dituz­ten fun­tzioak beraiek soilik bete di­tzaketen neurrian,
herri administrazioak horiek babestu beharko ditu, kos-
tuak konpen­tsatuz eta erraz­tasunak jarriz, baliabide eta
zerbi­tzuak tarteko
.
Esate baterako, erakunde publikoek bermatu egin beharko
dute ez­kon­tza bidez araututako bikoteek eta ez­kon­tza bidez
araututa ez daudenek eskubide berdinak dituz­tela, eta, era
berean, politika eraginkorrak antolatu beharko dituz­te, fa-
miliak nahi bezala gara daitezen (tamainari, antolaketari eta
bizikide­tza-ereduari dagokienez). Hori horrela, beren fun­
tzioen garapena babestu beharko dute, neurri eta baliabide
ekonomiko eraginkorren bidez.
Are gehiago, egungo beharrizanetara egoki­tzen den eta ba-
liabide nahikoak dituen familiei lagun­tzeko politika eraginkor,
integral eta malguaren bidez soilik lortuko da –beste herrial-
de ba­tzuetako esperien­tziak isla­tzen duen bezala– egungo
biz­tanleriaren zahar­tzeari buelta ematea eta egungo gizarte-
babeseko sistema iraunkor bihur­tzea.
Familiei lagun­tzeko politika zeha­tzak babestu eta
gara­tzeko bidean, EAEn az­ken urteetan legegin­tza-
esparru aurreratua ezarri da familia-aniz­tasunaren
eskubideei eta aitor­tzari dagokienez.
Familiei lagun­tzeko politikak ezar­tzeko urra­ts garran­tzi­tsua
familien beharrizan berrietara egokitutako legegin­tza-esparru
bat finka­tzea da.
EAEk apurka-apurka “familiaren ikuspegia” sartu du bere
araugin­tzan. Hasiera batean arreta publikoko sistema bakoi­
tzak bere helburu, zerbi­tzu, egitura eta antolaketa propio eta
partikularrak zehaz­tu zituen, baina az­ken urteetan hedatu
egin da zerbi­tzu hauek emateko moduak familiengan edo
familia desberdinen beharrizan desberdinetan duen eragina,
eta, horretarako, banakakoen araberako eran­tzunak ematen
dituen korronte bat sustatu da, banakakoen ikuspegitik ere
eskatu dena.
Berez, familien gaineko araudi esparru propio eta berria
izateak (familiei lagun­tzeko 13/2008 Legearekin eta haren
garapen-tresnekin bat) familiei lagun­tzeko politika propioa
ezar­tzeko aukera ematen du, nahiz eta oraindik ez daukan
bere eragina areago­tzeko nahikoa neurri.
Euskal legegin­tza-esparrua az­tertuta ondorioz­tatu daitekee-
nez,
jauzi nabarmena egon da familia desberdinak dau-
dela aitortu eta horiek babesteko orduan
.
Hala bada, gure
autonomia-erkidegoan gizarte-aldetik aurreratuta dagoen
legegin­tza-egitura bat ezarri da esparru europarraren ba-
rruan, batez ere askatasun afek­tibo eta sexualaren gaineko
eskubideei dagokienez, edo mendetasunari, babes faltari eta
baz­terkeriari arreta emateko gizarte-zerbi­tzuen gaineko es-
kubideei dagokienez.
Edonola ere, egia da Euskadin oraindik ere
alderdi ahulak
daudela, esaterako familia, lana eta bizi­tza per­tsonala
gogotik uz­tar­tzen dela susta­tzeko tresna eraginkorrak
gara­tzearen aldeko apustu publiko oraindik eskasa
,
tresna gakoa dena biz­tanleria-piramidearen aldaketan eta
garapen eta eragin handienetako elementua dena Europa
mailan.
Gizartearen eta familien etengabeko bilakaera eta eral-
daketaren ondorioz
,
gizarte-aldaketen arabera
gara­tzen
eta egoki­tzen den lege-esparru batek
soilik ezarriko du
jarduera-testuinguru egokia, EAEko familien beharrizanei
eran­tzun eraginkorrak emateko politika publikoak ahalbide-
tuko dituena.
Era berean, araudi-esparru honen garapenaz gain,
tresna
eraginkorrak
ezarri behar dira,
aurrekontu-hornidura na-
hikoekin
familiei lagun­tzeko babes zeha­tzak antolatu daite-
zen –batez ere haurren esparruan–. EAEn, hain zuzen ere,
inplikazio baxuagoa dago eremu horretan, herrialde europar
gehienen aldean.
2.
Familiei laguntzeko politiken
ezaugarri nagusiak EAEn
Egindako diagnostikoa kontuan hartuta, hainbat ezauga-
rri ezar daiteke, familiei lagun­tzeko sistema euskaldunaren
ezaugarri nagusi gisa:
Ĥ
Ĥ
Familiaren ikuspegia orain­tsu hartu da kontuan
erakundeetan eta oraindik eragin urria dauka;
halaber, eragin altuko sek­tore-politiketan fami-
liaren ikuspegia falta da
EAEk orain­tsu sartu eta garatu du familiaren
ikuspegia bere politika publikoetan, baina oraindik
baliabide gu­txi dauz­ka gara­tzeko orduan eta lidergo-
arazoak ditu familiengan eragin altua duten politikak
ezar­tzeko orduan.
Politika publikoetan orain­tsu antolatu da erakunde instituzio-
nal bat da, familiaren ikuspegia zeharka sar­tzea ahalbidetu
duena.
Izan ere, mende berriaren hasieran, (Eusko Jaurlari­tzako
Familia Zuzendari­tza eta familiei babesteko lehen erakun-
de arteko planak sortuta) eta batez ere 2008. urtetik aurrera
(13/2008
Legearekin eta haren garapenarekin, eta batez ere
erakunde arteko III. planarekin) familien arloko espazio pro-
pio bat ezarri da, bai antolakun­tza-mailan, bai neurri materia-
lak abiaraz­teari dagokionez.
Hala ere, garapen hori oraindik hasi berria da:nahiz eta lege-
esparruak ezar­tzen duen familiei lagun­tzeko politikek zein no-
rabide hartu behar duten, oraindik ere neurri propio garran­tzi­
tsuak falta dira eta zailtasun objek­tiboak daude erakundeen
sare konplexu honetatik (EAEkoa kasu) jarduteko, batez ere
lurralde historikoei eta tokiko erakundeei dagokienez.
Esan genezake, bestalde, oraindik ere Familia Politikarako
Zuzendari­tza berariaz aitortu behar dela familiei lagun­tzeko
politikak zeharkako bihur­tzeko bidean eta, prozesu horretan,
nahitaez uz­tartu behar direla neurri zuzen propioak eragin
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
106
(
VI). Familiei laguntzeko politiken euskal sistemaren balorazio kritikoa EAE
n
.
Ondorioak
VI
Aurrekoa ikusi