bada tratamenduarekin uztartu, espe­txetik atera­tze tera-
peutikoa egin behar li­tzateke eta dagokion patologiaren tra-
tamendurako espazio egokiren batean sartu.
Bidesari
14
elkarteak dio espe­txeak testuinguru legez, jarreren
eszenario legez, per­tsona hauen narriadura areagotu beste-
rik ez duela egingo, sintomak areagotu egingo dira, komor-
bilitatea egoteko aukerak haziko dira eta sintoma berriak eta
deskonpen­tsazioak egoteko aukerak ere bai, espe­txean sar­
tzearen ondorioz. Hori dela eta, espazio hau ez da unitate es-
pezializatuak sor­tzeko tokia, baizik eta erkidegoko berariaz­
ko baliabideetan izan behar lukete tokia.
Beraz, erkidego sarean segurtasun neurriak bete­tzeko pres-
tatutako unitateak izatea da lehentasuna, gaur egun osasun
sareak susmoak baititu kasurik larrienei hel­tzeko, baliabide
egokirik ez dagoelako, batez ere, langileen segurtasun gaie-
tan eta pazienterik gataz­ka­tsuenak zain­tzeko bermeei dago-
kienean.
Aldi berean, eragile juridikoek ez dute uste osasun-siste-
man segurtasun neurriak egoki beteko liratekeenik, finan­tza
bitartekorik ez baitago eta bitarteko per­tsonal eta materia-
lik ere ez; horrek argi uzten du zigorrak eta neurriak buru­
tzeko interesik ez dagoela. Espe­txe zigorretan bitartekorik
ez egotearen ondorioz oinarriz­ko eskubideak urratu egiten
dira, aldiz, askatasuna ken­tzen den eta ken­tzen ez den se-
gurtasun neurrietan baliabide materialik ez dagoenez, oso
zaila izaten da bitarteko horiek ezar­tzea. Buruko gaixotasun
edo nahasmenduren bat edo drogen edo alkoholaren men-
dekotasuna dutenek segurtasun neurriak bete­tzeko siste-
ma koherente eta prebentibo eraginkorrak baleude, epai-
tegi eta epaimahaien­tzat errazagoa li­tzateke neurri horiek
ezar­tzea.
Oro har, erakunde guztiek aipatu dute buruko gaixotasuna
dutenak espe­txetik kanpo artatu beharko liratekeela, hala
dio Arabako hiesaren kontrako ba­tzordeak, zigor eta espe­
txe legediak aukera ugari baititu espe­txeratutako per­tsonak
espe­txetik atera eta arta­tzeko
15
.
Ondorioren bat atera badaiteke, hau da: buruko gaixotasuna
duen per­tsona batek askatasunik gabeko kondena erregi-
men irekian, baldin­tzapeko askatasunean edo an­tzeko mota-
ren batean bete­tzeko aukera izan behar duela. Gizatasunez­
ko helburua da, duintasunez­koa, buruko patologiarekin bat
datorrena, pazienteak errehabilita­tzeko eta gizartera­tzeko di-
tuen baldin­tzekin bat datorrena eta delituari aurrea har­tzeko
politika kriminalekin uztartu daitekeena.
14
,
Bidesari.
15
,
Arabako hiesaren kontrako batzordea.
2.
2013
an jasotako ekarpenak
Espe­txeetako buruko osasunari buruz­ko ­txosten hau egi-
ten hasi zenetik, aldaketa garran­tzi­tsu ba­tzuk gertatu dira
buruko nahasmenduak izan eta askatasunik ez duten per­
tsonen arretan. Batetik, Barne Ministerioak PAIEM hasi zuen
2009
an, baina EAEko espe­txeetan duela gu­txi hasi da pixka-
naka gara­tzen.
Bestalde, 2011ko uztailean espe­txeetako osasunaren zati
bat Osakide­tzara transferitu zen. Bi prozesu horiek eragin
nabarmena izan dezakete buruko gaixotasuna duten per­
tsonen arretan eta horregatik, bi aldaketa horiek espe­txeetan
izan zuten eragina aztertu beharra zegoela ikusi zen, baita
EAEko espe­txeetan esku har­tzen duten erakunde zibiletan
izan duten eragina ere.
Hori dela eta, 2013ko urrian beste inkesta bat igorri zi­tzaien
espe­txeetan esku har­tzen duten erakundeei; hain zuzen ere,
2011
n egindako lehenengo inkesta hartan ekarpenak egin
zituztenei.
Oraingo honetan 2011n egindako galderez gain PAIEMi
buruz duten ezagu­tzaz galdetu zaie, espe­txean egon eta
buruko gaixotasunen bat duten per­tsonen­tzako berariaz­ko
programa baita; espe­txeetako osasunaren zati bat Osakide­
tzara transferitu zenetik erabil­tzaileengan izandako eragina
eta horri buruz duten balorazioa ere galdetu zi­tzaien. Inkesta
hau erakunde hauetara igorri zen:
¦
¦
Arabako erakundeak
:
ADAP (Presoari lagun­tzeko elkar-
tea), Arabako hiesaren kontrako ba­tzordea eta Salhaketa.
¦
¦
Gipuz­koako erakundeak:
Arra­ts elkartea, Guru­tze Go-
rria, Izan Fundazioa, Loiola E­txea eta IRESGI (Gizartera­tze
eta Bik­timologiako Euskal Institutua).
¦
¦
Biz­kaiko erakundeak:
Adsis Fundazioa, Bidesari elkar-
tea, Etorkin­tza Fundazioa, Gizakia Fundazioa, Salhaketa,
Zubie­txe eta Zubiko elkartea.
Erakundeek programa honi buruz duten ezagu­tzari lotu-
tako galderei dagokienez, harrigarria da erakunde zibilek
programa badela jakitea baina ia inork ere ez izatea ho-
rren aplikazioari buruz­ko, hor sartutako per­tsonei buruz­ko
eta helburuei buruz­ko berariaz­ko informaziorik. Bestalde,
Gipuz­koako erakundeek programaz gehiago dakite beste
lurraldeetakoek baino. Esaterako, Guru­tze Gorriak eta IRES-
GIk
16
jendea dute programa horretan eta euren iri­tziz arreta
hobetu egiten da zeharkako eta diziplina ani­tzeko ikuspe-
gi integra­tzaileari esker. Erakunde honek dio Martuteneko
espe­txean berariaz­ko ikastaro bat dagoela buruko gaixota-
sun larria dutenen­tzat eta erabil­tzaile ba­tzuk ikastaro horre-
tara joaten direla; gaixotasun hain larria ez dutenak ikastaro
normalizatuetara joaten dira.
16
,
IRESGI.
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
70
(
VIII). EAEko espetxeetan esku hartzen duten GKEen ekarpenak
VIII
Aurrekoa ikusi