Az­kenik, aipatu behar dugu
familia ugariak
babesteari
buruz­ko legeria egon badagoela, estatuan ere bai. Zenbaite-
tan erreformatu egin da familia ugariaren kon­tzeptua garatu
eta zabal­tzeko
(
,
eta
gaur egun indarrean dagoen Familia Ugariak Babes-
teari buruz­ko
arte). Errefor-
ma horiek familia ugariaren kon­tzeptua birfomula­tzea ekarri
dute; horrek seme-alaben kopuruaren betekizunean izan du
eragina (murriz­tu egin baita) eta legez­ko familia-kategoria
horretan mendetasun-kasuak sartu ditu. Gaur egun, aipatu-
tako legearen arabera, familia ugaria da hiru seme-alaba edo
gehiago dauz­kana, edo bi seme-alaba dauz­kana horietako
batek mendetasunen bat badu. Seme edo alaba nagusia
adin-mugara hel­tzen denean, familiak familia ugariko titulua
eduki­tzeko eskubidea gal­tzen du, eta, horren ondorioz, era-
torritako abantailak ere bai. Hala ere, txosten hau idaz­teko
unean, Osasun, Gizarte Zerbi­tzu eta Berdintasun Ministerioa
hori zabal­tzea az­ter­tzen ari da
39
.
Araudi hori bat dator familiaren eginkizunen onarpenarekin
–
aurreko kapituluetan adierazi den bezala– eta, beraz, fami-
liek beraien eginkizunak gauza­tzeko lagun­tza publikoa be-
har dutela onar­tzearekin ere bai, bereziki tamaina handiagoa
daukaten eta ekonomiari eta denboraren antolaketari lotu-
tako zailtasunak dituz­ten familien kasuetan.
Dena den, eta txostenean ikusiko den moduan familien­tzako
baliabide publikoak eskuarki oso urriak diren arren, nabar-
mendu daiteke familia ugariek babes berezia eskain­tzen dien
berariaz­ko legez­ko onarpen bat daukaten familia-tipologie-
tako bat direla. Babes hori hainbat eremutarako prestazio
eta lagun­tza espezifikoen bidez egikari­tzen da (tasa akade-
mikoak, garraiorako bekak, zerga-onurak, etab.).
5.
EAEko esparru juridikoa
5.1.
Autonomia Estatutua
Euskadiko Autonomia Estatutua,
onartutakoa, EAEko eskumenak jaso­tzen
dituen erreferen­tziako esparru juridikoa da. 1979. urte-
tik aldatu ez denez, familiei lagun­tzeko politika publikoak
instituzionaliza­tzeko prozesuaren aurrekoa da eta ez du
berariaz jaso­tzen familiaren arloko eskumena (gerora beste
autonomia-erkidego ba­tzuetan sortu ziren beste estatutu ba­
tzuek hala egiten dute).
39
Proposamen hori Osasun, Gizarte Zerbi­tzu eta Berdintasun
ministroak, Ana Matok, iragarri zuen 2013ko uz­tailaren 17an.
Gaur egungo araudiaren aldaketa eskatuko du eta hurrengo
Familia Planaren zati bat izango da (aurreikuspenei jarraiki,
plana 2014ko lehen seihilekoan onartuko da).
(2013).
Beraz, estatutuan ez da eskumenik zehaz­ten ez­ta familiaren
arloko jardun zeha­tzak berariaz babesten dituen titulurik gai-
tu ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi EAEk familia-erakun-
deari buruz­ko berez­ko jardunik garatu ez duenik. Esate ba-
terako, 9. artikuluak zehaz­ten du euskal botere publikoak,
haien eskumenen arabera, herritarren eskubideen eta bete-
beharren erabilera egokia babesteko arduradunak direla, en-
plegua, aukera-berdintasuna eta herritarren partaide­tzaren
arloetan besteak beste. 10. artikuluak, aldiz, bakarreko es-
kumeneko arloak jaso­tzen ditu, hala nola gizarte-lagun­tza,
ekonomiaren sustapena, e­txebizi­tza, aisia, kirola eta komu-
nitatearen garapena.
Euskadiko Estatutuan familia babestu beharreko alderdi gisa
espezifikoki jasota ez egotea familiaren arloko zeharkako
ikuspuntuaren instituzionalizazio berantiarrean islatuta egon
daiteke nolabait. Izan ere, horren ondorioz, XXI. mendean
sartuta egon arte, familian eragina eduki duten baina fami-
liak babesteko ikuspegi batetik antolatu ez diren sek­toreko
neurriak egon dira.
Egoera horretan inflexio-puntu argi bat egon da 13/2008 Le-
gea indarrean sartutakoan. Dena den, horren aurretik, familiei
lagun­tzeko erakundeen arteko lehenengo planak norabide
horretan emandako lehen urra­tsak dira.
5.2. 13/2008
Legea, abenduaren
12
koa, Familiei Laguntzekoa
2008
ko amaieran, Eusko Legebil­tzarrak Familiei Lagun­tzeko
onartu zuen, familiaren eta
haren kideen ongizatea eta bizi-kalitatea hobe­tzera bidera-
tuta dagoen familia-politika integral baterako testuingurua
eta oinarriak ezar­tzeko helburuarekin. Lege horrek orientazio
integral bat lortu nahi du bai zuzen­tzen zaien familia motetan
bai jaso­tzen dituen neurrietan.
Alde batetik, legeak familia moten bilakaeraren berri eman du
eta lehen ahalegin bat egin du familia-eredu berriei legitimi-
tatea emateko eta eredu tradizionalagoen tratu bera jasoko
dutela berma­tzeko. Halaber, eta gizarte zerbi­tzuen legearen
parean, arreta berezia jarri du ahultasun bereziko egoere-
tan dauden familietan (kategorizazio horren barruan guraso
bakarreko familiak, genero-indarkeriaren bik­timenak eta fa-
milia ugariak daude); beraz, horiek lege-esparruaren barruan
araututa, definituta eta onartuta geratu dira.
Beste aldetik, gurasoek seme-alaba adingabeen zain­tza eta
mantenua berma­tzeko daukaten eginkizuna onartu du eta
adierazi du seme-alabak dituen per­tsona orok unitate eko-
nomiko independente gisa horiek arta­tzeko baliabide ekono-
miko eta zerbi­tzu nahikoak eduki behar dituela, hirugarrenen
lagun­tzara jo behar izan gabe. Horrekin bat eginez, aurreko
kapituluetan aipatu denez eta hainbat egilek adierazi dute-
nez, legez garatu beharreko neurri ba­tzuk antolatu dira fa-
miliei beraien eginkizunak ahalik eta baldin­tza hoberenetan
gauza­tzen lagun­tzeko.
Az­kenik, lanbidea, familiako bizi­tza eta norberaren bizi­tza
batera­tzeari emandako garran­tzia az­pimarratu nahi dugu
(
isla espezifikoa edukiko du neurri zeha­tzen garapenean,
hurrengo kapituluan ikusiko denez). Gizonek e­txeko lane-
tan eta seme-alaben zain­tzan eta hez­kun­tzan eran­tzukizuna
55
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
III
(
I I I ) . 5 .
E A E
k o
E S PA R R U J U R I D I K O A
Aurrekoa ikusi