Herbehereak
Artapenerako sistema formal bat dago (haur-eskolen bitartezkoa); era berean, sistema ez-formala ere badago (esate baterako ume-zaintza edo gobernuak ezar
ditzakeen tarifak eskura ditzaketen senideen zaintza-lana). Sistema horren kostua gobernuaren eta enpresen artean banatzen da, zerga berezi baten bitartez.
Irlanda
Estatuak eskola aurretik eskolatzeko urtebete eskaintzen du, ia-ia doakoa dena denbora-tarte partzial batez, hori guztia ECCE programaren barnean (38 aste, egu-
nean 3 ordu eskainiz, edo 50 aste, egunean 2 ordu eta laurden eskainiz).
Italia
Ez dago estatuaren eskaintzarik, baina erregio batzuetan udal-zerbitzuak ematen dira; hala eta guztiz ere, horiek guztiek bazterketa-arriskuan dauden kolektiboetan
jartzen dute arreta.
Luxenburgo
Zenbait sistema ezarririk daude, hala nola etxeko zaintza, ume-zaintza eta udaletako haur-eskolen sistema (
maison relais
), 12
urtera arteko haurrei zuzendua. Azken
kasu horri dagokionez, bonoen sistema baten bitartez, estatuak bere gain hartzen ditu 3 ordu astean. Hurrengo 21 orduek 3 euroko kostu bat dute orduko eta 7,50
eurokoa astean eman daitezkeen 60 orduetara arte. Ordu gehiago erabiliz gero, tarifa osoa ordaindu beharra dago.
Norvegia
Familia-bajaren lehendabiziko urtearen ondoren, haurrak sistema publikoko plaza baterako eskubidea dauka; sistema hori diruz lagunduta dago nabarmen. Kostua
diru-sarreren araberakoa da, baina eskuragarria da (hilean 85-424 euro inguru). Irekiera-ordutegia zabala da, lan-ordutegia baino zabalagoa (90 minutu gehiago).
Sistema hori erabili ezean eta haurra etxean bertan zainduz gero, hilean 452 euro jasotzen dira.
Portugal
Familietan oinarri hartzen duen sistema ez-formal zabala dago; hala eta guztiz ere, ume-zaintza ere badago (legezko gehieneko kopurua 4 haurrekoa da zaintzaileko
eta etxeko). Aldi berean, haur-eskola pribatu eta publikoen sistema formal ez-unibertsala dago; haur-eskola publikoei dagokienez, tarifen sistema bat ezarrita dago,
familia-sarreren arabera.
Erresuma Batua
4
urtera arteko haur-artapena publikoa eta doakoa da, gehienez ere 15 ordu astean eta 38 aste urtean. Zerbitzu formalak erabil daitezke (haur-eskolak) eta ez-
formalak ere (joko-taldeak, ume-zaintza eta abar).
Suedia
Estatuak haur-zentroen sareari zuzentzen zaizkion diru-laguntza handiak ematen ditu (15.000 euroraino plaza bakoitzeko). Ohiko ordutegia 6:00etatik 18:00etara
artekoa da; hala eta guztiz ere, zenbait hiritan zabalagoa da. Kostua diru-sarreren arabera aldatzen da, baina kasu bakar batean ere ez da hilean 140 eurotik gorakoa
seme edo alaba bakoitzeko. Halaber, etxeko zaintza ere bidera daiteke, baina aukera hori udalen menpekoa da eta bakar-bakarrik eskuragarri dago udalerrien heren
batean gutxi gorabehera; halakoetan 333 euroko batez besteko konpentsazio bat ezartzen da urtebetetik 3 urtera arteko seme edo alaba bakoitzeko, eta, gainera,
zerga-kenkari osagarriak aplikatzen dira.
Espainia
Familiek zailtasunak dituzte haur-eskolen sareko eskuragarritasunean, bai plaza-kopuruagatik bai ezarritako tarifengatik. Alde eta desberdintasun nabarmenak
daude autonomia-erkidegoen artean.
EAE
Haurrak zaintzeko sare bat dago, baina ez du bermatzen plazen sistema unibertsala; hala ere, arian ariko hazkundea izan du azken urteotan. Eskaintzarik zabalena
haur-eskolena da, gehienbat 0tik 3 urtera bitarteko Haurreskolak Partzuergoko zentroak; horien kostua 148 eurotik 208ra bitartekoa da hilean eta gehienez 40 ordu
estaltzen ditu astean. Nolanahi ere den, hain zabalak ez diren bestelako neurriak ere badaude, esate baterako etxeko zaintzarako pertsonak kontratatzeko laguntzak
edo haur-etxeak izeneko proiektua, ume-zaintzan oinarritzen dena.
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013),
(2012),
(2012),
(2013)
eta
(2013).
(9.
taula)
Mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza ekonomiko zehatzak
Arina
Latza
Larria edo oso larria
Alemania
440-1.023
€.
440-1.279
€.
700-1.918
€.
Danimarka
Legeriaren bitartez bermatzen diren zerbitzu unibertsalak eta doakoak.
Frantzia
530-1.235
€.
Herbehereak
Legeriaren bitartez bermatzen diren zerbitzu unibertsalak Zenbaitetan zerbitzuen ordainketan parte hartzeko eskatzen da, diru-sarreren eta eskualdearen arabera.
Italia
480
euro, familia-laguntzaren gaitasunaren araberakoak diren arren.
Erresuma Batua
360
euro inguru, urtean 27.000 eurotik beherako diru-sarreren mugetarako.
Espainia
(
lurralde nazionala)
60-300
€.
300,9-462,18
€.
417-833,96
€.
Iturria: Kamette, F. (2011).
147
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
( 2 .
e r a n s k i n a ) .
Fa m i l i e i l a g u n t z e k o p o l i t i k e n k o n pa r at i b o a . K o s t u a k k o n p e n t s at z e k o n e u r r i e i
e ta fa m i l i a - o r i e n ta z i o k o p r o g r a m e i e ta z e r b i t z u e i b u r u z k o ta u l a k
Aurrekoa ikusi