¦
¦
Demografia: ez­kon­tza, banan­tze eta ugalkortasun eta
jaio­tza-tasari lotutako adierazleak har­tzen ditu barne.
¦
¦
Familia-sistema: familiaren osaera eta kopuruari (per­tsona
batek osatutakoa, guraso bakarrekoa), seme-alabak, adi-
nekoak eta mendeko per­tsonak dituz­ten familiei buruz­
ko informazioa. Az­terlanerako intereseko talde­tzat edo
erreferen­tzia­tzat jo diren taldeak.
¦
¦
Egoera sozioekonomikoa: familiaren inguruko informa-
zioa ematen diguten adierazleak bil­tzen dira, euskal fa-
milietako jarduerari, errenta-mailei, pobrezia-arriskuari eta
eman­tzipa­tzeko zailtasunei dagokienez.
¦
¦
E­txebizi­tza-ingurua eta ingurumena: e­txebizi­tzari, ekipa-
menduei, etab. buruz­ko datuak ematen dira.
¦
¦
Familia-harremanak, -zain­tzak eta beste fun­tzio ba­tzuk:
zereginak eta denbora bana­tzeko, mendeko per­tsonak
dituz­ten familiak eta horiek zain­tzeko eman beharreko
denbora batera­tzeko zailtasunei buruz­ko informazioa
jorra­tzen duten datuak bil­tzen dira.
¦
¦
Babeserako sistema: zerbi­tzu eta zentroetako familia-
erabil­tzaileak, zenbat adingaberen zain­tza eta tutore­tza
eta zenbat familia-harrera bideratu diren eta familiaren
inguruko gastu publikoa.
Adierazle horiek ezinbestekoak dira familien bilakaera az­tertu
ahal izateko –hurrengo kapituluan ikusiko den moduan– eta
az­terlanaren ikuspegia nabarmen handi­tzeko aukera ematen
dute, politika publikoak diseina­tzeko oinarriz­ko guru­tza­tze
sozioekonomikoak ezar­tzerakoan, kontuan har­tzen baitituz­
te zenbait elementu (e­txebizi­tza, gizarte-babesa, zabaldu-
tako familia-harremanak edo familia, lanbidea eta bizi­tza
per­tsonala ba­tzea). Hori bai, baliagarriak izango dira datuen
bilketa eta az­terketa aldian-aldian eta behar bezala egune-
ratuta egiten bada. Izan ere, oso datu zaharkituak erabil­tzen
badira, az­terketek indarra galduko dute edo ez dira izango
behar bezain zeha­tzak. Egoera horrek, hau da, datuak egu-
neratuta ez eduki­tzeak, zenbait herri-administraziok haien
artean konpara ezin daitez­keen metodologiak erabil­tzearekin
batera, asko zail­tzen dute aipatu az­terketa, txosten honetan
agerian geratu den moduan.
3.
Familiei laguntzeko
politika publikoak. Txosten honen
ikuspegia eta azterlana
Familiei lagun­tzeko politika, gu­txi gorabehera, gizarte-izae-
rako politika publikoen katalogoaren barruan kon­tzeptu be-
rria da. Joan den mendearen amaierara arte (estatu-mailan
behin­tzat) ez zen termino hori modu askean erabil­tzen.
Horretarako arrazoia da neurri handiagoan edo txikiagoan
(
herrialde bakoi­tzeko ongizate-ereduaren araubide oroko-
rraren arabera) familia antolamendu-sistema pribatu edo
banakako­tzat jo izana (bertan estatuak zama handia zuen).
Argi dago eta Europako az­terketaren kapituluan ikusiko da
egoera herrialdeen arabera oso desberdina dela eta eremu
mediterraneoko herrialdeek familia gehiago lotu dutela eremu
pribatura eta herrialde nordikoek edo Europa erdialdekoak,
berriz, ez horrenbeste. Horren adibide dira herrialde horie-
tako lehen erreferen­tziak 1940. urtekoak baino lehenagokoak
direla (adibidez, 1939ko Suediako Alva Myrdal-ekoak). Es-
painian, aldiz, ikuspegi hori ez da agerian jarri modu nabar-
menean joan den mendeko 80ko hamarkadara arte.
Flaquerrek dioenez (2000), familia-politikei buruz hi­tz egiteak
espazio pribatua kontu publikoen eraginik gabe u­tz dadila
dioen kon­tzeptua haustea”
dakar eta “
herritar guz­tiak barne
hartuko dituen gai komun­tzat jo­tzea, politika publikoak egin
eta aplikatuz eran­tzuna”
emanez. Izan ere, Esping-Ander-
senek (2013) aipatu duenez, politika horiek garran­tzi handia
dute ongizate-sistemaren etorkizuneko iraunkortasunean
eta, beraz, ezin dira
kontu pribatu­tzat”
jo.
Baina,
gure ustez, zer dira familia-politikak?
Oinarri gisa
Flaquerren definizioa (2000) erabiliko du. Horren arabera:
familia-eran­tzukizunak dituz­ten per­tsonei baliabideak ema-
teko herri-administrazioek bidera­tzen dituz­ten esku-har­tzeak,
baldin­tza hobeagoetan horiek burutu di­tzaten”.
Hala,
fami-
lia-unitateetako premiei eran­tzuna emango zaie”.
Dena den, definizio horiek ikuspegi erredukzionista dute
Fantovak (2004) an­tzeman eta argi defini­tzen duen egoera-
ren aurrean. Aipatu ikuspegia bakarrik hartuko bali­tz ain­tzat,
familia bere horretan kontuan har­tzen duen politika publiko­
tzat joko genuke familia-politika”
,
familiari her­tsiki lotuta ez
dauden beste egoerak egon arren eta familia-esparruan era-
gina izan badute ere. Hori bai, ezin dugu gehitu egile honek
dioen moduan
familia-politikaren eduki edo objek­tu zuzen
gisa familiei eragiten dien guz­tia; hala eginez gero, politika
publiko hori familia-politika dela pen­tsatuko baikenu”.
Beraz, lehen aipatutako hiru ikuspegiak kontuan hartuta,
txosten honen bidez argitu nahi da zer ulertuko den familiei
lagun­tzeko politika­tzat eta zer ez den ain­tzat hartuko ikerketa
honen esparruan.
Zenbait egilek familiei lagun­tzeko politiken inguruan egiten
dituz­ten kon­tzeptualizazioak ain­tzat hartuta,
txosten hone-
tan ez dira bakarrik familiei zuzenean lotutako politikak
jorratu, familia-esparruan eragin handia duten horiek ere
jorratuko dira
.
Hala, Donati (2013) bezalako egileek orien-
tazio horretan kokatuko lituz­kete
familia-politika zuzen edo
zeharkakoei”
buruz hi­tz egiterakoan edo Fantovak (2004) po-
litika publiko osagarri horiek
familien bizi­tzan eragin handiko
zerbi­tzuak”
edo
familiei lagun­tzeko politika edo zerbi­tzuak”
bezala defini daitez­keela ezar­tzen duenean.
Hortaz, az­terlan honen ikuspegiak familietan eragin handia
duten politika-mul­tzo zabal batekin egingo du lan, zuzenak
eta zeharkakoak, edo Fantovak (2004) defini­tzen dituen mo-
duan, alde batetik “familia-politikak” (familiari her­tsiki eta
zuzenean aplika­tzen zaiz­kionak, adibidez, zergak, prestazio
33
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
I
(
I ) . 3 .
FA M I L I E I L A G U N T Z E K O P O L I T I K A P U B L I K O A K . T X O S T E N H O N E N I K U S P E G I A E TA A Z T E R L A N A
Aurrekoa ikusi