1.
Sarrera
Kapitulu honen
helburua
herrialde europarrek familiei lagun­
tzeko garatutako politika desberdinak alderatu eta azter­tzea
da, baita beren orientazio, apustu eta emai­tzak ere, horrela,
gure errealitatean esku-har­tzea hobe­tzeko irakaskun­tza in-
teresgarriak hartu baitaitez­ke.
Haur­tzaroa, ezintasuna eta mendetasuna, eta adineko per­
tsonak bezalako aldagaiak hobeto azter­tzeko, bada, hona-
koak landuko dira:
¦
¦
Hasteko,
kolek­tibo hauen gaineko lagun­tza publi­
koaren esparruko datuak, ahalegin absolutuari eta
erlatiboari dagokienez
.
Hiru az­pi-kolek­tiboen banakako
eta baterako azterketa alderatuz gero, hobeto interpretatu
ahalko dira herrialde bakoi­tzaren gaitasunak eta lehenta-
sunak.
¦
¦
Bigarrenik, herrialde bakoi­tzeko familien esku jarritako
baliabide ekonomikoen azterketa konparatiboa
egin-
go da (bai babes zuzenena –
cash benefi­ts
–,
bai zerga-
kenkariena –
tax deductions
–).
Hala, argiago ikusi ahalko
da babesen inten­tsitatea.
¦
¦
Hirugarrenik, herrialde europar desberdinetan familien
lagun­tza-arloko beharrizanak ase­tzeko familien esku dau-
den
programa, zerbi­tzu eta baliabideak aztertuko
dira.
Horrela jakin ahalko dugu ea
jarduera-unitate europar
bat dagoen (edo, gu­txienez,
patroi bateratu
ba­tzuk), arlo
honetan herrialde europar desberdinen artean dauden
an­tzekotasun eta aldeak
identifikatuz eta eredu hori-
etan familiei lagun­tzeko politiken xede kolek­tiboak zein­
tzuk diren an­tzemanez,
familia-ereduaren eta estatuak
erakunde honekin duen harremanaren ulermen
des-
berdinen arabera. Hori guztia, izan ere, Europan estatu-
mota desberdinek izan dituzten eredu politiko eta sozialen
oinorde­tza da.
Halaber, eta eredu eta herrialde bakoi­tzarekin lotutako eza-
ugarri desberdinak aztertuz,
EAEren kokapen bat zehazten
saiatuko gara familiei lagun­tzeko politikei dagokienez. Hor-
retarako,
indar-gune eta hobekun­tza-arlo nagusiak iden-
tifikatuko
ditugu eta beste zein errealitate europarren­tzako
erreferen­tzia izan litez­keen aztertuko dugu.
2.
Familiei laguntzeko politika
eredu nagusiak Europan
Txosten honen lehen kapituluan adierazitakoaren arabera,
herri administrazioak familiei lagun­tzeko egiten dituen esku-
har­tzeak ez dira neutralak eta gizarte-eredu jakin bat lor­tzera
bidera­tzen dira. Bide horretan, bada, eragina dute jaio­tza-
tasaren orientazioak, familia-harremanen pribatutasunak
(
familiara­tze-prozesuen edo disfamiliara­tzearen bidez) edo
aukera-berdintasunak, besteak beste.
Hori dela eta, alde nabarmenak aurki­tzen ditugu herrialde
desberdinetan, eredu ba­tzuetan familiei lagun­tzeko politikak
argi eta garbi baitaude orientatuta jaio­tza-tasa eta zerbi­tzuen
uniber­tsaltasuna susta­tzera, eta, beste ba­tzuetan, ordea,
esku-har­tze publikoa haurren babesik gabeko egoera posi-
bleetan soilik ematen baita.
Familiei laguntzeko
politika publikoak Europan eta EAEn.
Azterketa konparatiboa
V
.
atala
75
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
V
Aurrekoa ikusi