EAEko espetxeetan
esku hartzen duten GKEen
ekarpenak
VIII
.
atala
Espe­txeetan esku har­tzen duten gizarte erakundeek edo
buruko gaixotasunen bat dutenekin ari­tzen direnek talde
honen arreta soziosanitarioari buruz duten ikuspegia ezagu­
tzeko azterketa bat egin zen 2011n, eta 2013an eguneratu
da, egon diren aldaketa garran­tzi­tsuak balora­tzeko, gaian
zeuden eskumenak transferitu egin baitira eta espe­txean
dauden eta buruko gaixotasunak dituzten per­tsonen­tzako
arreta integralaren esparru programa (PAIEM) garatu baita.
1.
2011
n jasotako ekarpenak
INFORMAZIOA BILTZEKO
METODOLOGIA
EAEko espe­txeetan esku har­tzen duten erakunde zibilen iri­
tzia ezagutu asmoz, hamaika galdera zituen galde-sorta bat
egin zen; zor­tzi galdera i­txiak ziren eta erakunde bakoi­tzaren
xedeak eta helburuak; espe­txeko proiek­tuaren xedea; esku
har­tzen zuten espe­txea; esku-har­tzea hasi zuten urtea eta
espe­txeetan sar­tzen duten ordu kopurua; zeregin horretan
ari­tzen den per­tsona kopurua eta artatutako per­tsona ko-
purua ezagutu nahi ziren.
Galdera horiek oso garran­tzi­tsuak dira zer motako erakun-
deak diren jakiteko, espe­txean egiten dituzten jardueren
ezaugarrien berri izateko, askatasunik gabeko per­tsonekin
esku har­tzeko arloan duten esperien­tzia ezagu­tzeko eta
espe­txeetan erabil­tzaileek izaten duten arreta balora­tzeko.
Gainerako galderak irekiak ziren eta buruko gaixotasunen
bat izan eta espe­txean dauden per­tsonen arretarekiko
erakunde horrek duen ikuspegia jaki nahi zen; beraien iri­tziz
ongi artatuta ote dauden eta zergatik; paziente horiek arta­
tzeko hautematen dituzten beharrak; eta, amai­tzeko, erakun-
dearen iri­tziz espe­txeetan unitate psikiatrikoak egon behar
liratekeen edo sare publikoa den unitate bereziak sortu be-
harrekoa, segurtasun sistemak eta zain­tzarako jendea jarrita,
buruko gaixotasuna dutenek delituren bat egin eta barneratu
beharra egonez gero.
Erakundeen ekarpenak oso garran­tzi­
tsuak dira arreta hori hobe­tzeko behar diren iriz­pideak eta
ibilbideak adierazteko ere.
Erakunde hauei igorri zi­tzaien galde-sorta:
¦
¦
Arabako erakundeak
:
Arabako HIESaren kontrako ba­
tzordea, Salhaketa, ADAP eta ASAFES.
¦
¦
Biz­kaiko erakundeak
:
Salhaketa Biz­kaia, Hiesaren kon-
trako ba­tzordea, Bizitegi, Goiztiri, Izangai, Gizakia Fun-
dazioa, Etorkin­tza Fundazioa, Adsis Bestalde, Bidesari,
Espe­txe Pastorala, Zubie­txe, Zubia, AVIFES, Susterra eta
Lagun-Artean.
¦
¦
Gipuz­koako erakundeak:
Guru­tze Gorria, Izan Funda-
zioa, Loiola E­txea, Arra­ts eta AGIFES.
67
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
VIII
Aurrekoa ikusi