireportuek, hegaz­kin konpainiek eta biekin zerikusia duten agente guztiek, EAEko aireportu ezberdinetan.

Erregelamenduak berak, 3. eta 4. artikuluetan, finkatu egiten du hegaz­kin konpainiek, haien agenteek edo turismo eragileek ezingo diotela eze­tz esan hegaldi bat erreserba­tzeari edota per­tsona baten on­tzira­tzeari, horretarako per­tsona baten ezgaitasuna alegatuz.

EAEko airetiko sistemaren irisgarritasunaren diagnostiko ­txostena zehaztu egiten da hegaldiko fase guztietan zehar irisgarritasun baldin­tzen azterketan. Mugikortasun urriko per­tsonak jarduten duen bi unitate fun­tzionalei arreta ematen zaie, aireportuei eta hegaz­kinei hain zuzen.

Aipatutako erregelamendu europarrak finkatutako eragiketa esparruan, beharrez­koa da zera azpimarra­tzea: garran­tzi­tsua da mugikortasun urriko per­tsonari berma­tzen jarrai­tzea aireportu instalazioetan eta hegaz­kinetan emandako zerbi­tzuak eta bertan ageri diren elementuak eskuratu ahal izango dituela eta horien erabilera ergonomikoa izango dela, eta hori guztia behar besteko autonomiarekin, segurtasunarekin eta duintasun per­tsonalarekin egingo dela.

Txosten honen eranskinen ida­tz zatian bildu egiten dira gabezien matrizeak eta irisgarritasun diagramak, eta horiek kuantitatiboki eta kualitatiboki irudika­tzen dituzte joan-etorri kateko irisgarritasun mailak EAEko aireportuetan.