hu­tsak mobiliza­tzea du helburu eta E­txebiden izena eman-
da dauden, diru-sarrera gu­txi dituz­ten eta jabe­tzan e­txebizi­
tzarik ez daukaten per­tsonei zuzen­tzen zaie.
4.5.
Bestelako jardun-eremuak
Lau arlo horiek familietan eragin altua daukaten neurriei
dagokienez erreferen­tzia-puntuak diren arren, ezin da alde
batera u­tzi Familiei Lagun­tzeko 13/2008 Legearen jarraibi-
deekin lerrokatuta dauden eta garraioarekin, kirolarekin, ai-
siarekin eta kulturarekin zerikusia daukaten ekin­tzak ere ba-
daudela.
Esate baterako,
garraio publikoari
lotuta, Eusko Jaurlari­
tzaren, foru-administrazioen eta udal-administrazioen es-
kumenekoak diren linea erregularretan familia ugarien eta
egoera bereziki ahulean daudenen aldeko tarifa-erregimen
berezi bat dago. Hain zuzen ere, neurri horiek Familiei Lagun­
tzeko 13/2008 Legearen nahiz aurreko araudien bidez –bi-
bliografian kon­tsulta daitez­ke– antola­tzen dira.
Era berean, garran­tzi­tsua da
aisiarako, kulturarako eta
astialdirako udal-programak
jaso­tzea, beraien helburuaz
gain kasu ba­tzuetan batera­tzen lagun­tzeko lana egiten bai-
tute. Dokumentazioaren analisitik eta landa-lanean udalekin
izandako elkarriz­ketetatik ondorioz­ta daiteke gu­txienetan
sartu dela familiaren batera­tzearen ikuspuntua programa eta
zerbi­tzu horietan.
5.
Ondorioak
1.
Orain­tsu sortu da politika publikoetan familiaren ikus-
pegia zeharka sar­tzea ahalbidetu duen
erakunde ins-
tituzionala
.
Izan ere, mende berria hasi arte (Familia Zuzendari­tza eta fa-
miliei babesteko lehen erakunde arteko planak sortuta) eta
batez ere 2008. urtetik aurrera (13/2008 Legearekin eta haren
garapenarekin, eta, batez ere, erakunde arteko III. planare-
kin) ezarri da espazio propio bat, bai antolakun­tza-mailan,
bai neurri zeha­tzei dagokienez.
Hala ere, oraindik ere garapena hasi berri dago. Izan ere, na-
hiz eta legez­ko esparruak ezar­tzen duen familiei lagun­tzeko
politikek zein norabide hartu behar duten, oraindik ez dauka
neurri propio garran­tzi­tsurik eta zailtasun objek­tiboak ditu
euskal erakunde-sarean jarduteko, lurralde historikoen eta
tokiko erakundeen eskumenei dagokienez.
Familia Politikarako Zuzendari­tzaren lidergoan inplikatutako
gainerako agenteen (sozialen eta instituzionalen) eskutik
familiei lagun­tzeko politiketan zeharkakotasuna lan­tzeko
orduan aitorpen urria egon dela ere esan genezake. Az­ken
horiek, izan ere, uz­tartu egin behar dituz­te beren neurri zuze-
nak, familien gaineko eragina kontuan har­tzen duten beste-
lako sek­tore-neurriekin.
Hez­kun­tza, zerga, gizarte-zerbi­tzu, e­txebizi­tza, garraio eta
abarren gaineko politikaz ari gara, eta, EAEren kasuan,
erakunde-eremu desberdinek kudeatu di­tzakete: maila
­
autonomikoan, foralean edo/eta tokikoan. Horrenbestez,
per­tsona eta familien beharrizanak, sek­toreen arabera eta
bakoi­tzak bere ikuspegitik, lan­tzen dituz­ten administrazio,
organo eta administrazio-unitate desberdinen arteko koordi-
nazio urria defizit historikoa da.
Koordinazio-falta hori lotuta dago, besteak beste, familian
gu­txi oinarritu den eta baliabide urriak dituen (Europako
urrienen artean) estatu-eredu bat izatearekin, administra-
zio eta lurralde historiko bakoi­tzak egindako banakako lan
historikoarekin (beren kabuz garatu dituz­telarik tokiko eta
lurraldeko errealitate bakoi­tzera ondoen egoki­tzen ziren ba-
liabideak), EAEko eskumen-ereduarekin (eta haren ondorioz­
ko egitura antola­tzailearekin) eta lehen aipatutako zeharkako
ikuspegi-faltarekin.
Hori guz­tia dela eta, hiritarrek zatituegi ikusten dituz­te fami-
liei lagun­tzeko politikak, bai horien aurkez­penari dagokionez,
bai baliabideak eskuratu eta erabil­tzeko tramiteei buruz­ko
orientazio eta jarraibideak emango dituen informazio batera-
tuko zerbi­tzu-faltari dagokionez.
2.
EAEn
kostuak konpen­tsa­tzeko politiken
uniber­
tsaltasun-falta agerian gera­tzen da neurri ekonomikoen
sistema dualean. Alde batetik, erlazionatutako arazorik
gabeko familiek konpen­tsazio ekonomikoak jaso­tzen
dituz­te
zerga klasikoaren bidez
(
batez ere, PFEZen ai-
torpenaren bidez) eta arrazoi sozioekonomikoen ondo-
rioz baz­tertuta edo baz­terkeria-arriskuan dauden fami-
liei, aldiz, diru-sarrerak berma­tzeko sistemak ematen die
arreta. Gainera, bi sistema horiek ez dira era bateratuan
diseinatu, eta, ondorioz, sistemaren koordinazioa eta
ikuspegi integrala murriz­tu egiten dira.
Ahulezia-egoeran ez dauden familia gehienek prestazio eko-
nomikoak jaso­tzen dituz­te familiarekin lotuta, batez ere zer-
gen bidez (PFEZ bezalako zergen gaineko kenkarien bidez).
Sistema honek ahulezia nabarmena dauka. Izan ere, desgra-
bazioak egiteko diru-sarrera nahikoak dituz­ten familiek soilik
erabil dezakete sistema eraginkortasunez, eta, beraz, ez­
tabaidagarria da ea sistema nahikoa mailakatua den eta zein
neurritan alda litekeen, berau uniber­tsalizatu ahal izateko.
Bestalde, familien­tzako a
ldiz­kako transferen­tzia uniber­
tsalen pisua
oso urria da; fun­tsean, seme-alabak dituz­ten
familien­tzako lagun­tza ekonomikoei buruz­ko 255/2006 De-
kretuko lagun­tzak dira.
3.
Nahiz eta
familia, lana eta bizi­tza per­tsonala uz­tar­
tzea
erkidego-zuzenbidearen eremutik gehien jorratu
den gaietako bat izan den, EAEk neurri gu­txi garatu ditu
eremu honetan eta orain dela gu­txi gainera.
Hala ere, elementu hori fun­tsez­koa da belaunaldi-errelebu-
rako, familien babes integral, koordinatu eta bitarteko na-
hikodunaren estrategiaren aldeko apustu indar­tsu eta argia
egin duten herrialdeak soilik izan baitira gai jaio­tza-krisiari
aurre egiteko eta beren biz­tanleria-piramidea zuzen­tzeko.
Errealitate hori, hain zuzen, larria da Europa osoan eta batez
ere EAEn.
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
70
(
IV). EAE
n
familiei laguntzeko politika publikoak
IV
Aurrekoa ikusi