1.
Sarrera
Kapitulu honen bidez
familia eta familiei lagun­tza emate-
ko politiken terminoetara lehen hurbilketa kon­tzeptuala
egin nahi da
.
Hurbilketa
hiru diziplina jorratuz (soziologikoa,
juridikoa eta estatistikoa) egingo da, “familia izatea” defini­
tzen duten fun­tsez­ko egitekoak zein­tzuk diren, zein familia-
konfiguraziok duen onarpen juridikoa eta gizarte-mailan
identifika daitez­keenak zein­tzuk diren zehaz­teko aukera
emango dutenak.
Halaber, familiei lagun­tzerakoan estatuaren esku-har­tzea le-
gitimatuko duten argudioak emango ditu eta horien eskaerei
eu­tsiko die eta oro har familiei lagun­tza emateko politikak
izenekoak (seme-alabak dituz­ten familiei lagun­tzekoak)
gaindi­tzen dituen familiei lagun­tzeko politiken definizioaren
alde egingo du, eragin handiko sek­toreko beste politika ho-
riek ere gehi­tzeko.
2.
Familiara hurbilketa hirukoitza,
laguntza emateko politikei
dagokienez
Euskadin familiei lagun­tzeko politika publikoen egoera zein
den ahalik eta ondoen ezagu­tzeko ikuspegira gertura­tzeko
aukera emango diguten zenbait datu eta elementu az­ter­tzen
hasi aurretik, beharrez­koa da labur-labur az­ter­tzea zer uler­
tzen dugun familia­tzat eta haren fun­tzio eta ezaugarri­tzat,
politika hauen diseinua eta artikulazioa ulertu ahal izateko.
Familia kon­tzeptua oso zabala, ani­tza eta interpretazio as-
kotara lotuta dagoenez, soziologiak, zuzenbideak eta esta-
tistikak eman diezaz­kigukeen tresnetara jo dugu, diziplina
horien­tzat familiaren ezaugarria eta fun­tzio nagusiak zein di-
ren jakiteko asmoz. Hainbat diziplinetako ikuspegiaren espa-
rru kon­tzeptual horrek aukera emango digu, gainera, familiei
lagun­tza emateko politika publikoen irismena zein izan behar
den muga­tzeko.
Ikuspegi soziologikoa, juridikoa eta estatistikoa ba­tzen di-
tuen az­terketak garran­tzi handia du, jarduera publikoaren
neurri zeha­tzak gara­tzeko oinarria baita, familiari lotutako
dimen­tsioak modu osagarrian jorratuz eta gizarte-erakunde
honi hurbilketa osoagoa egiteko aukera emanez.
Familia eta
politika publikoak.
Esparru kontzeptualal
I
.
atala
29
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
I
Aurrekoa ikusi