2007
eta 2011 bitartean. Datu gu­txi dauz­kagunez eta ibilbide
laburrekoak direnez, ez dugu analisi sakonik egingo, baina
horrek gizarte-onarpen eta -erregulazio gehiago behar dela
adieraz lezake.
Ez­kondu gabe elkarrekin bizi­tzea. Izatez­ko
bikoteak eta arautu gabeko batasunak
Autore ba­tzuek, esate baterako Flaquerrek (1991), Meilek
(2003)
edo
k
(2008), adierazi dute elkarrekin bizi­tzea
askotan ez­kon­tzaren aurreko urra­ts bat dela eta hausten
ez bada ez­kon­tzaren bidez “ofizialdu” egiten dela. Hala
ere, arestian eraku­tsi ditugun datuek ez­kon­tzaren krisi bat
iradoki­tzen dute, bikoteak epe luzean ordena­tzen dituen ele-
mentua izateari uz­ten ari bai­tzaio eta izatez­ko bikoteek eta
arautu gabeko bikoteek euren burua etorkizunerako proiek­
tu­tzat jo­tzen baitute.
Hain zuzen ere, autore berriago ba­tzuek (Esping-Andersen,
2013)
adi­tzera eman dutenez, elkarbizi­tza
aukera fun­tzional
egonkor”
bihur­tzen ari da estatuan. Izatez­ko bikoteen kasu
zeha­tzean, esan daiteke haien pisua hazi egin dela eta 2006an
EAEn guz­tira 42.000 bikote zeudela, hau da, bikoteen %8 zire-
la, nahiz eta duela 20 urte guz­tien %1 baino ez izan
17
.
Hori familiei eta bereziki haurrei lagun­tzeko politika publikoen
diseinuari zeharka eragiten dion fun­tsez­ko elementu bat da.
Izan ere, mota horretako bikoteak egonkorrak badira eta
gainerako bikoteenaren an­tzeko jaio­tza-tasa bat badaukate
eta bi baldin­tza horiek, Esping-Andersenek (2013) nabar-
mendu duenez, bete­tzen ari dira–, ez­kon­tzatik kanpo jaio-
tako haurren kopurua pixkanaka handituko da (eta ez­kon­tzak
gaur egun mota jakin ba­tzuetako eskubideen berma­tzailea
izaten jarrai­tzen du).
Bestalde, ez­kon­tzatik kanpoko haurren kopuruaren haz­
kunde horri dagokionez, Euskadiko familia-ereduak Euro-
pako beste errealitate ba­tzuekin arinen homogeneizatu diren
norabideetako bat da. Gainera, oso az­kar gertatu da, zeren
eta herrialde askotan izatez­ko batasunak nabarmen igo bai-
tira eta ez­kon­tzatik kanpoko haurrak hazi baitira. Izan ere,
2008
tik EB27an haurren heren bat baino gehiago ez­kon­tzatik
kanpo jaio­tzen dira, eta herrialde ba­tzuetan, Fran­tzian kasu,
ez­kon­tzatik kanpo barruan baino haur gehiago (%50,5) jaio­
tzen dira18. Estatuari dagokionez, 1995etik hirukoiz­tu egin
dira, hau da, %11tik %31ra igaro dira
19
.
Autonomia, indibidualizazioa eta barne-
negoziazioaren hazkundea
Flaquerrek (1995), Alberdik (1997), Del Campok (1999), Mei-
lek (2004) edo Elzok (2008), az­ken urteotan, norberaren au-
tonomiaren haz­kundea, horren indibidualizazioa eta kideen
negozia­tzeko ahalmena nabarmendu dituz­te familia-eredua-
ren barne-aldaketei lotutako fun­tsez­ko ezaugarri gisa, be-
reziki emakumeen kasuan (oraindik desberdintasun-egoeran
egon arren). Hori familiaren postmodernizazioa delakoaren
esparruan sar­tzen da.
17
EUSTAT (2011b).
18
(2008).
19
Esping-Andersen, G. (2013).
Familiaren barne-antolaketan aldaketak eragiten dituz­
ten elementu nagusietako bat kide bakoi­tzaren autonomia
gero eta handiagoa da; izan ere, familiak unitate gisa hel­
buru komunak dituen arren, ez da bateraezina banakako
proiek­tuekiko (lanekoak eta per­tsonalak) errespetu handia-
go batekin.
Era berean, az­pimarragarria da emakumeen negozia­tzeko
ahalmena handitu egin dela. Horrek familia-unitatea antola­
tzeko jarraibideak alda­tzen ditu, eta pixkanaka zereginen eta
eran­tzukizunen barne-banaketa adostasun handiago bat
oinarri hartuta egiten da. Nolanahi ere, negoziazioa oraindik
ez da orekatua, zeren eta, geroago eraku­tsiko denez, nego-
ziaketa hori gizonaren mesedetara desi­txura­tzen duten gi-
zarte– eta ekonomia-fak­tore ba­tzuk daude. Elementu horiek
direla-eta, oso garran­tzi­tsua da lanbidea, familiako bizi­tza
eta norberaren bizi­tza batera­tzeko lagun­tza-politiken bidez­
ko jardun publikoa, orekaren alde egiteko.
3.2.
Kanpo-izaerako aldaketak. Politika
publikoen bidez hel dakiekeen
faktoreak
Lehen az­pimarratu ditugun barne-izaerako fak­toreek ez be-
zala, kanpo-izaerako fak­toreek gure gizarte-ereduaren gizar-
te– eta ekonomia-karak­terizazio espezifiko bati eran­tzuten
diote eta familiei lagun­tzeko politika publikoen bidez erabat
hel dakieke.
Halaber, fak­tore horiek EAEko biz­tanleriaren zahar­tzearen
zati garran­tzi­tsu bat azal­tzen dute eta, logikoki, familiei arreta
emateko ereduaren iraunkortasunean eragin handia daukate.
Az­terketa honen esparruan
politika publikoen bidez hel da-
kiekeen fak­tore nagusietako bi
identifikatu ditugu (beste
az­terketa ba­tzuek ere egin duten moduan
20
):
berez­ko fami-
lia-nukleoak osa­tzeko a­tzera­tzea eta lanbidea, familia-
bizi­tza eta norberaren bizi­tza batera­tzea
.
Jarraian laburki
analizatuko ditugu.
EAE emantzipatzean eta, beraz, familia bat
osatzeko aukeran gehien atzeratzen diren
Europako eskualdeetariko bat da
Europako hegoaldeko ongizate-estatuen ezaugarri nagusie-
tako bat da eman­tzipa­tzeko batez besteko adina Europan
baino berantiarragoa dela, Buchmannek eta Kriesik (2011)
agerian jarri duten bezala. Hain zuzen ere, Espainian ba-
tez besteko adina 30 urtekoa da (Portugalekoaren eta Ita-
liakoaren an­tzekoa), baina beste herrialde ba­tzuetan, hala
nola Fran­tzian, Alemanian, Holandan edo Erresuma Batuan,
25
urte baino baxuagoa da.
EAEko egoera are e­tsigarriagoa da, eman­tzipazio-tasa are
a­tzeratuagoak baititu: 34 urte beherako gaz­teen %30 eta
%40
bitartean baino ez dute euren bizi-proiek­tua hasi (beste
eskualde ba­tzuetan ia %50 da, eta Espainiako batez beste-
koak %40 gaindi­tzen du)
21
.
20
Esping-Andersen, G. (2013).
21
(2012).
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
44
(
II). Familiaren bilakaera eta laguntzeko politiketan eragina daukaten faktoreak
II
Aurrekoa ikusi