parteka­tzeko ekin­tza positiboak sustatu nahi dira eta enpre-
sak eta bereziki enpresaburuen elkarteak eta erakunde sin-
dikalak tartean sartu nahi dira, lanbidea, familiako bizi­tza
eta norberaren bizi­tza batera­tzeko neurriak aplika di­tzaten;
horretarako, neurri horiek enpresaren­tzat eta gizartearen­tzat
dakar­tzaten abantailei buruz kon­tzien­tziatu behar dira.
5.3.
Familiei Laguntzeko 13/2008
Legearen arau-garapena
Familiei lagun­tzeko euskal legea familien premia berriei eran­
tzuten dieten eta legez­ko xedapenetako ba­tzuk zehaz­ten
dituz­ten zenbait arautegiren bidez garatu da, bereziki seme-
alabengatiko lagun­tzen eta lanbidea eta familiako bizi­tza
batera­tzeko lagun­tzen esparruan. Arau-garapen horiek ja-
rraitutasuna eman diote Eusko Jaurlari­tzak lege horren aurre-
tik hasi zuen arauz­ko esku-har­tze bati, bereziki seme-alabak
dituz­ten familiei lagun­tza ekonomikoa emateko eta batera­
tzen lagun­tzeko aipatutako lagun­tzei dagokienez. Jarraian,
neurri horiek arau­tzen dituz­ten araudiak agerian jarriko di-
tugu, esku-har­tzeko iriz­pide materialean arreta jarriz, ain­tzat
hartu gabe arau horietako bat familiei lagun­tzeko euskal le-
gea baino lehen aldarrikatu den ala ez. Az­pimarragarrienen
artean honakoak nabarmendu daitez­ke:
¦
¦
Lanbidea eta familiako bizi­tza bateratze-
ko lagun­tzak:
Lanbidea eta familiako bizi­tza batera­tzeko
177/2010
Dekretua
,
familia eta lana batera-
garri egiteko lagun­tzei buruz­koak, berariaz onartu du familiek
lanbidea eta familiako bizi­tza batera­tzeko premia daukatela,
eta aurreko kapituluan az­tertu ditugun gizarte-aldaketako
elementu askorekin (dekretua
gizartearen eta lan-mundua-
ren aldaketez”
ari da) bat dator.
Hain zuzen ere, dekretuak Eusko Jaurlari­tzak batera­tzea
erraz­teko daukan beharrez­ko eginkizuna gain har­tzen du, eta
familietan dauden rolen banaketari ez ezik enpresen ekoiz­
pen-ereduei ere eragin behar dien kultura-aldaketa batean
aurrena izan da.
Era berean, batera­tzea gizonen eta emakumeen eran­tzukizun
partekatuko elementu gisa susta­tzeaz gain, osasun-egoera
oso larrian dauden per­tsonak ere sartu ditu batera­tzean.
Hortaz, batera­tzearekin lo­tzen den haurren esparrua gainditu
eta beste talde ba­tzuek familian daukaten eragina onartu du,
txosten honetan egitea erabaki den moduan.
Helburu horiek seme-alabak eta/edo mendetasun-egoeran
edo osasun-egoera larrian dauden senideak zain­tzeko
eszeden­tzia edo lanaldi-murriz­keta eskatu duten langileen­
tzako lagun­tzen eskain­tzaren bidez bideratu dira. Halaber,
eszeden­tzia edo lanaldi-murriz­keta (arestian aipatutako ka-
suetan) eskatu duten langileak ordez­ka­tzeko lagun­tzak eta
seme-alaba adingabeak zain­tzeko langileak kontrata­tzeko
lagun­tzak eskaini dira.
Gehien balioesten dugun indargunea da an­tzeman du-
gula az­ken urteotan lanbidea, familiako bizi­tza eta nor-
beraren bizi­tza batera­tzeari lotutako hobekun­tzak egon
direla. Zen­tzu horretan, garran­tzi­tsua da arau­tzen duen
araudia bete­tzen dela berma­tzeko lan egiten jarrai­tzea”.
(
Gizarte-erakundeekin izandako elkarriz­ketak)
¦
¦
Seme-alaben jaio­tzagatiko edo adopzioa-
gatiko lagun­tzak:
Seme-alaben jaio­tzengatiko lagun­tzei
buruz­ko 255/2006 Dekretua
,
seme-alabak dituz­ten
familien­tzako diru-lagun­tzak arau­tzen dituena, familiei lagun­
tza publikoa ematen dien tresnetako bat da eta politika pu-
blikoak pixkanaka gizartearen bilakaerara egoki­tzen ari direla
erakusten du.
Dekretu horrek hiru lagun­tza-mota arau­tzen ditu (ardurapeko
seme eta/edo alabagatiko, erdi­tze, adopzio nazional aniz­
koi­tz eta nazioarteko adopzioagatiko lagun­tzak), eta familiari
buruz aurrekoetan erabilitakoak baino ikuspegi malguago bat
dauka. Izan ere, familia-unitatearen zein aita eta ama kon­
tzeptuen definizio zabalago bat xedatu du, egitate biologiko
soilari baino gehiago dagoz­kien eginkizunei lotuta baitago.
Gainera, familia-unitatearen barruan bizi diren adingabe guz­
tiei tratamendu berbera eman die, eska­tzailearekin daukaten
harremana zein den ere, seme-alabatasunekoa, biologikoa
edo adopzioz­koa nahiz adoptatu baino lehen familian harrera
egitearen ondorioz­koa.
Oso era positiboan baloratu dugu jaio­tzagatiko lagun­
tzetan hartutako edo adoptatutako seme-alabak barne
har­tzea. Araudiak guraso izateko hainbat modu xedatu
ditu. Hau da, familia adopziogileak biologikoekin pareka-
tuta daude, tutore­tzapean adingabeak dituz­ten per­tsonak
bezala”.
(
Gizarte-erakundeekin izandako elkarriz­ketak)
¦
¦
Gizarte-partaidetzarako, kontsultarako eta
familiaren arloko politikei jarraipena egi-
teko tresnen antolaketa:
Familia Euskal Kon­tseiluaren 53/2012
Dekretua
Familia Euskal Kon­tseiluaren
bidez, kon­tseilu hori eratu da, batez ere organo ahol­
ku-emaile gisa (proposamenak hartu eta en­tzun ere egiten
dituen arren) eta familia-eremuko gizarte-agenteek familiei
eragiten dieten politika publikoen diseinuan duten parte-har­
tzea eta lankide­tza bidera­tzeko gune gisa. Gune horretan
Eusko Jaurlari­tzak, foru-aldundiek, udalek eta irabazi-as-
morik gabeko erakunde pribatuek daukate ordez­kapena, lau
bideren bitartez: Osoko Bilkura, Familiaren Sail arteko Ba­
tzordea, Familiaren Erakunde arteko Bilkura eta Familiaren
Ba­tzorde Iraunkorra.
Mota horretako tresnak EAEko gizarte-politiken euskal ere-
duaren ezaugarri bereizgarriak dira, bertan sozietate zibilaren
presen­tzia nabarmena baita eta jarduera garran­tzi­tsua bai-
tauka bai proposamenei dagokienez baita kudeaketa zuze-
nari dagokionez ere.
Hala ere, baliteke az­ken urteotan ezaugarri hori desager­
tzen ari izatea, txosten honetarako landa-lanean hirugarren
sek­toreko erakundeek eraku­tsitakoaren arabera. Izan ere,
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
56
(
III). Esparru juridikorako hurbilketa
III
Aurrekoa ikusi