4.
Gomendioak
Egindako landa-lanetan, presoak gizartera­tzeko lan egiten
duten gizarte-ekimeneko erakundeen ekarpenetan eta kon­
tsultatutako dokumentazio akademiko, zientifiko eta admi-
nistrazioan oinarrituta ateratako ondorioak eta erakunde
honetan jasotako kexa guztien tramitazioan lortu dugun
ezagu­tza kontuan hartuta, jarraian adieraziko ditugun go-
mendioak ida­tzi ditugu.
Gomendio horiek egitura­tzeko orduan, askatasuna kendu
dioten per­tsonaren bizi-ibilbidea hartu dugu abiapuntu­tzat,
sistemaren elementu nagusia bera dela ikusarazteko, eta
buruko osasunean izan di­tzakeen beharrizanak nabarmen­
tzeko, az­ken finean horrexek justifika­tzen baitu agintari pu-
bliko desberdinek sisteman duten zeregina. Horrek guztiak
bi ondorio dauz­ka:
¦
¦
Batetik, gure gomendioak egitean sistema hori osa­tzen
duten politika publiko guztiak barne hartu behar ditugu,
gure jarraipen eta kontrolean berariaz euskal administra-
zioek gara­tzen dituztenak landu ditugun arren.
¦
¦
Bestalde, lehendik ezagu­tzen genituen neurri guztiei aha-
lik eta koheren­tzia eta zen­tzu gehien emateko, zigorrak
bete­tzeko eredu propio batean sar­tzeko gomenda­tzen
hasi behar dugu, Euskadik espe­txeen gaineko eskume-
nak bere gain hartu behar dituela ezar­tzen duten estatutu-
aurreikuspenen esparruan.
ESPETXERA SARTU AURREKO ETAPARI
dagokionez:
1.
Nahitaez­koa da
SEGURTASUN NEURRIEN
aplikazioa
susta­­tzea, baita zigor-legediak buruko nahasduraren bat du-
ten per­­tsonek beren zigor-eran­tzukizunak espe­txeen barruan
bete­tzen dituztela saihesteko eskain­­tzen dituen bestelako
aukerak bul­­tza­­tzea ere.
Horretarako, gainera, neurri horiek erkidego-sarean bete­
tzeko prest dauden unitate egokiak eduki behar dira.
2.
Buruko gaixotasuna duen per­tsonarekin harremana izan
duten zuzenbide eta segurtasuneko profesionalen
PRES­
TAKUNTZA
hobe­­tzea komeni da, delitua sor­tzen den unetik
kausaren tramitazio osoan zehar.
3.
Buruko gaixotasundun egoerak oharkabean ez pasa­
tzeko prozedura judizialen
EZARPENA
hobetu behar da,
eta, horren harira, bereziki zaindu behar da legediak delitu
jakin ba­tzuen auzipera­tze az­karrerako ematen dituen auto-
matismoetan eror­tzeko arriskua.
4.
Beharrez­koa da
Auzitegi eta Medikun­tza Klinika-
ren
lana erraztea, per­tsonaren buru-osasuna baloratu eta
egoera horrek gertaeretan duen eragina ebalua­tzeko orduan.
Horretarako,
klinikak Osakide­tzako buru-osasuneko
­
sarearekin duen koordinazioa indartu behar da
,
perituek
beharrez­ko aurrekari klinikoak izan ahal di­tzaten. Era berean,
Osakide­tzak auzitegietako ­txostenak eskura­tzeko errazta-
sunak dituela bermatu behar da, buruko gaixotasuna duen
eta perituen balorazioa jaso duen per­tsonari eska­tzen zaion
erkidego-arreta hobe­tzeko asmoz. Hori guztia, per­tsona in-
teresdunak bere baimena ematen badu.
5.
Beharrez­koa li­tzateke a­­txilotuaren Gizarte Orientazio eta
Lagun­­tzarako Zerbi­tzuaren (GOLZ) an­­tzekoa berrezar­­tzea,
DIZIPLINA ANITZEKO TALDE
bat izateko, alde judiziale-
tan fun­tziona dezan eta per­­tsonaren informazioa era koor-
dinatuan jaso eta batu dezan, auzitegiei per­tsonen egoera
sozio-sanitarioaren berri eman diezaien, esku har­tzen duten
administrazio eta agente desberdinen arda­tz koordina­­tzailea
izanik, eta, hala, auzitegiek erabakiak har­tzeko orduan per­
tsonaren errealitateari eta xede-baliabideei buruz­ko ezagu­
tzarik zabalena izan dezaten.
6.
Premiaz­koa da Osakide­tzak bitarteko eta estrate-
gia egokiak izatea
NORTASUN NAHASDURAK
dituzten
per­tsonei berariaz­ko arreta eskain­tzeko. Horrenbestez,
beharrez­koa da baliabide espezializatuak antola­tzea
,
esaterako eguneko ospitalea, 2009az geroztik proiek­tatuta
zegoenaren ezaugarriekin,
adierazten genuen bezala; gai­
luak; koordinazio-protokoloak; goiz an­­tzemateko mekanis-
moak; lan­­tzeko bitartekoak; eta abar. Izan ere, substan­tzien
erabileraren zioz­ko nahasdurarekin batera ager­tzen direnez
maiz, paziente dual hauek sare sozio-sanitarioan jaso­tzen
dituzten arretak menpekotasun-sintomak kontrola­tzeko
izaten dira soilik, nortasun-nahasduraren gaineko arre-
ta ahaztuta, eta, horrek konpen­­tsazio-ezak eragiten ditu,
edo, bestela esanda, sarritan espe­txera­tzea eragiten duten
delituz­ko jarrerak.
Neurri hori gauzatu arte, beraz, ezinbestekoa da biderape-
na, ituna eta gastu-sarrera bezalako bideak aurreikusi eta
aplika­­tzea.
7.
Beharrez­koa da
NORTASUN NAHASDUREI
eman be-
har zaien arreta klinikoari buruz­ko hausnarketa zientifikoa
susta­tzea, baita horiei eman behar zaien balorazioari eta
egozgarritasunean duten eraginari buruz­ko hausnarketa
medikoa eta legez­koa egitea ere, segurtasun-neurriak eta
bestelakoak aplika­tzen direla ahalbide­tzeko, per­tsona horiei
espe­txetik kanpoko tratamendua emateko asmoz.
8.
Buruko nahasdurak dituzten
ATZERRIKO PERTSONEI
erraztasunak eman behar zaiz­kie osasun-arreta espezifikoa
eskura­tzeko orduan, gainerako herritarrekiko berdintasun-
baldin­tzetan. Horrenbestez, saihestu egingo da administra-
zio edota burokraziako arrazoiak medio (errolda, osasun-­
txartela…) beren osasunerako behar duten tratamendutik
kanpo gera­­tzea eta, gaixotasun horren ondorioz, espe­txera
eramango dituzten jarrera disruptiboak gara­tzea.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
16
(
I). LABURPENA
I
Aurrekoa ikusi