gradu altuak ematea eragiten zuten egoera per­tsonalek
inten­tsitate gu­txiagoko graduetan balora­tzen direla orain,
eta gaur egungo iriz­pideak ez daudela argi.
Ezgaitasunen bat duten per­tsonen mendetasuna balora­
tzeko modua ez da egokia. Nire aburuz, iriz­pideak ez daude
zuzen ezarrita. Bi kasu diferentetan diagnostiko berdinak
edukirik, mendetasunaren balorazioei buruz lor­tzen diren
berrikuspenak guz­tiz desberdinak dira. Diagnostikoak
balora­tzerakoan eta ezgaitasun– eta mendetasun-mailak
finka­tzerakoan nolabaiteko arbitrariotasuna igarri dut”.
(
Gizarte-erakundeekin ez­tabaida­tzeko taldea)
Mendetasun-mailak arrazoi nabarmenik gabe jaisten
ari dira, eta horrek esan nahi du prestazio ekonomikoak
murriz­tu egiten ari direla, mendetasunak berbera edo
handiagoa izaten jarrai­tzen duen arren. Lehen III. mailako
mendetasuna zenari orain II. graduko balorazioa ematen
zaio eta, beraz, per­tsona horrek edozein motatako errekur­
tso gu­txiago jaso­tzeko eskubidea dauka”.
(
Gizarte-erakundeekin izandako elkarriz­ketak)
Aldaketa horren garran­tzia fun­tsez­koa da, prestazioetarako
eta gizarte zerbi­tzuetarako sarbidea eduki­tzeko ezinbeste-
ko gil­tza delako. Per­tsona bati mendetasun-maila jakin bat
onar­tzen ez zaion heinean, ezin izango du haren bizi-kalita-
tea hobetuko duten (eta haren familiak batera­tzeko dauz­kan
aukerak hobetuko dituz­ten) prestazioetara eta zerbi­tzuetara
sarbiderik eduki. Halaber, zorroz­tasun horrek
de facto
pres-
tazioen murriz­keta dakar, herritarren zati batek ezin baititu
eskuratu.
4.3.
Diru-sarrerak bermatzea
Gizartera­tzeko eta Diru Sarrerak Berma­tzeko abenduaren
23
ko 18/2008 Legetik eratorritako prestazioak oso garran­tzi­
tsuak dira diru-sarrera baxuak dituz­ten familiei edo zuzenean
pobrezia-arriskuan edo –egoeran dauden familiei lagun­
tzeko.
Diru-sarrerak berma­tzeko errentaz, gizarte behar
larrietarako lagun­tzez eta e­txebizi­tzarako prestazio osa-
garriaz
ari gara.
Diru-sarrerak berma­tzeko errenta
Diru-Sarrerak Berma­
tzeko Errentari buruz­ko maia­tzaren 25eko 147/2010 De-
kretuak arau­tzen du, Euskal Enplegu Zerbi­tzuak (Lanbide)
kudea­tzen du eta familia-unitateak diru-sarrerarik ez dauka-
nean edo horiek oinarriz­ko premiei aurre egiteko nahikoak ez
direnean eska daiteke.
Familiak inolako diru-sarrerarik ez daukanean, bizikide­
tzako unitatearen kide-kopuruaren arabera ezarritako hileko
gehienez­ko munta onar­tzen da: kide bateko bizikide­tzako
unitateen­tzat 616 €-koa eta 3 kide edo gehiago dituz­ten
unitateen­tzat 875 €-koa izaten da –eskuarki eta 2013rako–.
Unitateak diru-sarreraren bat eskura­tzen badu, munta
kalkula­tzeko, bizikide­tzako unitatearen kide-kopuruaren ara-
bera legokiokeen gehienez­ko muntari diru-sarrera guz­tiak
ken­tzen zaiz­kio.
Ahultasunagatik bereziki babestu behar den familia-mota
gisa, guraso bakarreko bizikide­tzako unitateen kasuan (ar-
durapean seme edo alaba bat edo ba­tzuk dituen amaz edo
aitaz bakarrik osatuta baitaude), prestazioa hileko 44,81 €-z
osa­tzen da.
Bestalde,
gizarte behar larrietarako lagun­tzak
aldiz­kakoak
ez diren, izaera ekonomikoa eta diru-lagun­tza izaera duten
prestazioak dira, gizarte-marjinazioko egoerak prebeni­tzeko,
saihesteko edo arin­tzeko beharrez­koak diren gastu zeha­tzei
(
ohikoei edo ez ohikoei) aurre egiteko nahikoak ez diren ba-
liabideak dituz­ten per­tsonei zuzenduta daudenak.
Az­kenik, aipatu behar da e­txebizi­tzarako beste lagun­tza es-
pezifiko bat dagoela,
e­txebizi­tzarako prestazio osagarria
izenekoa, diru-sarrerak berma­tzeko errenta jaso­tzen duten
per­tsonek alokairuari aurre egitea helburu duena. E­txebizi­
tzarako prestazio osagarria 2/2010 Dekretuaren bidez arau-
tuta dago, eta gaur egun haren gehienez­ko munta hileko 250
eurokoa da (baina hileko 320 eurokoa ere izan daiteke, adibi-
dez familia-unitateak ardurapean bi seme-alaba edo gehiago
dauz­kanean).
4.4.
Etxebizitza eta lurzorua
13/2008
Legeak e­txebizi­tza familietan eragin berezia
daukan arlo­tzat jo­tzen du (lege horren aurreko araudian
ekimen zeha­tzak jaso­tzen baziren ere). Zehaz­ki, ezar­tzen
du tratamendu berezia emango zaiela
adingabeko seme-
alabak edo beren kasa molda­tzen ez diren per­tsonak beren
ardurapean dituz­ten familiei, baita familia ugariei eta egoera
bereziki ahulean dauden familiei ere, hala nola guraso baka-
rrekoei, genero-indarkeria edo terrorismo-ekin­tzak jasan
dituz­tenei edo an­tzeko egoeraren batean dauden beste fa-
milia-motei, familia horiek e­txebizi­tza errazago eskura­tzeko
kupo ba­tzuk ezar­tzearren”.
Familiei zuzendutako neurri publiko nagusiei dagokienez,
lehen ahalegina E­txebizi­tzaren eta Hiri Berrikun­tzaren Plan
Zuzen­tzailea 2010-2013 delakoa da. E­txebizi­tza erosteko
fiskalitate berezia aipa­tzen du, baita familia ugarien­tzako
kupoen aplikazioa ere. Era berean, industrialdeetan edo
enpresa-parkeetan haur­tzaindegiak eta enpresa-jantokiak
eraiki­tzeko gu­txieneko azalera bat gordeko dela jaso­tzen
du, lanbidea eta familiako bizi­tza batera­tzea erra­tzeko as-
moz. 2013ko abenduaren 23an Eusko Jaurlari­tzak 2013-
2016
aldirako E­txebizi­tza Bidera­tzeko Plan berria onartu
zuen.
An­tzeman daitekeenez, ideia horiek familiei lagun­tzeko po-
litika publikoen arlo nagusietako biri zuzenduta daude, ze-
ren eta familiaren ikuspuntua bereziki ahulak diren taldeak
babesteko nahiz lanbidea, familiako bizi­tza eta norberaren
bizi­tza hobeto batera­tzeko bidea ematen duten ekimenak
susta­tzeko ba­tzen baita.
Hala ere, familiei lagun­tzeko e­txebizi­tza-politikak ez dira na-
gusiki 13/2008 Legearen bidez bidera­tzen; ai­tzitik, baliabide
gehiago dituz­ten bi tresna publiko daude:
Alde batetik, e­txebizi­tzari buruz­ko jardunetako asko (bai
erosketan bai alokairuan)
kenkari fiskalen
ikuspuntutik
lan­tzen dira. Horien inguruko datu zeha­tzak dagokien ata-
lean iruz­kindu dira, baina oro har e­txe bati urtero gehienez
3.600
€ ekar liezaz­kiokete kenkaritan.
Beste aldetik, az­pimarratu behar da
E­txebide
E­txebizi­
tza Euskal Zerbi­tzuaren bidez familiek neurri zeha­tzak aur-
ki di­tzaketela, hala nola erabilitako e­txebizi­tzak birgai­tzeko
lagun­tzak edo Bizigune programa. Az­ken horrek e­txebizi­tza
69
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
IV
(
I V ) . 4 .
FA M I L I E I L A G U N T Z E K O Z E R B I T Z U G I S A E R A G I N A LT U A D A U K AT E N N E U R R I G A R R A N T Z I T S U E N A K
Aurrekoa ikusi