8.
arloa
JUSTIZIA
Familia bananduak edo/eta dibortziatuak
¦
¦
Banantze edo/eta dibortzio prozesuak batzea, bai eta
sistema prozesala nabarmen aldatzen duten neurriak
ere, hura errealitatera hurbilduz eta familientzako kos-
tuak gutxituz.
¦
¦
Guraso-ahala egiaz balia dadila sustatzea eta, betebeha-
rrak behin eta berriz eta justifikaziorik gabe betetzen ez
badira, guraso ez-jagoleari guraso-ahala kendu ahal izatea.
¦
¦
Aitona-amonen eta biloben arteko harremanerako eskubi-
dea bermatzea familia-banantzeen kasuetan, eta bilo-
ben eta aitona-amonen arteko harremanari euts dakiola
sustatzea seme-alaben eta guraso bananduen artekoa
errespetatzen den bezalaxe, hitzarmen arautzaile baten
bitartez, erabaki judizialetan familia-ingurune zabalagoa
kontuan hartuta.
¦
¦
Fiskaltzak neurriak alda ditzala sustatzea, baldin eta bi-
siten araubidea behin eta berriz betetzen ez bada edo/
eta guraso jagoleak adingabea manipulatzen badu. Kasu
horietan, proposatzen da adingabearen zaintza eta jago-
letza beste gurasoari esleitzea edo, kasua bada, gizarte
zerbitzuek esku hartzea, azken horri laguntzeko, guztiz
behin-behinekoak diren neurriak kentzean azpimarra ja-
rriz (aparteko kasuetan izan ezik).
¦
¦
Behar diren urratsak egitea banantze/dibortzioaren unean
irabazpidezko ondasunen likidazioa lortzeko.
¦
¦
Behar diren ahaleginak egitea aparteko kasuetan kon-
pentsazio-pentsioak emateko, betiere denbora-muga ba-
tekin. Halakoetan Estatua arduratu beharko da aparteko
egoera horietaz baldintza duinetan.
¦
¦
Zaintza eta jagoletza partekatuaren aitorpena lortze-
ko lan egitea, seme-alabek denbora bera eman deza-
ten aitarekin eta amarekin eta gurasoek seme-alaben
hezkuntzan eta osasunean parte-hartze efektiboa izan
dezaten, betiere bilatuz bi ezkontideen ekarpen efekti-
boa egin dezatela adingabeen mantenuan, dauzkaten
diru-sarreren proportzioan.
Familia homoparentalak
¦
¦
Agiri publiko eta ofizial desberdinak erakundeetan dau-
den famili ereduen dibertsitatearen arabera egokitzea:
Erregistro Zibila (emakume ezkonduen seme-alabaren
inskripzioa), Osakidetza, Estatistikako Institutu Naziona-
la, Enpleguaren Institutu Nazionala, Gizarte Segurantza-
ren Institutu Nazionala (amatasun-bajarako formularioak,
ama ez-biologikoarentzako baimena, ospitaleko formula-
rioak) eta abar. Izan ere, oraindik ere familia-eredu hetero-
sexualari erantzuten diote.
¦
¦
Administrazio publikoko langileei prestakuntza ematea,
eta zehazki justiziakoari (erregistro zibilak) Lagundutako
Ugalketari buruzko 14/2006 Legeko 7.3 artikuluaren
aplikazioari dagokionez. Artikulu hori, izan ere, lagundu-
tako ugalketaren bidez jaiotako seme-alaben filiazioari
eta haiek bi emakumeren bikote batek erregistro zibiletan
inskribatzeari buruzkoa da.
169
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
( 4 .
e r a n s k i n a ) .
8 .
a r l o a .
J U S T I Z I A
Aurrekoa ikusi