Europar erkidegoko Zuzenbidetik neurri desberdinak susta­
tzen ari dira eta egiturazko eta balio arloko aldaketak eska­
tzen dituzte, europar familien eskariei erantzuteko, baita Eus-
kadiko familien eskariei ere, arlo honetan gero eta aurrerapen
gehiago eskatzen baitituzte. Familiek beraien eguneroko bi-
zitzan familia eta lana uztartzeko dituzten zailtasun handiek
zeresan handia dute biztanleria zahartzean eta egungo ongi-
zate sistema, gaur egun ulertzen dugun bezala, etorkizunean
mantentzean ere.
Euskal botere publikoek gaur egun erantzun beharreko
erronka nagusiak hauek dira: familiako eta laneko bizitza uz-
tartzeko estrategia koordinatuak sustatu, sentsibilizazio es-
trategiak garatu eta baliabide eta bokazio unibertsala duten
laguntza eraginkorrak abian jarri.
¦
¦
Egoera zaurgarrian dauden familiei lagundu: fa-
milietan eragina duten beste sektore batzuetatik
esku hartzea
Azterketa honetatik ondorioztatu dugunez, Euskadin oraindik
ere beharrezkoa da laguntza bereziko neurrietan sakontzea
laguntzarik txikiena duten familiei edo zailtasun objektiboak
dituztenei laguntzeko eta hori batez ere hiru arlotan egin be-
har da:
Familia egoera desberdinen erabateko aitorpen juri-
dikoa, Familiei laguntzeko 13/2008 Legea garatzen
duten lege instrumentuek familietako gorabehera eta
eredu desberdinei estaldura eta laguntza emateko balio
dezaten.
Laguntza sozioekonomikoa, familiako zailtasun eko-
nomiko objektibagarriak txikitzeko edo arintzeko ba-
liabideak eta euskarriak haziaz, batez ere zuzeneko la-
guntzen bidez, europar herrialde batzuetan egiten den
bezala.
Gizarte– edo kultura-arloko bazterkeria-faktoreen
aurkako borroka, arrazoi horien ondorioz gizarte-zaur-
garritasun egoeran dauden familiek laguntzarako tresna
eraginkorrak izan ditzaten.
Bestalde, beste politika sektorial batzuetatik (hezkuntza,
etxebizitza edo mendekotasunaren babesa) diseinatutako
neurriei lotutako beste erronka batzuk ere hauteman ditugu
eta hauek ere eragin handia dute familietan.
2.
Euskal herri administrazioei
egindako gomendioak
Euskadin familiei laguntzeko
Arrazoi operatiboengatik eta azalpena argiagoa izateko, gure
gomendioak bost ardatz tematiko handiren inguruan artikula-
tu ditugu. Jarraian azalduko ditugun gomendio hauen xedea
da euskal herri-administrazio desberdinak familiei laguntze-
ko politiketarako Euskadin identifikatu ditugun erronkarik na-
gusienetara bideratzea.
¦
¦
Hasteko, Euskadiko familientzako laguntzak gauzatu
beharreko
marko juridikoaren garapenari
buruzko go-
mendioak daude.
¦
¦
Bigarrenik, familiei laguntzeko politika publikoen
erakun-
de mailako antolakuntzari
buruzko gomendioak daude.
¦
¦
Hirugarrenik,
familien arloko inbertsio publikoari
lo-
tutako gomendio batzuk ditugu, nahiz familien gastuak
konpentsatzeko neurrien garapenari dagokionez nahiz
familiei zuzendutako zerbitzuen artikulazioari dagokionez.
¦
¦
Laugarrenik, azterketan zehar garrantzi identifikatibo han-
dia izan duelako,
familiako bizitza, lanekoa eta bizitza
pertsonala uztartzeko neurriei
buruzko gomendioen
berariazko atal bat dago.
¦
¦
Bosgarren tokian gomendio
batzuk
egin nahi izan ditu-
gu
sektore desberdinetako neurriei buruz, familietan
eragin handia baitute.
Bereziki arrazoi ekonomikoen on-
dorioz edo baztertzeko arriskua dutelako zaurgarritasun
handiko egoeran dauden talde batzuei dagozkien beraria-
zko beharrei dagokienez.
a. Familiei laguntzeko 13/2008 Legean
ezarritako helburuak ezartzeko marko
juridikoaren garapenari buruzko
gomendioak
1.
Gomendatzen da Eusko Jaurlaritzak ezar ditzala
Familiei laguntzeko 13/2008 Legean ezarritako helburu
nagusiak (bereziki lege horretako 4. artikuluko a eta
h ataletan adierazitakoak); horretarako, baliabide edo
babes berezia behar duten familiako errealitate desber-
dinak identifikatuko dira, erakunde maila desberdinetatik
familia hauek (guraso bakarrekoak, ugariak, mendekoe-
kikoak, etab.) babesteko egiten diren esku-hartzeen di-
seinu koordinatua egiteko markoa sortzeko.
Horretarako gomendatzen da Eusko Jaurlaritzak zehatzago
garatu dezala –behar izanez gero tresna araugileen bidez–
egoera zaurgarrian dauden familien definizioaren barruan
dagoen kasuistika, familia hauei laguntzeko eskumena duten
euskal erakunde desberdinek ezarritako neurrien eskubideen
titularrentzat marko bateratua sor dadin.
b. Familiei laguntzeko politiken inguruan
erakunde mailako antolakuntza
hobetzeko gomendioak
2.
Gomendatzen da Eusko Jaurlaritzak instantzia pu-
bliko edota maila instituzional desberdinetatik datozen
familiei laguntzeko neurri eta politiken diseinu koordi-
natua susta dezala. Horretarako, funtsezkoa da Eusko
Jaurlaritzak buruzagi papera hartzea, bereziki familiei la-
guntzeko erakunde arteko plana inplementatzea behar-
rezkoa delako.
Euskal erakunde-sarea konplexua da, herritarrak artatzeko
hainbat instantziak esku hartzen dute, baita familietan era-
gina duten zerbitzuak eskaintzeko eta baliabideak eskura
jartzeko ere; horren ondorioz, zenbaitetan zaila da horien
berri izatea eta familiak baliabide eta zerbitzu batzuetara bi-
deratzea eta sartzea. Gainera, familia mota eta egoera ugari
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
114
(
VII). GOMENDIOAK
VII
Aurrekoa ikusi