OPEN SOCIAL LEARNING
(
gizarte ikaskun­tza irekia)
Kon­tzeptuaren jatorriaz esan behar dugu
Adimen kolek­
tiboa, ziberespazioaren antropologia baten alde
(
Pierre
Levy-k 1997an argitaratua) ai­tzindaria izan zela. Hauxe da
tesi nagusia: jakin­tza kolek­tibo bat dago, gizakiak dauden
edozein tokitan, eta tresna teknologikoen bidez sustatu
ahal da. Beraz, egilearen arabera, adimen kolek­tiboa per­
tsona-kolek­tibo batek elkarrekin lan egiteko eta bere etor-
kizunaz erabaki­tzeko eta testuinguru gero eta konplexua-
go batean bere helburuak lor­tzeko daukan gaitasuna da:
Etorkizunaren webak, egilearen ustez, globalizatutako
eta ziberespazioan elkarri konek­tatutako gizateriaren adi-
men kolek­tiboa adieraziko du” (Levy, 1997).
Oso interesgarria da, bestalde, James Surowiecki-k
Ehun bat baino hobe” lanean fenomenoaz egiten duen
deskribapena. Jatorriz­ko izenburua erakargarriagoa da:
Jende­tzaren jakituria
(
Wisdom of the crowds, 2004)
:
Tal-
deko kide askok arazo bati buruz­ko azaleko informazioa
daukatenean ere, taldeek erabaki onak har di­tzakete, ba­
tzuetan adituek baino hobeto. Hori guztia fak­tore ba­tzuk
bete­tzen badira, iri­tzi kolek­tibo egokia errazten dutenak:
• 
Iri­tzi aniztasuna
:
per­tsona bakoi­tzak informazio priba-
tua eduki behar du, nahiz eta interpretatiboa izan, beste
per­tsonek daukaten informaziotik ezberdina dena. Lo-
gika berarekin jarraituz, komunitate homogeneoegi ba-
tek emai­tza pobreagoak emango lituz­ke.
• 
Independen­tzia:
jendearen iri­tziak inguruko per­tsonen
eragina jaso­tzeko erraztasuna du. Horregatik, iriz­pide
independenteak ez badira berma­tzen, lankide­tzan oina-
rritutako epaiak edo lanak balioa gal dezake.
• 
Deszentralizazioa:
iturri askoren, ezberdinen eta ba-
natuen iri­tziak, bere ustez, diber­tsitatea indartuko luke.
• 
Eranstea:
epai pribatuak erabaki kolek­tibo bihur­tzeko
mekanismoren bat egotea.
Erreferen­tziak:
Surowiecki, J. (2005): Ehun bat baino hobe: jende­tzaren
jakituria edo zergatik gehiengoa beti den gu­txiengoa bai-
no adimen­tsuago. Urano.
Lévy, P. (1999): Collective intelligence: mankind’s emer-
ging world in cyberspace. Perseus Books.
HERRITARREN PARTAIDETZA
(
gizartean eta eremu
publikoan)
Per­tsonek espazio batean modu kon­tzientean parte har­
tzen duten gizarte-ekimenei esaten zaie gizarte-partaide­
tza. Parte har­tzean, zenbait talderen aurrean beren jarrera
azal­tzen dute eta beraiekin bat egiten dute, kausa jakin
ba­tzuk buru­tzeko; kausa horiek prak­tikan gauza­tzeko,
botereko gizarte egiturak erabil­tzea beharrez­koa da.
Parte har­tzea gizarte espazio berriak era­tzeko aukera edo
gizarte eragileak gizarte mugimenduetan, gobernuko eta
gobernuz kanpoko erakundeetan sar­tzea da, edo esfera
publikoan presen­tzia izatea egoerak erreklama­tzeko edo
aldaketak eska­tzeko.
Parte har­tzeko moduen artean, Latinoamerikako pro-
tagonistak, 1980ko hamarkadan bereziki, gizarte mu-
gimenduak izan ziren. Ai­tzitik, gaur egun, Rott-en ikus-
pegitik, berak adieraz­pen errealista­tzat duena, gizarte
mugimenduen goraldia amaitu egin da. Rott-en arabera,
aldaketa horren kausetako bat Brasilen ikus dezakegu.
Herrialde horretan alderdi politiko batek bereganatu zi-
tuen mugimenduak, beste artikulazio-bide ba­tzuk es-
kainiz. Gizarte mugimenduetako eta GKEetako buruza-
gietako asko Langileen Alderdian (PT) sartu ziren. Eta
alderdiek (jarrai­tzen du egileak), hirugarren munduan edo
Latinoamerikan bere burua finan­tzatu behar dutenean,
posizioak lor­tzeko edo borondatez­ko lagun­tzak eskura­
tzeko ordainketak onar­tzeko duten tentazioa oso handia
da. Horregatik, alderdi politikoetan sar­tzen diren gizarte
mugimenduetako kideek beren kausak neurri batean u­tzi
behar dituzte, alderdiak egoki­tzat jo­tzen duen neurrian.
Gizartean parte har­tzeko bigarren mota bat gobernuz
kanpoko erakundeetan (GKE) gerta­tzen da. Rott-ek batez
ere ikuspegi ekonomikoa ematen die, gobernuz kanpoko
erakundeek pen­tsaera lehiakorra dutelako baliabideak
beregana­tzeko unean. Horrenbestez, GKEek ez dute zer-
tan jardun behar gizarte erresisten­tziako ildoan; ai­tzitik,
gizarte kon­tzepzio hegemonikoak izan di­tzakete. Egilea-
ren arabera, baliabideen bilaketak “
political correctness
moduko bat finka­tzen du, baliabideen bila­tzaileek baliabi-
deak ematen dituztenen ideologiak bereganatu behar di-
tuztelako.
Latinoamerikan beste parte har­tze mota bat gertatu da,
auzokide elkarteen sorrerarekin. Auzoetako emakumeak,
gehienetan, honelako elkarteak sortuz antolatu dira.
Erreferen­tziak:
Berlingo Uniber­tsitate Libreko Ikerketa Latinoamerikarren
Uniber­tsitatea,
.
BERRIKUNTZAREN GIZARTE IRAGAZKORTASUNA
Arestian aurreratu dugun gizarte-berrikun­tzaren defini-
zioan sakonduz gero, kon­tzeptu garran­tzi­tsu bat sortuko
da:
berrikun­tzaren gizarte iragaz­kortasuna.
Zenbait gizar-
te fak­tore (sormena, bizi-kalitatea, kultura aniztasuna,
lankide­tza eta sarean lan egiteko gaitasuna) dira gizarteak
berrikun­tzarekin daukan iragaz­kortasun maila defini­tzen
dutenak. Gizartearen gizarte-berrikun­tzarako gaitasuna
eta berrikun­tzaren kultura enpresa-berrikun­tzari lotuta
daude eta berarengan eragina dute. Enpresa-berrikun­tza
egoteko, ezinbestekoa da ingurune sozial egokia egotea,
berrikun­tza handikoa. Hau da, alor guztietan (hez­kun­
tza, kultura, artea, gobernua etab) berrikun­tzak sor­tzeko
gaitasuna duen gizartea, barne eta kanpo berrikun­tza
beregana­tzeko gai den gizartea. Beste modu batean
esateko, GIZARTE-BERRIKUNTZA egon behar da.
Zenbait ikerlan enpirikok erakusten dutenez, lurralde ba-
tek berrikun­tza beregana­tzeko daukan gaitasunak bera-
ren enpresa-garapena baldin­tza­tzen du. Horrenbestez,
lurraldean berrikun­tzaz hi­tz egiteak bi kon­tzeptu berei-
zezinez hi­tz egitea dakar: gizarte-berrikun­tza + enpresa-
berrikun­tza. Harremana zuzenean propor­tzionala da: lu-
rralde batek berrikun­tza zenbat eta gehiago bereganatu
(
gizarte-berrikun­tza), orduan eta enpresa-berrikun­tzako
gaitasun handiagoa izango du. Eta, ai­tzitik, berrikun­
tzaren gizarte iragaz­kortasun handiagoa den heinean,
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
208
(
V). ERANSKINAK
V
Aurrekoa
ikusi