taren esparruan lanera­tzeko eta gizartera­tzeko lagun­tza
per­tsonalizatua jaso­tzeko eskubidea) oinarri­tzen da eta, hor-
taz, enpleguak gizartera­tzeko tresna gisa daukan nagusita-
sunaren inguruan antola­tzen da.
Tresna hori oso garran­tzi­tsua da familietan eragin handia
daukaten politiken barruan, ahultasuneko egoeran eta/edo
gizarte-baz­terketako arriskuan dauden per­tsonen zailta-
sunak konpen­tsa­tzea xede duen transferen­tzia ekonomiko
bat delako. Berariaz onartu ditu EAEko familia-mota ba­
tzuekin daukaten lotura dela-eta txosten honen aurreko ka-
pituluan aipatu diren zenbait egoera, hala nola pobreziaren
feminizazioa eta guraso bakarra izatea edo pobrezia estalia
eta eman­tzipa­tzeko zailtasunak.
Izaera uniber­tsala (lehen aipatu den ahultasuneko taldearen
barruan) eta haren zenbatekoen muntak (lanbide arteko gu­
txieneko soldataren %88 eta %125 artekoak, bizikide­tzako
unitatearen tamainaren arabera) direla-eta, diru-sarrerak
berma­tzeko errentak, Arartekoaren beste txosten ba­tzuetan
esan denez (2013),
eragin positiboa eduki du EAEko po-
brezia-tasei eusteari dagokionez”.
5.5.
Arautzeko beste tresna batzuk
Az­kenik, garran­tzi­tsua da arau­tzeko beste tresna ba­tzuen
zeregina az­pimarra­tzea, izaera prak­tikoagoa dutenez hu-
rrengo kapituluan xehetasun gehiagoz az­tertuko diren arren.
Erakundeen arteko planez
ari gara.
Familiei lagun­tzeko politika publikoetako lehen mugarria,
beharbada, 2001ean argitaratu zen Seme-alabak dituz­ten
Familiei Lagun­tzeko Erakunde arteko lehen Plana da. Fami-
liei lagun­tzeko politika­tzat har daitez­keenak Eusko Jaurlari­
tzako, erakundeetako eta foru– eta udal-administrazioetako
sailetan zeharka sar­tzeko lehen saiakera da. Horretarako,
planak Ba­tzorde Iraunkor Sek­torial bat eta Familia Erakun-
deen Ba­tzorde bat ezarri ditu. 2006. urtean, lan hori hedatu
egin zen, 2006-2010 urteetarako EAEn Familiei Lagun­tzeko
Erakundeen arteko II. Plana argitaratuz.
Gaur egun, 2011-2015 aldirako Erakundeen arteko III. Plana
dago indarrean. Orain dela gu­txi 2014-2015 urteetarako plan
horretako jardunak lehene­tsi dira, geroago azalduko dugun
bezala.
6.
Ondorioak
Az­ken hamarkadotan, familiak arau­tzen dituen arau-espa-
rruak eboluzionatu egin du, nagusiki ez­kon­tzan oinarritu-
tako ikuskera batetik harreman-mota berriak legitima­tzen
dituen ikusmolde batera pasatu baita; horrela, mota guz­tiei
tratamendu bera ematen zaie –oro har– eta familiei beren
eginkizunak bete­tzeko eskubideak eta lagun­tzak onar­tzen
zaiz­kie.
Tradizionalki, legez­ko eta erregelamenduz­ko hainbat xeda-
penek familiaren zereginak gizarte-eraikun­tzan daukan
nagusitasuna eta eslei­tzen zaiz­kion eginkizunak onartu
dituz­te, baita esparru publikotik lagun­tza jaso­tzeko beha-
rra ere; elementu horiek oinarriz­koak dira familiek lagun­tza-
eskakizunetan legitimazioa eduki di­tzaten eta, hortaz, lagun­
tzeko neurri eragileak gara daitezen.
Hala ere, az­ken hamarkadotan aldaketa handi bat egon
da politika publikoen joeran –jadanik aipatu diren gizarte-
bilakaerako fak­toreekin bat eginez–. Horrela, ikusi da arau
zaharrenek ez dutela bereziki familiako ikuspegia xeda­tzen,
ez estatuan ez EAEn (esaterako, Euskal Herriko Autonomia
Estatutuak), edo familia-antolaketako ereduen interpretazio
murriz­taile bat egiten dutela (adibidez, Espainiako Konsti-
tuzioak).
Ai­tzitik, arau­tzeko tresna berriek familien zeharkako ikuspegi
bat sartu dute (horrek sek­toreko arauketetan eragina izan-
go du) eta, aldi berean, familien aniz­tasuna, familiei neurri
zeha­tzen bidez lagun­tzeko beharra eta familia-eredu guz­
tiak errespeta­tzeko beharra onar­tzea erabaki dute (batez ere
ahultasun handieneko inguruabarretan daudenen babes be-
rezia bila­tzen dute).
Legez­ko ahalegin berrienen artean, az­pimarra dezakegu
­
Europar Batasuneko Zuzenbidearen esparruan familia-poli-
tikei esplizituki hel­tzen ez bazaie ere –besteak beste, Erki-
degoko subsidiariotasun-prin­tzipioa dela-eta– arauketa pun-
tual ba­tzuek familia-ereduen aniz­tasuna onartu egiten dutela.
Arauketa horiek lanbidea, familiako bizi­tza eta norberaren
bizi­tza batera­tzeko politiken aldeko, eran­tzunkidetasunaren
sustapenaren aldeko eta per­tsonak lan-ingurunean haurdu-
naldian eta edoski­tzaroan babestearen aldeko apustua egi-
ten dute.
EAEn mende honen hasieran hasi da familiei lagun­tzeko neu-
rrien ikuspegi integra­tzailea instituzionaliza­tzen, eta 2008.
urtean ahalegin publikoak ordenatu eta jarduteko norabide
berean bideratu dira, Familiei Lagun­tzeko 13/2008 Legearen
bitartez. Bestalde, EAEko arau­tzeko ekimenak, eskuarki, le-
hen aipatutako Europako ildo orokorrekin lerrokatuta daude,
bereziki batera­tzeari, familia-ereduen aniz­tasuna onar­tzeari
eta eran­tzunkidetasuna susta­tzeari dagokienez; horrela,
autonomia-erkidegoak arlo horietan esku-har­tze publikoa
izateko esparru juridiko egonkor bat dauka. Are gehiago, Fa-
miliei Lagun­tzeko 13/2008 Legearen garapenetik sortutako
jardunek gaur egun familiaren arloko euskal arau-esparru
batez hi­tz egiteko bidea ematen duten berez­ko ezaugarri
ba­tzuk dauz­kate, bai haien bat etor­tzeagatik bai izaera sek­
torialeko zenbait arauk familietan eduki dezaketen ondorioa
ikuspegi integra­tzaile batez berriro ordena­tzeko egin duten
ekarpenagatik.
Zen­tzu horretan, sek­toreko neurri jakin ba­tzuek familien­tzat
daukaten garran­tzia nabarmendu nahi izan dugu, esate ba-
terako gizarte zerbi­tzuen, hez­kun­tzaren, kulturaren, kirolaren,
aisialdiaren, e­txebizi­tzaren edo garraioaren arauketari dago-
kionez.
Gainera, ikusi dugu Euskadin batera­tzeko politikak haurrak
dituz­ten familietara ez ezik mendeko per­tsonen zain­tzak eta
osasun-egoera oso larriko kasuek sor­tzen dituz­ten familia-
premietara ere bideratuta daudela dagoeneko.
59
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
III
(
I I I ) . 6 .
O N D O R I O A K
Aurrekoa ikusi