1.
Sarrera
Kapitulu honek az­ken hamarkadotan familietan gertatu di-
ren aldaketa nagusiei buruz­ko ikuspegi bat eskaini nahi du.
Horretarako, sozialki onartuta dauden zenbait familia-eredu
ikusgai jarriko ditu eta haien neurriak ezarriko ditu, familia-
osaera desberdinen bilakaera baldin­tza­tzen duten fak­tore
nagusiak identifikatuko ditu eta EAEko familien­tzat bereziki
zailak diren eta politika publikoen bidez hel dakiekeen fak­
tore ba­tzuk az­pimarratuko ditu.
2.
EAEko familien bilakaera.
Funtsezko datu batzuk
Aurreko kapituluan aipatu dugunez –eta txostenean zehar
aipa­tzen jarraituko dugunez–, familiei lagun­tzeko politika pu-
blikoek era eraginkorrean eran­tzun behar diete familia-eredu
guz­tien premiei. Orobat azaldu dugun moduan, premia ho-
riek aldatu egiten dira, familia ez dagoelako
XX. mendean
agindu duen gizarte-eraldaketako prozesutik kanpo”
eta
ha-
ren egiturei nahiz dagoen kulturari eragin dien aldaketa sakon
eta borti­tz bat”
eduki duelako (Meil eta Ayuso, 2007).
Botere publikoek beraiek, neurriak planifika­tzeko, dagoen
gizarte-aniz­tasuna ain­tzat hartu dute, EAEn familiei lagun­
tzeko erakundeen arteko III. planak adieraz­ten duen mo-
duan. Plan horrek onar­tzen du familia etengabe alda­tzen ari
den erakunde bat dela.
Errealitate kulturalek gizarteak alda­
tzen dituz­te eta beraiekin bat, familien formak eta fun­tzioak.
Hi­tz batez, az­ken hamarkadotan gertatu diren gizarte– eta
ekonomia-aldaketa ugariek Euskadiko gizarte-errealitatea
osa­tzen duten familia-ereduen diber­tsifikazioa ekarri dute”
(
Eusko Jaurlari­tza, 2011a).
Hala ere,
zein­tzuk dira EAEko familia-tipologia nagusiak?
Nola aldatu dira urteak joan ahala? Zein tamainatakoak
dira? Zein da gure gizartean daukaten benetako pisua?
Hasierako diagnostiko-galdera horiei eran­tzuna emateko,
ezinbestekoa da, lehen aurreratu denez, estatistikaren zere-
gina. Bestalde, datuek elkarrekin erka­tzeko modukoak izan
eta iturri eguneratuetatik etorri behar dute, baina hori –az­
terketan zehar ikusiko dugunez– ez da beti gerta­tzen.
EAEko familia-eredu nagusiak.
Eredu tradizionalek iraun egiten dute,
baina aldatzeko joera daukate
EAEko 2.100.000 biz­tanle baino pixka bat gehiago 787.000
familiatan baino apur bat gehiagotan antola­tzen dira. Fa-
miliok hiru taldetan bana­tzen dira nagusiki. Lehenik, seme-
alabak dituen bikote batez osatutako familiak dira ugarienak
EAEn; mota horretako 300.000 familia inguru daude (%38).
Bigarrenik eta hirugarrenik, ia-ia pisu berarekin (%21 ingu-
ru), per­tsona bakar batez eta seme-alabarik gabeko bikoteez
osaturiko familiak nabarmen­tzen dira. Gainerako familiek
(
guraso bakarrekoak, konposatuak, handituak, etab.) %10
baino ehuneko txikiagoak dituz­te.
Familiaren bilakaera
eta laguntzeko politiketan
eragina daukaten faktoreak
II
.
atala
39
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
II
Aurrekoa ikusi