Arartekoaren Haur eta Nerabeen
Kontseiluaren bileraren aktaren laburpena
(2013
ko martxoaren 15a)
Askotariko familien
gaineko azterlanari egindako ekarpenak, lankidetzan
Helburu honi begirako lana bi momentutan egituratzen da: lehenengoak familiaren eredu desberdinei buruzko hausnarketa bati
heltzen dio, bai eta pertsona talde hori familia dela zehazten duten elementuei buruzkoari ere; bigarrenak, familietan atzemandako
zailtasunik edota premiarik handienen gainean hausnartzen du, bai eta beharrizan horiek estaltzeko proposamenen gainean ere.
Familia-ereduei
gagozkiolarik, ekarpenak honako hauexek izan dira:
¦
¦
Seme-alabak dituzten bi helduen familiak: mota honetako familia ugari ezagutzen dituzte. Oso ohikoak bi seme edo alabekin,
bai eta (haien ustetan gero eta ugariagoak) seme edo alaba bakarrarekin ere. Familia ugariak ere ohikoak izaten dira, baina ez
hainbeste. Aitak, amak, semeak, alabak eta maskotak osatutako familia filmetan irudikatzen da eta horixe da gogotik ateratzen
zaigun lehendabizikoa familia baten gainean pentsatzen dugunean, baina errealitatea konplexu, askotariko eta aberatsagoa da.
Bi heldu eta hiru seme-alaba, maskota batekin.
151
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
Aurrekoa ikusi