Klase sozialen arabera aztertuz gero, klase altua, ertain altua
eta ertaina dira eragin per­tsonalerako gaitasun gehien adie-
razten dutenak. Ai­tzitik, klase ertain baxua eta klase baxua
dira eragin per­tsonal baxuko maila gisa batu ahal diren eran­
tzun-por­tzentaje handiena erregistra­tzen dutenak.
Aldagaiak guru­tzatuz gero (eragin per­tsonala, Interneten era-
bilera), Internet erabil­tzen duten per­tsonek ez dute gaitasun
gehiago senti­tzen beren boto edo partaide­tzaren bidez ingu-
ruan eragina izateko orduan. Egoera guztiz bestelakoa da.
Internet erabil­tzen duten per­tsonen artean ba­tzen dira por­
tzentajerik altuenak eragin per­tsonalaren per­tzepzioko tarte
baxuan.
11.1.4. 
Partaidetza sozial eta politikoa
Zein da euskal hiritarren partaide­tza sozial eta politikoaren
maila? Kanpainetan sinatu, mitinetara joan, arrazoi poli-
tikoengatik erosteari u­tzi, agintariekin harremanetan jarri,
komunikabideetara kexak bidali, eztabaida, manifestazio
eta abarretan parte hartu nahiz bestelako jarduera soziopoli-
tikoetan duten partaide­tza-maila nola balora­tzen dute?
Inkesta egin duten biztanleen % 98,5ek uste du bere par­
taide­tza sozial eta politikoa ertain baxua dela, 0tik 10erako
eskalan batez beste 1,22 puntu dituela. Kopuru hori irmoa
da, batez ere kontuan har­tzen badugu % 88,6 bat datorrela
partaide­tza-maila baxuarekin eta % 9,9 maila ertainarekin.
Datua aztertuz gero, sexuaren araberako azterketa kontuan
hartuz, gizonek partaide­tza sozial politiko handiagoa egoz-
ten diote euren buruari emakumeek baino (partaide­tza ertain
altua: % 12,9, emakumeek erregistratutako % 10en aldean).
Adinen arabera, partaide­tza sozial eta politikoko por­
tzentajerik altuenak 15 eta 49 urte bitarteko adin-tarteekin
bat datoz (15-24, 25-34 eta 35-49).
Partaide­tza “ertain altuko” por­tzentajerik altuenak klase so-
zial altuenetan ba­tzen dira, zehaz­ki, klase altu eta ertainean,
eragin per­tsonalaren aldagaiaren kasuan gertatu den bezala.
Ikuspegi horretatik, eragin per­tsonaleko maila ertain altuak
bat datoz partaide­tza sozial eta politikoko maila ertain altue-
kin. Bestela esanda, gure inguruan esku har­tzeko gaitasuna-
ren per­tzepzioa handiagoa da bi eremuetako partaide­tza-
maila altuagoa denean.
Internet partaide­tzan erabil­tzeak izan dezakeen eraginari da-
gokionez, datuei jarraiki Internet erabil­tzen duten per­tsonek
partaide­tza-maila altuagoa dutela aitortu dute. Halaxe ger-
tatu da, hain zuzen ere, bai genero-perspek­tibaren azterke-
tan, bai adin-tarteen eta klase sozialen araberako azterketan.
Horren gaineko daturik esangura­tsuenetako ba­tzuei jarraiki,
Internet erabil­tzen duten 24-34 urte bitarteko biztanleen
% 15,2
k adierazi du partaide­tza sozial eta politikoko maila
ertain altua duela eta Internet erabil­tzen ez dutenen artean
por­tzentaje hori % 4tik beherakoa da. Errealitate hori are na-
barmenagoa da 50 eta 64 urte bitarteko adin-tartean. Izan
ere, Internet erabil­tzen duten per­tsonen % 20,1ek partaide­
tza-maila ertain altua dauka alderdi publiko eta sozialean, In-
ternet erabil­tzen ez duten adin-tarte bereko per­tsonek erre-
gistratutako % 6ren aldean.
Interneten erabileraren, partaide­tza sozial eta politikoaren eta
klase sozialaren arteko guru­tzaketak emai­tza oso esangura­
tsuak iradoki ditu:
(16.
taula)
Partaidetza sozial eta politikoa
Klase soziala
Internet-
erabiltzaileak
Partaide­tza sozial eta politiko
ertain altua (%)
Klase baxua
Bai
20,9
Ez
5,1
Klase ertain baxua
Bai
15,5
Ez
4
Klase ertain baxua
Bai
16
Ez
5,4
Klase ertain altua
Bai
21,3
Ez
4,7
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
11.1.5. 
Elkarteetako partaidetza
Euskal hiritarrek nola ikusten dute beren burua elkarteetako
boluntario-ekin­tzetan, finan­tzazioan eta partaide­tzan duten
partaide­tzari dagokienez?
datuen ara-
bera, biztanleriaren % 99,7k dio elkarteetan duen partaide­
tza-maila baxu ertaina dela. Az­pimarratu beharra dago datu
honetan (maila ertainaren % + maila baxuaren %), % 97,2
partaide­tza-maila baxua adierazi duten per­tsonak direla. Ba-
tez besteko puntuazioa 0,80koa da 0tik 10erako eskalan, 0
partaide­tza-maila baxuenen adierazle delarik.
Sexuei erreparatuz gero, gizonek gehiago parte har­tzen dute
elkarteekin, batez besteko puntuazioa 0,90koa baita (0tik
10
erako eskalan), emakumeek erregistratutako 0,71 puntuen
aldean.
Partaide­tza-por­tzentaje baxuen barruan, partaide­tza-por­
tzentajerik altuenak erregistra­tzen dituzten adin-taldeak 35-
49
eta 50-64 urte bitartekoak dira.
Beste aldagai ba­tzuekin gerta­tzen den bezala, partaide­tza-
por­tzentaje handiak klase sozial altuenekin bat datoz. Eskala
sozialean beheran­tz egin ahala, elkarteetako partaide­tza jai­
tsi egiten da.
Eustaten datuak aztertuz gero, Euskadiko Kapital Sozialari
buruz­ko inkestako informazioan oinarrituta, Interneten erabi-
lera elkarteetako partaide­tza-maila altuagoarekin lotu daite-
ke. Halaxe gerta­tzen da sexuaren nahiz adinaren araberako
azterketa eginez gero. Hona hemen informazio horren adibi-
de gisa balioko duten datuetako ba­tzuk:
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
106
(
III). Beste eten digitalak
III
Aurrekoa
ikusi