12.
Gaian eskumena duten euskal administrazioei go-
mendatzen zaie mendekotasuna, ezintasuna eta gaixo-
tasunarekiko pertsonak dituzten familiei laguntzeko
neurriak hobetu eta areagotu daitezela. Horretarako, ad-
ministrazio horiek hertsatzen ditugu:
¦
¦
EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendeta-
sunari arreta emateko legearen aplikazioa
izeneko txosten
berezian erakunde honek emandako gomendioak arta­
tzera. Gomendio hauek erregistratutako gabeziak nabar-
mentzen dituzte eta norberaren autonomia sustatzeko eta
mendetasuna babesteko politika egokia bermatzeko har-
tu beharreko neurriak ere nabarmentzen dituzte, familian
garrantzi handia baitute.
¦
¦
Gure ustez bereziki garrantzitsua da mendekoak beraien
etxeetan mantentzeko neurriak indartzea eta zaintzaileak
babestea, horiek trebatzeko, arreta psikoterapeutikoa ja-
sotzeko, babesa eta atsedena izateko gailuak eta zerbi­
tzuak sustatuaz eta mantenduaz eta beraien erantzukizu-
nari aurre egiteko trebeziak eta tresna baliagarria emanaz.
¦
¦
Era berean, ezinbestekoa da espazio soziosanitarioaren
garapena indartzea, hiru lurralde historikoetan dauden
baliabideak homogeneizatzea, lehen arretan koordinazio
soziosanitarioa bermatzea diziplinarteko ekipoen bidez
eta arauen baterako markoa garatzea eta partekatutako
informazio sistema ezartzea.
13.
Euskal administrazioentzako gomendioak hez­kun­
tza-eremuari buruz.
¦
¦
Eusko Jaurlaritzari eta euskal foru administrazioei eta
tokikoei gomendatzen zaie, euren eskumenen eta gaita-
sunen arabera gurasotasun positiboko programak susta
ditzatela.
¦
¦
Hezkuntza administrazioari gomendatzen zaio hezkun­
tzako materialetan familia ereduen aniztasuna ikusgarri
egiteko behar diren neurriak aktiba ditzala, hezkuntzako
diskurtsoan familien aniztasuna sartzea susta dezala
errespetuzko kulturarentzako eta aniztasun hori onar­
tzeko mesedegarriak izango diren material eta adibide
praktikoak erabiliaz.
14.
Eusko Jaurlaritzari gomendatzen zaio, pixkanaka
sartu ditzala familientzako babes publikoko etxebizitze-
tan bizitzako atalen araberako ibilbide-sistema bat modu
eraginkorrean sartzeko behar diren neurriak, babes pu-
blikoko etxebizitzen erabileran aldaketa malgua egon
dadin, eta etxebizitza horien eskaintza bizitzan zehar
izaten diren familia-beharretara egokitu dadin.
15.
Eusko Jaurlaritzari gomendatzen zaio, gaur egun
diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehaz-
teko erabiltzen diren irizpideak epe laburrean aldatzea
azter dezala, familiaren neurriak garrantzi handiagoa
izan dezan. Datuak kontuan izanda, komenigarria litzate-
ke kanpainak edo neurriak sustatzea familientzako pres-
tazio sozialetarako sarbidea hobetzeko, prestazio horiek
eskatu ahal arren kanpoan geratzen diren familientzat.
16.
Euskal administrazio guztiei gomendatzen zaie
euren eskumenen arabera esku hartu dezatela Euskadin
aisia hezitzaileko eskaintzak eta aisiako heziketa progra-
mak behar adina luza daitezen, horrela Familiei lagun­
tzeko 13/2008 Legeko 20.e) artikuluan agindutakoa bete
dadin “Ikastetxeak oporretan direnerako, astialdi– eta
aisia-jarduerak antola daitezen bultzatzea, norberaren
bizitza, familia eta lana uztartzen laguntzeko zerbitzu
gisa, familien beharren arabera”.
117
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
VII
(
V I I ) . 2 .
E U S K A L H E R R I A D M I N I S T R A Z I O E I E G I N D A K O G OM E N D I O A K E U S K A D I N
FA M I L I E I L A G U N T Z E K O
Aurrekoa ikusi