5.
Ogasuna
H
erritarrok gastu publikoari
eusten lagundu behar dugu
,
bakoitzak gure ekonomia-ahalen (kontribuzio-
ahala) arabera, eta bidezko sistema baten
arabera, hain zuzen, berdintasun- eta
gehikortasun-printzipioak oinarri dituenaren
arabera,
ezartzen duen bezala.
Arlo horren bidez, Arartekoaren erakundeak
herritarren eta zerga-administrazioen artean
sortzen diren gatazken eta desadostasunen
inguruan aholkuak emateko eta gatazka
eta desadostasun horiek konpontzeko bide
eskuragarri eta merke bat eskaintzen du.
25
urte hauetan, 18 gomendio orokor eman dira
Ogasunaren arloan, eta gomendio horietan,
udal- eta foru-zergen ordainketari eragiten
dieten berariazko arazoak aztertu dira.
Indarrean egoteagatik, hauek azpimarratuko
ditugu:
«
Herritarrei eman beharreko
informazioa eta beren zerga-betebeharrak
egoki betetzea»
eta
»
.
Gomendio
orokor horietan, zerga-jakinarazpenetan
oso terminologia konplexua erabiltzen
dela, prozeduren eta zerga-araudi beraren
zailtasuna –batzuetan, zailtasun hori saihesteko
modukoa da- azpimarratzen dira, eta zailtasun
horrek eragiten duela pertsona zergadunek
administrazioek eskainitako aitorpenak
eratzeko zerbitzuak erabiltzea, zerbitzu horiek
ongi egiteaz erabat fidatuz eta izan ditzaketen
behin-behineko akatsei erreparatu gabe.
Krisi ekonomiko latza igarotzen ari gara,
eta krisi horrek familiek eskura zituzten
baliabideetan narriadura nabarmena eragin du,
eta narriadura horrek eragina izan du zerga-
bilketan.
Egoera hori dela eta, beharrezkoa da aparteko
neurriak hartzea, pertsona askok pairatzen
dituzten zailtasun larriak arintzeko. Hala,
Ararteko erakundeak hiri-lurren balio-
gehikuntzaren gaineko zergaren foru- eta
udal-araudia aldatzen lagundu du, beren ohiko
etxebizitzaren hipoteka-betearazpena pairatu
duten pertsonek zerga horren kuota ordain ez
dezaten. Era berean, ofiziozko jarduketa bat
izapidetu zen hiru foru-aldundiekin, hipoteka-
betearazpen horretatik erator daitekeen behin-
behineko ondare-irabazia PFEZan zergatik
salbuetsita zegoela adierazi zezaten. Horri
esker, salbuespen hori zerga horren araudian
aintzat hartu zen, 2013ko urtarrilaren 1etik
aurrerako ondoreekin Bizkaian, eta 2012ko
urtarrilaren 1etik aurreko ondoreekin Gipuzkoan
eta Araban
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
17
Ararteko erakundeak hiri-lurren balio-gehikuntzaren
gaineko zergaren foru- eta udal-araudia
aldatzen lagundu du