Mudp taldearen azterketa so­ziodemografikoa

3. EAE-n mugikortasun urria duen pertsona taldearen azterketa so­ziodemografikoa

Mugikortasun urria duen biztanleria zenba­­tzeko ain­­tzat hartu da inguruneko oztopoek ez dietela bakarrik eragiten aldi batez edo iraunkorki ezgaitasunen bat duten per­­tsonei, baizik eta, baita ere, ezgaitasuna eduki ez arren mugimendu jakin ba­­tzuk buru­­tzeko arazoak dituztenei, adibidez haurdun dauden emakumeei, adinekoei, igel­­tsatuta dauden per­­tsonei, eta abar.

Kalkulua egiteko estatistika eta agiri iturri ezberdinak erabili dira aintzat hartutako mugikortasun urriko pertsona kategoria bakoitzeko:

 

MUGIKORTASUN URRIKO  PERTSONA TALDEAK ITURRIAK
Adinekoak Estatistikako Institutu Nazionala (INE-2009)
Ezgaitasun iraunkorreko per­tsonak Ezgaitasunari, autonomia per­tsonalari eta mendetasun egoerei buruz­ko inkesta (EDAD-2008)
Aldi bateko ezgaitasunen bat duten per­tsonak Ospitaleko mugikortasunaren inkesta (EMH 2008)
Haurdun dauden emakumeak Ospitaleko mugikortasunaren inkesta (EMH 2008)
Gainerako biztanleria (jarduera mugatzaileak) Azterlan ezberdinak*

(*) Egile ezberdinak kuantitatiboki zera zenbatesten saiatu dira: une jakin batean mugikortasuna aldi batez zaildurik duen per­­tsona kopurua, adibidez haur ko­­txeetan haurrak garraia­­tzen direnean, pisu handiko gauzak garraia­­tzen direnean, erosketetako pol­­tsak eramaten direnean, eta abar.

 

Zen­­tzu horretan, bi talde finka daiteke mugikortasun urriko per­­tsonak har­­tzen dituen biztanleria mul­­tzoaren barruan:

       – Mugikortasun urri iraunkorra: adinagatik edo izaera fisikoko edo zen­­tzumen izaerako ezgaitasunengatik joan-etorri autonomoak egiteko gaitasuna mugaturik ikusi duten gizabanakoei hel­­tzen die honek. Talde honetan adinekoak[4] eta izaera iraunkorrarekin ezgaitasunen bat duten per­­tsonak sar­­tzen dira.

       – Mugikortasun urri iragankorra: aldi batez joan-etorri autonomoak egiteko gaitasuna murrizturik ikusten duten gizabanakoei hel­­tzen die. Talde honen barruan haurdun dauden emakumeak, aldi bateko ezgaitasunen bat duten per­­tsonak eta aldi batez muga­­tzaileak diren jarduerak egiten dituen biztanleria sartuko lirateke.

 

Izaera iragankorreko joan-etorri zailtasunak dituen biztanleria bolumenaren zenbatespenak aukera ematen du azterketan denbora eskala berri bat defini­­tzeko:

       – Haurdun dauden emakumeak: urteko denbora eskala bat gorabehera ematen da datua, az­ken 5 urteetako serie kronologikoetan oinarritutako batez bestekoaren emai­­tza.

       – Aldi bateko ezgaitasuna: datua az­ken 5 urteetako serie kronologikoetan oinarritutako batez besteko bati jarraiki ematen da. Eguneroko denbora eskala aplikatu da, ezintasuna dakarren lesioaren 15 eguneko batez besteko iraupena zenbate­­tsiz.

       – Gainerako biztanleria (jarduera muga­­tzaileak): aldi batez mugikortasuna baldin­­tza­­tzen duten jarduerak egiten dituen per­­tsona mul­­tzoari buruz­koa da. Azterlan ezberdinen arabera[5], ezgaitasunik ez duen biztanleriaren %17,7 egoten da une jakinen batean per­­tsonaren joan-etorri normala modu iragankorrean zail­­tzen duten inguruabarretan.

Premisa horiek oinarri hartuta, eran­­tsi diren grafiko eta taulek eraku­­tsi egiten dute zein den EAEn mugikortasun urria duen biztanleriaren bolumena, ain­­tzat hartutako talde ezberdinak gorabehera banatuta[6]:

PROBINTZIAK BIZTANLERIAREN BANAKETA LURRALDEKA ETA MUP TALDEAK GORABEHERA ADINEKOAK ADINEKOEN %A EZGAITASUN IRAUNKORRA GUZTIRA MUGIKORT. URRI IRAUNKORRA MUGIKORT. URRI IRAUNK. %A
Gipuzkoa 705.698 131,611 %18,65 17.600 149.211 %21,14
Bizkaia 1.152.658 224.626 %19,49 37.400 262.026 %22,73
Araba 313.819 53.300 %16,98 10.100 63.400 %20,20
Guztira EAE 2.17.2.175 409.537 %18,85 65.100 474.637 %21,85

 

 

Iturria: geuk egina.

 

PROBINTZIAK BIZTANLERIAREN BANAKETA LURRALDEKA ETA MUP TALDEAK GORABEHERA HAURDUN DAUDEN EMAK. EZGAITASUN IRAGANK. GAINERAKO BIZTANLERIA (jarduera mugatzaileak) GUZTIRA MUGIKORT. URRI IRAGANK. MUGIKORT. URRI  IRAGANK. %A
Gipuz­koa 705.698 7.027 7.143 97.254 111.424 %15,79
Biz­kaia 1.152.658 10.350 11.444 155.810 177.604 %15,41
Araba 313.819 2.963 3.217 43.800 49.980 %15,93
Guztira EAE 2.172.175 20.340 21.804 296.864 339.008 %15,61
Iturria: geuk egina.

 

 

MUP TALDEEN BANAKETA EAE-N LURRALDE HISTORIKOA GORABEHERA

MUP taldeen banaketa EAE-n lurralde historikoa gorabehera

 

Lurralde historikoak gorabehera banatutako datu erlatiboek agerian uzten dute mugikortasun urri iraunkorra nahiz iragankorra duten per­­tsonen artean banaketak baliokideak direla. Hala eta guztiz ere, deigarria da Biz­kaian bizi den eta izaera iraunkorreko mugikortasun urria duen biztanleria por­­tzentajea. Hori, biztanle kopuruaren aldetik, ehuneko puntu bat eta erdi gehiagoko balioa da Gipuz­koaren gainetik eta ehuneko bi puntu baino gehiagoko aldea Arabako probin­­tziaren gainetik. Alde hori, nagusiki, adinekoen taldean ageri da.

GUZTIRA MUGIKORTAS. URRI IRAUNKORRA GUZTIRA MUGIKORTAS. URRI IRAGANKORRA GUZTIRA MUGIKORT. URRIA EAE-N MUGIKORT. URRIAREN  %A
149.211 111.424 260.635 %36,9
262.026 177.604 439.630 %38,1
63.400 49.980 113.380 %36,1
474.637 339.008 813.645 %37,5

Iturria: geuk egina.

 

Datu orokorretara joz gero, esan daiteke egun EAEn bizi den biztanleriaren %37,5ek mugikortasun urria duela batez besteko egun bateko une jakin batean. Lehendik aipatutako an­­tzeko beste azterlan ba­­tzuetan islatutako irisgarritasun oztopoak ezaba­­tzearen onuradun den biztanleriaren por­­tzentajeen an­­tzekoa da datu hori.

Kopuru erlatiboek ere aukera ematen dute lurralde historikoak gorabehera an­­tzekotasunak ikusteko, nahiz eta Biz­kaian mugikortasun urriko per­­tsona por­­tzentajehandiagoa isla­­tzen den. Hori lehen azaldu diren aldeen ondorio da.

EAE bezalako lurralde batek ageri duen agertoki soziodemografikoaren joeran mugikortasun urriko biztanleriaren datuak testuinguruan koka­­tzea oso adierazgarria da.

Ariketa hori egiteak agerian uzten du zahar­­tzeko joera nabarmena duen gizarte batean bizi garela. Jaio­­tza tasaren beherakada adierazgarria, 1,8an koka­­tzen dena gaur egun, kez­kagarria bihur­­tzen ari da az­ken urteotan EAEn. Horrek, biztanleriaren bizi i­­txaropenaren haz­kundeari uztartuta, gizarte ziurtasun ezeko agertokiak proiektatu besterik ez du egiten, alderan­­tzikako biztanleria piramide batekin. Bertan, biztanleriaren por­­tzentaje altuak mugikortasun urriko per­­tsona­­tzat hartuko dira, adin aurreratukoak izateagatik.

 

Zahartze tasaren proiekzioa EAE-n

Zahartze tasaren proiekzioa EAE-n

 

Iturria: Eustat.

 

Eran­­tsitako irudian eraku­­tsitako denbora horizonteak haz­kunde adierazgarria ageri du zahar­­tze tasan datorren bosturtekorako[7]. Proiekzioaren arabera, hiru lurralde historikoak 1975. urtean erregistratutako biztanle kopuruaren an­­tzekora iri­­tsiko dira 2015. urtean. Gaur egun, lehen azaldutako taula ikusita, EAE osoko biztanleriaren zahar­­tze tasa %20 ingurukoa dela ikus daiteke.

Azterketa mugikortasun urriko per­­tsonen kategoriari bakarrik aplikatuz gero, por­­tzentajea %50eraino iristen da, eran­­tsitako taula eta grafikoetan islatu bezala. Beste era batera esanda, EAEn batez besteko egun batean irisgarritasun zailtasunak dituzten per­­tsonen erdia adinekoen taldekoa da.

EAE-N MUGIKORTASUN URRIA DUTEN PERTSONEN XEHETASUNA Kopurua Ehunekoa
ADINEKOAK 409.537 %50,33
EZGAITASUN IRAUNKORRA DUTEN PERTSONAK 65.100 %8,00
ALDI BATEKO EZGAITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONAK 21.804 %2,68
HAURDUN DAUDEN EMAKUMEAK 20.340 %2,50
GAINERAKO BIZTANLERIA (jarduera mugatzaileak) 296.864 %36,49
MUGIKORTASUN URRIA EAE-N (BATEZ BESTEKO LANEGUN BAT) 813.645

 

 

Iturria: geuk egina.
MUGIKORTASUN URRIA EAE-n

Mugikortasun urria EAE-n

 

Azpimarra­­tzekoa da ezgaitasunik ez duten baina aldi batez muga­­tzaileak diren jarduerak egiteagatik abagune batean mugikortasun zailtasunak dituzten per­­tsonek mugikortasun urria duen biztanleriaren barruan har­­tzen duten –por­­tzentaje altua –%36,5–.

Ondorioz, joera aldaketarik gertatu ezean, biztanleriaren zahar­­tzea mantendu egingo da datozen 15 urteetan; horrela, mendetasun tasa –65 urtetik gorako adinekoak biztanleria aktiboari dagokionez– %50 inguruko balioetan kokatu liteke (%48,4). Mendetasun europarraren eskualdeko batez besteko kopurua baino ia zazpi puntu altuagoa den tasa da, izan ere 2004ko %25etik 2030eko %41era igaro­­tzea aurreikusi da (Eurostat, 2008). Halaber, kalkulatu egiten da 2020. urtean lau euskaldunetik batek 65 urte baino gehiago edukiko duela[8].

Iragarpen hauek derrigorrez­ko egiten dute irisgarritasun baldin­­tzak bete­­tzea, garraio sistemetara sartu eta horiek normal erabil­­tzeko baldin­­tzak bete­­tzea eta horiek erakundeen eta agente eskudunen agendetan nahiz haien inber­­tsio programetan ahalik eta lasterren sar­­tzea. Helburua per­­tsonek mugikortasunerako duten eskubidea baldin­­tza­­tzen duten oztopo fisikoak eta komunikaziokoak eraginkortasunez ezaba­­tzea izango da.

Eran­­tsitako eskemak xehatu egiten du EAEko garraio publikoaren eskain­­tza, hain zuzen ere azterlan honen azterketaren xede dena.

 

TRENBIDEA
PROBINTZIAK RENFE FEVE EUSKOTREN TRANBIA METROA
ARABA Distantzia ertain edo luzea     L1, L2  
BIZKAIA Aldirikoak A1, A2, A3 Distantzia ertain edo luzea Aldirikoa - Eskualdekoa L1, L3, L4 L1 L1, L2
GIPUZKOA Aldirikoak A1 Distantzia ertain edo luzea   L1, L2    

 

 

ERREPIDEA
PROBINTZIAK HIRIKOA (hiriburuak) HIRIKOA (bestelakoak) HIRI ARTEKOAK (EAE barrukoak) IBILBIDE LUZEKOA (EAEtik kanpokoak) TAXIA
ARABA 9 linea Udalerri 1 (proiektuan) 27 linea 37 linea Bai
BIZKAIA 35 linea 4 udalerri (1 proiektuan) 106 linea 70 linea Bai
GIPUZKOA 26 linea 9 udalerri 130 linea 64 linea Bai
Iturria: geuk egina.

 

AIRETIKOA
PROBINTZIAK HEGALDIAK
ARABA Estatukoak
BIZKAIA Estatukoak eta nazioartekoak
GIPUZKOA Estatukoak

Iturria: geuk egina.


[4] Zenba­­tzeko, kon­­tsultatu diren iturriei jarraiki (legedia, irisgarritasun planak, OMEren ­­txostenak, eta abar) 65 urtetik aurrerako per­­tsona taldean finkatu da zenbaketa tartea.

[5] IMSERSOren garraio irisgarriko programaren ebaluazioa, MTASek argitaratutakoa (Madril, 1999). La Seguridad Vial y las PMR. Juan F. Dols – Valen­­tziako Uniber­­tsitate Politeknikoa (2003). Irisgarritasunaren I. Plan Nazionala (2004-2012). IMSERS0 (2003).

[6] OMEk zahar­­tzeari eta osasunari buruz 1998. urtean egindako ­­txosten batek zera zioen: “Ekin­­tza planen diseina­­tzaileak, mugikortasunaren murriztapenak azter­­tzen saia­­tzen direnean, per­­tsonek beren fun­­tzio mugak aitor­­tzearen mendeko dira. Mugikortasun urriaren kopurua biztanleria osoan (adinekoak barne) sistematikoki gu­­txiesten ari da ziurrenik”.

7] Zahar­­tze tasak 65 urtetik gorako per­­tsona por­­tzentajeari hel­­tzen dio biztanleria osoari dagokionez eta lurralde eremu jakin baten baitan.

[8] CIDEC. Lan Koadernoa, 44. alea. – Zahar­­tze aktiboa: perspektibak eta estrategiak.