Herrialdea
Egitura nagusia
Norvegia
Familia-arloko politikak aukera-berdintasunaren aldeko politiken eskutik garatzen dira eta arreta berezia jartzen da haurrei begirako politiketan. Lan eta Gizarteratze
Ministerioak bazterkeria-arriskuan dauden familiekin zerikusia duten politikak eramaten ditu aurrera; aitzitik, Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioa arduratzen da
haurrak artatzeko baliabide eta bitartekoez.
Portugal
Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak familia-arloko politikak garatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da; politika horien barnean, gizarte-zerbitzuak, enplegua,
aukera-berdintasuna, ezgaitasuna eta gizarte-bazterketa sartzen dira. Zenbait estatu-idazkaritzatan banaturik dago eta Estatu Idazkaritzaren menpeko koordinatzaile
bat dago. Halaber, Lan eta Enplegurako Batzorde bat dago, Gobernuak, gizarte-eragileek eta enpresa pribatuek osatutakoa; bertan familia-gaiak jorratu eta lantzen
dira.
Erresuma Batua
Familia-politiketan eragina duten zenbait ministerio daude: Lan eta Pentsio Sailak haurren pobrezia-kasuetan eta haurren pentsioetan jarduten du. Negozio eta
Enpresa Saila amatasun- eta aitatasun-baimenez arduratzen da. Altxor Sailak egiten ditu zerga-arloko kenkariak. Justizia Ministerioa eskuduna da gazteria-arloko
politiketan. Azkenik, Familia, Haur eta Gazte Azpibatzordeak sailen arteko ekintzak koordinatzen ditu, betiere, jarduketa ekonomikoei dagokienez, Altxor Sailarekin
beren-beregi koordinatuz.
Suedia
Integrazio eta Aukera Berdintasuneko Ministerioak zeharkakotasunez jarduten du gainerako ministerioen familia-arloko ekintzetan berdintasunaren ikuspegitik; hala
eta guztiz ere, familia-arloaren erantzukizun nagusia Osasun eta Gizarte Gaietako Ministerioak dauka. Orobat, Lehen Ministroaren menpeko koordinazio-bulego bat
dago; bulego horretan lau alderdi politiko nagusiak ordezkaturik daude eta bertan sektore eta sailen arteko elementurik garrantzitsuenak koordinatzen dira.
Espainia
Gizarte-, enplegu-, osasun- eta hezkuntza-politikari buruzko plangintza guztiek familia aintzakotzat hartu behar dute zeharkakotasunez. Gainera, Osasuneko, Gizarte
Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioan Familiarentzat eta Haurrentzako Zerbitzu Zuzendaritza Nagusia dago; haren zereginak honakoak dira, besteak beste:
Lehen artapenari, gizarteratzeari, familien eta haurren babesari eta sustapenari eta egoera zailen edo gizarte-gatazkakoen prebentzioari buruzko gizarte-zerbi­
tzuen jarduketa-programak bultzatzea, sustatzea, aztertzea, prestatzea, koordinatzea eta haien jarraipena egitea.
Lehen artapeneko gizarte-zerbitzuen, gizarteratze-zereginaren eta babesaren eta familien eta haurren sustapenaren inguruko azterlanak, estatistikak eta profe-
sionalen prestakuntza.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren gizarte-helburuetarako zerga-ezarpenaren konturako diru-laguntzen deialdia eta kudeaketa eta gizarte-zerbitzuen,
familien eta haurren araubide orokorrarena.
Kide anitzeko organoen sustapena eta kudeaketa, familien, haurren, ijitoen eta gizarte-ekintzaren arloan azterketak, eztabaidak eta proposamenak bideratzeko.
EAE
Eusko Jaurlaritzak osasun eta hezkuntzari buruzko eskumenak ditu. Hezkuntza bermatzen du derrigorrezko etapan (6-16 urte) eta Haur Hezkuntzaren bigarren
zikloaren estaldurak (3-6 urte) kopuru garrantzitsuak ditu. Era berean, 0tik 2 urtera bitarteko eskaintza, nagusiki, Haurreskolak partzuergoaren bitartez gauzatzen da;
haren finantzazioa zati berdinean ordaintzen dute Hezkuntza Sailak, udalek eta familiek.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza dago; zuzendaritza horrek erantzukizunak ditu familiei laguntzeko politika-
ren diseinuan, bai eta haren barnean sartutako neurri batzuen kudeaketan ere, hala nola seme-alabengatiko diru-laguntzak, lana eta familia bateratzeko laguntzak,
sentsibilizazio-ekintzak, haurrak hazteko laguntza (gurasotasun positiboa) eta abar. Halaber, familiaren ikuspegia txertatzearen eta haren zeharkakotasunaren alde
egitea dagokio gainerako politika sektorialetan.
Enpleguaren eremuari dagokionez, Lanbide, enpleguaren aldeko politika aktiboen erakunde autonomoa gisa, sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoak kudeatzen
ditu, betiere euskal familiei gutxieneko errenta batzuk ziurtatuz.
Emakunde aukera-berdintasunaren aldeko politikez arduratzen den erakunde autonomoa da; gainera, ikuspegi hori zeharkakotasunez jorratzen da Eusko Jaurlari­
tzaren sail guztietan.
Mendekotasunaren inguruko eskumenak Eusko Jaurlaritzaren (gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearekin bat etorriz), foru-aldundien eta udalen artean banatu-
rik daude; gauzak horrela, foru- eta toki-erakundeak dira (salbuespenak salbuespen) gizarte-zerbitzuak kudeatzeko erantzukizuna dutenak.
Foru-aldundiek eskumen zehatzak dituzte ogasun arloan (besteak beste tributuak biltzea), eta zeregin horretan zerga-kenkarien esparrua nabarmendu beharra dago.
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua
k
o erreferentzia oinarri hartuz (2013).
(2.
taula)
Amatasun-baimena, herrialdeen arabera
Herrialdea
Asteak
Baldintzak
Alemania
52-60
Soldataren %65eraino, gehienez ere hilean 1.800 euro irabaziz; hala eta guztiz ere, 300 euro gehiago haz daiteke seme edo alaba bakoitzeko,
erditze anizkoitzetan.
Austria
16
16
aste horietatik 8 erditu baino lehenago izaten dira eta gainerako 8ak erditu ondoren. Soldataren %100 ordaintzen da. Erditze anizkoitzei
dagokienez, 12 aste gehiago eman daitezke. Data horretatik aurrera, eszedentzia bat hartzeko aukera jasotzen da hiru urtez; aukera horren
diru-muga 436 eurokoa da hilean.
Belgika
15
Lehendabiziko hilabetea soldataren %82rekin ordaintzen da; gainerako epealdian soldataren %75 ordaintzen da. Bajatik aurrera, 95 eurotik
532
eurora bitartean kobra daitezke hilean, baldin eta lanaldia murriztea aukeratzen bada edo urtebetera arteko eszedentzia bat eskatzen bada
jaioberria zaintzeko helburuarekin.
Danimarka
52
Zenbait baldintza betez, soldataren %100 kobra daiteke.
Finlandia
18
Soldataren kopurua %70etik %90era bitartekoa da, aldez aurretiko sarreren bolumenaren eta aukeratutako baja-epearen arabera. Aldi berean,
langabe dauden edota errenta txikiak dituzten pertsonentzako estaldura dago; halakoetan, gehienez ere 553 euro kobra daitezke hilean. Bajaren
ondoren, hilean 316tik 484 eurora bitarteko prestazio bat dago jaioberria etxean zaintzeko, betiere diru-sarreren mailaren eta familiaren etxeko
tamainaren arabera.
Frantzia
16-34
Soldataren %100. Erditzea erraza izan bada, 16 asteko baimena ematen da; erditze anizkoitzen kasuan, 34 astera arte luza daiteke. Bajatik
aurrera, amak 513 euroraino jaso dezake aurreneko hiru urteetan, baldin eta jaioberria zaintzeko eszedentzia bat aukeratzen badu.
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
140
Eranskinak
Aurrekoa ikusi