Hirugarren sektorearen
ekarpenak
Laugarren eranskin honetan, familiei laguntzeko politika pu-
blikoen egoera dela-eta EAEko hirugarren sektoreak egiten
dituen proposamenak eta eskariak jaso ditugu.
Hemen ageri den informazioa zenbait galdetegi, elkarrizke-
ta eta eztabaida-talderen bitartez lortu da. Haietan, izan ere,
lan honetako “ohar metodologikoa” atalean aipatutako enti-
tateek hartu dute parte. Horren bidez islatu nahi izan ditugu
beren helburu sozialak direla-eta familiei laguntza emateko
politiketan interes partikularra duten hainbat elkarteren iri-
tziak; izan ere, elkarte horiek eskuzabaltasunez hartu dute
parte lan honetan. Nolanahi ere, kontuan hartu beharra dago
Arartekoaren erakundeak Euskadiko familiei laguntzeko po-
litiken egoera hobetzeko egiten dituen gomendioak txosten
honetako azken kapituluan azaldutakoak direla, eta ez dutela
zertan bat etorri hemen jasotako proposamen eta eskariekin.
Hala eta guztiz ere, interes handikotzat jotzen dugu berezko
indarrez argia ikus dezatela esparru honetan gizartean akti-
boak diren taldeen iritziak, zeren eta horrekin jasotzen bai-
tugu, neurri handi batean, gizarte zibilaren pultsua, familiei
laguntza ematearen arloko beharrizanei eta hobekuntza-es-
parruei dagokienez.
Eranskin honen irakurketa errazteko, informazioa zenbait
arlo tematikoren arabera antolatu dugu:
¦
¦
Legediarekin eta proiekzio instituzionalarekin lotutako
proposamenak eta eskariak.
¦
¦
Fiskalitatearekin, prestazioekin eta prezio publikoekin lo-
tutako proposamenak eta eskariak.
¦
¦
Etxebizitzarekin eta lurzoruarekin lotutako proposamenak
eta eskariak.
¦
¦
Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitearekin
lotutako proposamenak eta eskariak (enplegua eta pres-
takuntza, aisia eta kultura).
¦
¦
Hezkuntzarekin eta sentsibilizazioarekin lotutako propo-
samenak eta eskariak.
¦
¦
Laguntza sozio-sanitarioarekin lotutako proposamenak
eta eskariak.
¦
¦
Garraioarekin lotutako proposamenak eta eskariak.
Halaber, familia-eredu desberdinak hartu ditugu kontuan in-
formazioa egituratzerakoan, betiere kontuan hartuz proposa-
men eta eskarien hartzaileak direla, oro har, familia guztiak,
ezgaitasun edo/eta mendetasun egoeran dauden pertsonak
dituzten familiak, familia bananduak edo/eta dibortziatuak,
familia hartzaileak eta adopziozkoak, guraso bakarreko fami-
liak eta kultura-artekoak.
161
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
Aurrekoa ikusi