• 
Produkzio harremanak, gizakiaren eta naturaren arteko
elkarreraginari eta gizakiak bere premiak ase­tzen dituz-
ten ondasunak eta zerbi­tzuak sor­tzeko natura eralda­
tzeko daukan moduari oso lotuak.
• 
Esperien­tziako harremanak, giza harremanen fun­tsez­
ko nukleoa, historikoki sexuaren eta familiaren inguruan
egituratu dena.
• 
Botere harremanak, hau da, gizarte arau nagusiak be-
tearazteko indarkeria erabil­tzeko gaitasuna.
Sare-gizartean, errealitatea informazio sareek eraiki­tzen
dute. Sare horiek informazioa prozesa­tzen, biltegira­tzen
eta transmiti­tzen dute; distan­tzia, denbora eta bolumenak
ez dira oztopo. Gizartearen fun­tzionamendua uler­tzeko
modu berri hau globalizazioan oinarri­tzen da, Interneti es-
ker garatu dena.
Harreman hauek finka­tzeko, manten­tzeko, alda­tzeko edo
sun­tsi­tzeko modua XX. mendearen erdialdeko gizarte-pa-
radigma berriaren aurrean aldatu zen. Gizarte berria, sare-
gizartea, informazioan eta jakin­tzan oinarritutako
batetik jaio zen, eta
sortu
zuen. Hauek dira beraren hiru ezaugarri fun­tsez­koak:
• 
Ekonomia berria informazioz­koa da. Beraz, informa-
zioaren sorrera eta eraldaketa erabakigarriak dira siste-
maren produk­tibitatean.
• 
Ekonomia berria globala da, hau da, planeta-mailan di-
hardu.
• 
Ekonomia berria sarean dago, eta sare-enpresa sortu
du. Antolakunde ekonomiko berri honek malgutasun
eta eragingarritasun handiak dauz­ka, konfigurazio alda-
garria dauka eta sare gisa jarduten du: hierarkietan laua
da, eta garran­tzi­tsuena nodoen arteko lotura da.
Ekonomia berriaren ezaugarri hauek errotik alda­tzen
dute ekoiz­pen, esperien­tzia eta botere harremanak nola
gerta­tzen diren, eta lan-merkatua eta enplegua, kultura,
politika, estatua, kon­tsumoa eta abarrekoak birdefini­tzen
dituzte.
Erreferen­tziak:
Castells, M. (2004):
.
En Castells, M.
(
Ed.), The Network Society: A Cross-Cultural Perspective.
Northampton, MA: Edward Elgar.
Castells, M. (2000):
.
En British Journal of Sociology,
Jan-Mar 2000, 51(1), 5-24. London: Routledge.
Wikipedia:
.
ADINEKOAK
Termino antropiko eta soziala da, adineko per­tsonen po-
pulazioari dagokiona. Gaur egun arte zaharra izatearen
sinonimo zen.
Biztanleria-talde hau erretiratuta dago eta
65
urte edo gehiago dauz­ka.
Adin-talde hau biztanleriaren piramidean hazten ari da, hau
da, populazioaren egitura adinen arabera bana­tzen ba-
dugu, talde honetakoak gero eta ugariagoak dira. Horren
arrazoia da jaio­tza-tasak behera egin duela eta herrialde
askotan bizi-kalitatea eta bizi-i­txaropena hobetu direla.
Adineko per­tsonen bizi-baldin­tzen ezaugarri nagu-
siak, besteak beste, lan-aukeren, gizarte-jardunaren eta
gizartera­tzeko gaitasunaren galera dira. Horregatik, sarri-
tan zokoratuta eta baztertuta senti­tzen dira. Herrialde ga-
ratuetan gehienek bizi-maila hobea dute, estatuak ordain­
tzen die eta pen­tsioak, osasun-bermeak eta bestelako
onurak jaso­tzen dituzte.
SUBSIDIARIOTASUNA
Subsidiariotasuna, lehenik eta behin, egiturako kolek­tibo
bakoi­tzaren autonomia aitor­tzean da­tza, bere helburuak
finka­tzeko eta horiek lor­tzeko prozesuak erabaki­tzeko
orduan. Baina, bestalde, elkarriz­keta eta gizarte-taldeko
kide guztien (banakoak eta kolek­tiboak) partaide­tza eska­
tzen ditu helburu orokorrak defini­tzerakoan, helburu ho-
riek lor­tzeko estrategiak diseina­tzerakoan, horiek gauza­
tzerakoan eta ebalua­tzerakoan, eta autoerregulazioko eta
elkarrekin arau­tzeko tresnen errespetua. Subsidiariotasun
prin­tzipioa gizarte-egitura bateko kide guztien autode-
terminazio eskubidearen errespetu gorenean oinarri­tzen
da. Aldi berean,
deri­tzogun
horren elkarreragin soziopolitikoko dinamikaren eraikin
osoaren oinarria da.
Erreferen­tzia:
.
IKT
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, IKT ere
esaten zaienak, informazioa kudea­tzeko eta leku batetik
besterako garatu diren teknologien mul­tzoa dira. Oso
konponbide-sorta zabala da. Informazioa gorde­tzeko eta
gero berreskura­tzeko teknologiak, informazioa leku ba-
tetik bestera bidal­tzeko eta jaso­tzeko teknologiak, edo
informazioa prozesa­tzeko teknologiak, gero emai­tzak
kalkulatu ahal izateko eta txostenak egin ahal izateko,
hemen sar­tzen dira. Informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bidez egiten ditugun erabileren zerrenda
egingo bagenu, bukaezina li­tzateke:
• 
Banda zabaleko Internet.
• 
Az­ken belaunaldiko sakelako telefonoak.
• 
Definizio handiko telebista...
Aurrerapen horiek ditugu ezagunenak, baina askozaz ere
gehiago daude:
• 
Barra-kodeak, supermerkatuetako produk­tuak kudea­
tzeko.
• 
Banda magnetikoak, kreditu-­txartelekin segurtasunez
opera­tzeko.
• 
Kamera digitalak.
• 
MP3 erreproduk­toreak.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gure bizi­
tzan daude eta bizimodua aldatu digute. Iraul­tza hau tek-
nologia digitalaren agerpenak ahalbideratu du. Teknologia
digitalak, gero eta ordenagailu ahal­tsuagoak sor­tzearekin
batera, gizateria zien­tzian eta teknikan oso az­kar aurre-
ra egitera eraman du, eta geure armarik sendoena eman
digu: informazioa eta jakin­tza. Baina ez hori bakarrik; in-
formazioaren eta komunikazioaren teknologiek enpresen
kudeaketa eta negozioak egiteko modua eraldatu dituzte:
• 
Geure bezeroekin komunika­tzeko.
• 
Eskaerak kudea­tzeko.
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
210
(
V). ERANSKINAK
V
Aurrekoa
ikusi