¦
¦
Elkarrekin bizi diren “familia-unitate batzuk”. Ohikoagoa
izaten da beste toki batzuetan, esate baterako Kuban; he-
men ez da hainbeste ikusten.
Familia bat familia izan dadin, bat datoz lotura maitasuna
dela, odol-loturak baino gehiago. Bizitza-proiektu bat dago
elkarrekin; etorkizuna elkarrekin eraikitzeko nahia.
Mailen” aldeak ikusten dira hartu-eman horietan eta fami-
liarekiko loturetan. Etxe berean bizi den familia dago; ho-
rixe da gehien margotu dena, baina familia zabalago baten
existentzia ere hartzen da aintzakotzat (aitita-amamak, ize-
ko-osabak, lehengusu-lehengusinak, bai eta oso hurbileko
­
auzokideak ere); horiekin guztiekin ere oso lotura eta harre-
man estuak izaten dira sarri askotan.
Familiak poztasuna ematen du (horrexegatik agertzen dira
aurpegi irribarretsuak margotutako marrazkietan); horrek ez
du esan nahi haserrekuntzarik eta desadostasunik ez da-
goenik. Oro har, familian lasaitasuna sentitzen da.
Sendiak segurtasuna, egonkortasuna, laguntza, artapena,
gauza materialak, heziketa... ematen ditu. Familiak onena
nahi du bere kideentzat.
Familien premiei
eta beharrizanei dagokienez, honako
hauek aurkitu ditugu:
1.
Administrazioak eskain edo erraz ditzakeen gauzak:
¦
¦
Dirua, laguntza ekonomikoa, elikagaietarako lagunt-
za, gaixotasunak sendatzeko laguntza, ikasketa-
bekak (goi-hezkuntza bermatzea). Familia batzuek
beste ba­tzuek baino zailtasun handiagoak dituzte:
Seme-alaba gehiago dituztenak, senideetariko bat
gaixorik dutenak. Dirua garrantzitsua da, oinarrizkoe-
na bermatzeko.
¦
¦
Lana, gustatu edo ez. Behar-beharrezkoa da dirua lortu
ahal izateko.
¦
¦
Norbait izatea gidatuak izateko eta aholkuak emateko:
informazioa, argibideak, orientazioa…
¦
¦
Bitarte edo zerbitzu publikoetarako eskuragarritasuna:
osasuna, hezkuntza…
2.
Gizarteari, komunitateari, gutariko guztioi honako ekarpe-
nak egitea dagokigu:
¦
¦
Ordena. Baliabideak hobeto antolatzeko premia, muga
ekonomikoak dituen garai honetan.
¦
¦
Denbora. Familiek denbora behar dute jarduera bakoi-
tza aurrera eraman ahal izateko: lana, seme-alabak,
bikotea… Denbora faltak eta familiarentzako dedika-
zioak banaketak eragin ditzake. Orain familiak ekono-
mikoki presionatuago daudenez gero, denbora gehia-
go erabiltzen dute lan egiteko eta denbora gutxiago
familiarentzat. Dena egon daitezke estresaturik, bai
gurasoak bai seme-alabak. Garrantzitsua da elkarrekin
egoteko “kalitatezko” denbora.
¦
¦
Laguntza, elkarrenganako laguntza. Gauza materialez
gain, familiek laguntza behar dute, bai barruan (etxeko
zereginak partekatzea) bai kanpoan (elkartasun-sareak).
¦
¦
Begirunea, errespetatuak sentitzea. Familia batzuek,
esate baterako homosexualek osatutakoek edo adop-
tatutako seme-alabek, oraindik ere zailtasunak dituzte
onartuak izateko.
3.
Biei:
¦
¦
Etxe egonkorra, segurua. Nolabaiteko etorkizun-ber-
meak behar dira, nolabaiteko segurtasuna eskaintzen
duen ikuspegia.
157
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
( 3 .
e r a n s k i n a ) .
A r a r t e k o a r e n H a u r e ta N e r a b e e n K o n t s e i l u a r e n b i l e r a r e n a k ta r e n l a b u r p e n a
( 2 0 1 3
k o
m a r t x o a r e n 1 5
a
)
Aurrekoa ikusi