(11.
taula)
IKTetarako beste sarbide oztopo eta inhibitzaile
IKTetarako sarbide
oztopo edo
inhibitzailea
Deskribapena
Eragin gehien pairatzen duten taldeak
Eten sozialak
Gizarte bazterkeria, bazterkeria sortzen duten faktore ugariekin, IKTetarako sarbide-
oztopoen existentziaren jatorrian dago. Gailuak erosteko edo zerbitzuak kontratatu ahal
izateko baliabide ekonomiko faltaren ondorioz zein gizarte ongizatearekin zuzenean
loturiko bestelako faktoreen hutsunearen ondorioz, IKTek bigarren mailako garrantzia dute
(
egoera irregularrean dauden pertsonak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran
dauden pertsonak, gutxiengo etnikoak…).
Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez
duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo
etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria
arriskuan dauden pertsonak.
Laguntzarik eza
IKTetarako sarbiderik ez duten talde askorentzat laguntza falta antzematen da. Bereziki
elkarte-mugimendu batean parte hartzen ez duten edo gizarte babeseko ekintzen
(
publikoak edo pribatuak) onuradun ez diren pertsonen kasuetan. Digitalki baztertutako
pertsonara heltzen diren babes proaktiboagoak sortzeko beharra antzematen da, euren
esperoan geratu ez daitezen.
Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, pertsona
nagusiak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden
pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak,
gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.
Irisgarritasun
arazoak
Pertsona nagusientzat edo ezgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta ez dauden
interfazak, irisgarritasun estandarrak betetzen ez dituzten webak, jarraibide argirik
ez edukitzea eta modu ulergaitzean eta hizkuntza askotan idatzita egotea… Horren
guztiaren ondorioz, pertsona askok ezin dituzte euren beharretara egokitutako teknologiak
eskuratu. Oztopo hori bereziki areagotzen da gailuak egokitzeko, egokitutako gailuen
merkatuan identifikatzeko, gailu horien erabilerarako prestatzeko, etab. diru laguntzak
lortzen laguntzen dieten elkarteetan parte hartzen ez duten pertsonen kasuan.
Etorkinak, pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak
(
bereziki adimen-ezgaitasuna duten pertsonak).
Erabilgarritasun
arazoak
Oztopo hori suertatzen da pertsona askok uste dutelako tresna teknologikoak zailak
direla, ez dutela funtzionamendu logiko eta intuitiborik eta frustrazio egoerak sortzen
dituzte azkenean tresna horiek ukatzera edo axolagabekeria erakustera eramaten
dituztenak. Gailuen zaharkitzapen programatura eta horien multifuntzionaltasunera gero
eta bideratuagoa dagoen merkatua, askotan, horiekiko elkarreraginean erraztasuna eta
argitasunaren gainetik beste alderdi batzuk lehenesten dituena.
Pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak.
Marketing
estrategiak
IKTen erabileran erdi/goi maila duten herritarrei zuzendutako IKT tresna eta zerbitzuen
marketing kanpainak egoteak, euren irizpide nagusiak “gailu garestiak, prestazio handiak
eta gaitasun gehiagoko bertsioetara etengabe eguneratzen direnak” izanda, nolabaiteko
distortsioa sortzen du merkatu horrek ( eta, ondorioz, tresna, zerbitzu... horiek) haiekin
zerikusirik ez duela uste duten taldeen artean.
Pertsona nagusiak.
Muga funtzionalak
Pertsonaren gaitasun fisiko edo mentaletan dauden mugek tresna horien erabileran
eta ikasketa prozesuan zailtasunak eragin ditzakete. Oztopo hori IKT gailu eta tresnen
diseinuari loturiko irisgarritasun eta erabilgarritasun oztopoekin zuzenean lotuta dago.
Pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak.
Esperientzia
frustragarriak
IKT tresna edo zerbitzuekin esperientzia frustragarriak bizitzeak horiekiko nolabaiteko
errefusa sor dezake. Oztopo hori motibazioarekin zuzenean lotuta dago eta ezagutza falta
edo laguntza falta bezalako beste batzuen aliatua da.
Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez
duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden
pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak,
gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak.
Kontsumoaren
gastua
Askotan pentsatzen da gailu batzuen koste altua IKTetarako sarbidearen inhibitzailea dela,
baina ez dugu soilik eskuratzeko kostea kontuan hartu behar, baita hura mantentzeko
kostea ere. Pertsona batzuek, adibidez, etxeetan Interneterako sarbidea kontratatu ahalko
lukete, baina ezingo lituzkete zerbitzuaren hileroko kuotak ordaindu.
Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez
duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden
pertzonak, gutxiengo etnikoak, gizarte bazterkeria arriskuan
dauden pertsonak.
Eduki edota zerbitzu
falta
Talde batzuek uste dute IKTek eskain diezazkiekeen eduki edota zerbitzuek ez dutela
euren behar edo interesekin bat egiten. Kasu batzuetan aldez aurreko esperientziaren
batean kontrastatutako usteak dira eta, beste batzuetan, horien ezagutza faltan
oinarritutako usteak. Bi kasuetan oztopo hori motibazio eta ezagutza falta bezalako beste
batzuekin lotuta dago eta IKTekiko axolagabetasun jarrera sor dezake.
Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez
duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden
pertzonak, gutxiengo etnikoak, gizarte bazterkeria arriskuan
dauden pertsonak.
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
68
(
II). E-inklusioa eta e-partaidetza
II
Aurrekoa
ikusi