2.
Zigor Kodeak burutik gaixo
daudenei ematen dien erantzuna:
segurtasun-neurriak
Segurtasun-neurria
buruko gaixotasunaren eraginez ahalmenak deusez-
tatuak edo murriztuak edukita jardun duten per­tsonek egin-
dako delituari eran­tzunez ordenamendu juridikoak xeda­tzen
duen ondorio juridiko espezifikoa da.
Segurtasun-neurria delitu baten egileari aplika dakiokeen on-
dorioa li­tzateke, inputatu ezin izateko kausa bat (anomalia
edo nahasmendu psikiko larriagatik, erabateko intoxikazioa-
gatik edo abstinen­tzia-sindromeagatik, eta haur­tzarotik per­
tzepzio-nahasmenduak eduki­tzeagatik) edo era murriztuan
inputatu ahal izateko kausa bat (aurreko kausekin lotutako
aringarria edo erabatekoa ez den salbueslea) an­tzematen
denean, eta arrisku­tsutasun kriminala igar­tzen den bakoi­
tzean. Hain zuzen ere, haren xedea etorkizunean delituak
errepika­tzeari buruz­ko iragarpena gu­txi­tzen dela ziurta­tzea
da, eta horretarako burutik gaixo dagoenari tratamendu ego-
kia aplika­tzen dio.
Haren erregulazioa eskasa da, eta hemen jasota dago:
Zi-
,
espe­txeari buruz­ko legerian
(
eta
)
eta
.
,
­
txosten hau
idazterakoan parlamentuan izapide­tzeko fasean dagoenak,
berrikun­tza garran­tzi­tsuak sartuko ditu arloan.
Dakigun moduan, legeria penalean gaur egun xedatuta
dauden segurtasun-neurriak askatasunaz gabe­tzen du-
tenak (per­tsona zentro psikiatriko batean, heziketa be-
reziko zentroan edo mendekotasuna gaindi­tzeko zentroan
barnera­tzea) eta ez dutenak (tratamendu anbulatorioak,
prestakun­tza-programak, familia-zain­tza eta bestelakoak)
izan daitez­ke.
a) Segurtasun-neurriak ezartzea eta
egozgarritasuna epaitzea
Segurtasun-neurriak buruko gaixotasunen bat jasaten duten
per­tsonen­tzat espe­txe-zigorraren ordez­ko neurri gisa aplika­
tzerakoan, auzitegiak egozgarritasunarekin lotutako eran­
tzukizun penala alda­tzen duten inguruabarrak an­tzemateko
prozesuan egiten den ahalegina bereziki garran­tzi­tsua da.
Prozesuan per­tsonak jasaten duen patologiaren ondorioz
bere ahalmenak murriztuta edukita jardun duela froga­tzen
bada bakarrik ireki­tzen da segurtasun-neurriak aplika­tzeko
atea.
Hori dela-eta, errepikatu behar da garran­tzi­tsua dela de­
fen­tsak peritu-proba egokiak eska­tzea, esaterako auzite-
gi-psikiatriako peritu-proba egokia egitea edo behar den
dokumentazio medikoa ematea. Horren harira, garran­tzi­tsua
izan liteke informazio hori zen­tzu horretan eragile juridikoei
lagunduko lieketen gizarte edo osasun zerbi­tzuek eman ahal
izatea.
Per­tsonak bere buruko gaixotasunaren ondorioz nahimenez­
ko ahalmenak edo ahalmen kognitiboak deuseztatuta jardun
duela egiazta­tzen bada, eta, beraz, eran­tzukizunetik erabat
salbuesten duen inguruabar bat gerta­tzen bada
(
,
delituari eran­tzuteko segur-
tasun-neurria baino ezin da ezarri, eta ez Zigor Kodeak egin-
dako deliturako xeda­tzen duen (espe­txe-)zigorra.
Aldiz, per­tsonak egitateak ahalmenak larriki ukituta baina
ez erabat deuseztatuta edukita egin dituela uste bada eta
erabatekoa ez den salbuesle bat gertatu dela onar­tzen bada
(
)
,
bai sal-
buesleak ­txikitutako zigorra
(
)
bai segurtasun-neurria ezarri ahal izango da.
Gure ordenamenduan bikario-sistema delakoak agin­tzen du:
neurri bat askatasun-gabe­tzailea bada, lehenengo eta behin
hori beteko da, eta betetako denbora ezarritako zigorrerako
ordainduko da; segurtasun-neurria bukatutakoan bete beha-
rreko zigorra geratuko bali­tz, betearaz­pena eten edo askata-
sunaz gabe­tzen ez duten segurtasun-neurriez ordeztu ahal
izango li­tzateke.
Gaur egun dagoen legez­ko erregulazio ezegonkorraren on-
dorioz, zigorrak eta askatasunaz gabe­tzen ez duten segur-
tasun-neurriak bat etor­tzeak arazo bereziak sor­tzen ditu, eta
dok­trinaren zati bat (Sanz Morán, Mapelli Caffarena, Sierra
López) Zigor Kodeak berariaz neurri askatasun-gabe­tzaileen
kasuetarako soilik xeda­tzen duen bikario-sistema betearaz­
penari aplika­tzearen alde dago.
Zehaz­ki,
analogiaz aplika­tzeko aukera
proposa­tzen da, izaera desberdineko kautelaz­ko neurriak
zigorrerako ordain­tzea erregula­tzen baitu, eta uste baitu
ulertu behar dela lehenengo eta behin segurtasun-neu-
rria eta zigorrerako ordainketa aplika­tzea hauta­tzen dela.
Barnera­tze-neurriei dagokienez, ordainketa egunez egun
egingo da; askatasunaz gabe­tzen ez duten neurrien ka-
suan, berriz, auzitegiak bere erabakimen zuhurraren arabe-
ra jardun beharko du, eta “
ezarri zigorraren zati bat, bere
iri­tziz ordaindurik dagoen zatian, bete­tzat jo”
(
ZKaren 59.
artikulua).
E­txebarria Zarrabeitiak baiezta­tzen duenez, epaitutako per­
tsona inputatu ezin izatea, par­tzialki inputatu ahal izatea
edo inguruabar aringarriak egotea ez dago bakarrik iriz­
pide biopsikologikoen menpe. Ai­tzitik, baldin­tza psikiko eta
psikosozial jakin ba­tzuetan delitu egiten duten per­tsonei
eran­tzukizuna ego­tzi ahal izateari buruz­ko iri­tzi sozial eta
politikoen menpe ere badago, baita, az­ken batean, espe­
txe-zigorraz bestelako eran­tzunen bidez “arrisku­tsutasun
kriminala” indargabe­tzeko bitarteko eraginkorrak egotearen
menpe ere. Per­tsona guztiei ezin zaie eran­tzukizun penal
bera eskatu, denok ez gaudelako baldin­tza beretan araua-
ren aurrean. Hortaz, zigor­tzeko ez den tratamendua heda-
tu behar da burutik gaixo dauden per­tsonen­tzat, nortasun-
nahasmenduak edo mendetasun-nahasmenduak dituzten
per­tsonen­tzat, gizarte-desberdintasun handiko egoeretan
dauden per­tsonen­tzat eta abarren­tzat.
43
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VI
2 .
Z i g o r K o d e a k b u r u t i k g a i x o d a u d e n e i e m at e n d i e n e r a n t z u n a : s e g u r ta s u n - n e u r r i a k
Aurrekoa ikusi