3.
Familiei laguntzeko politiketako
gastu publikoak Europan
Europako ongizate-ereduek inten­tsitate desberdinak ematen
diz­kiote familia osa­tzen duten taldeen arretari. Horrenbestez,
arreta-maila desberdinak
daude eta ba­tzuk beste ba­tzuk
baino arreta hobea eskain­tzen dute, ereduaren arabera (eta,
ondorioz, herrialdearen arabera).
Horrenbestez, herrialde ba­tzuen arreta-gune nagusia adineko
per­tsonak edo ezintasuna izan litez­ke, eta haurrengan arreta-
maila baxuagoa jarriko li­tzateke; beste eredu ba­tzuek, aldiz,
arreta parekideagoa ematen diete hiru az­pi-talde horiei.
Europako erradiografia konparatiboa egiteko, txosten ho-
netan egituraz­ko bi adierazle aztertuko dira, ahalegin pu­
blikoaren ikuspegi absolutu eta erlatiboa eskain­tzen dutela
uste baitugu:
¦
¦
Alde batetik,
herrialde bakoi­tzaren ahalegin erlatiboa
aztertu da, eta, horretarako, herrialde bakoi­tzak hiru espa-
zio horietan familiari eskain­tzen dion
BPG por­tzentajea
hartu da oinarri­tzat. Hala, herrialde bakoi­tzak bere esku-
menen harira egiten duen ahaleginarekin alderatu daiteke.
Adierazle honetan herrialde bakoi­tzaren lehentasunak iku-
si ahalko ditugu, eskuragarri dauden baliabideen barruan.
¦
¦
Bestetik, herrialde bakoi­tzak hiru eremu horietan
per cį-
pita eskain­tzen dituen baliabideak
aztertu dira,
familiei
lagun­tzeko politika pu­blikoek balio absolututan duten
eraginaren
ikuspegia eduki ahal izateko. Adierazle ho-
rrek, hain zuzen, herrialde bakoi­tzaren benetako gaita-
suna eraku­tsiko digu (eta bere lehentasunekin alderatu
ahalko dugu).
Egituraz­ko adierazle hauen azterketari esker, herrialde
bakoi­tzeko orientazioari eta lehentasunei buruz­ko galderak
eran­tzun ahalko ditugu familia osa­tzen duten kolek­tiboei
dagokienez, baita EAEk dimen­tsio horiekin lotutako espazio
europarrean okupa­tzen duen tokia ere.
Aurretiaz­ko gogoeta metodologiko ba­tzuk
Familiei lagun­tzeko politiken egituraz­ko adierazleak aztertu
baino lehen, aurretiaz­ko hiru gogoeta metodologiko hartu
behar dira kontuan, azterketa konparatiboaren az­ken emai­
tza baldin­tza­tzen baitute eta kontuan hartu behar baitira
dagokion balioa emateko orduan:
¦
¦
Kolek­tibo desberdinen azterketa.
Txosten honek azter­
tzen duen xedeari jarraiki, haur­tzaroa, ezintasuna eta
mendetasuna eta adineko per­tsona az­pi-kolek­tiboak
azter­tzea erabaki da (lehendabizi banaka eta gero aldera-
tuta), ikerketa-taldearen ustez familiaren esparruan eragin
gehien izan dezaketen hiru egoerak baitira.
¦
¦
Datuen an­tzinatasuna.
Jarraian ikusiko denez (eta
txosten honen aurreko kapituluetan adierazi dugunez),
datuen egunerokotasuna ez da egokiena. Izan ere, orain­
tsu (2013) argitaratu diren datuak diren arren, datuok
2008
eta 2009. urteetan jaso ziren. An­tzeko azterlanek
datu zaharragoak ere erabil­tzen dituzten arren, az­ken
urteetan krisi ekonomikoaren eragina oso garran­tzi­tsua
izan da herrialde europarretan eta gizarte-babeseko sis-
temak jasan dituzten aldaketak ere oso esangura­tsuak
izan dira.
¦
¦
Datuen alderagarritasuna.
Metodologiari dagokionez,
gehien alderatu daitez­keen iturriak erabil­tzeko ahalegin
handia egin den arren (SEEPROS metodologia europarra),
barne-desberdintasunak daude bilketan, herrialdearen
arabera
44
.
Hori guztia dela eta, datu hauek erreferen­tzia
gisa ulertu behar dira, aka­tsik gabeko errealitate ordez,
herrialde bakoi­tzaren barne-antolaketaren arabera kasu
nazional batean jaso daitez­keelako eta ez beste batean
45
.
Jasotako item nagusiak honakoak dira:
(11.
taula)
Estatistika-itemen azterketa konparatiboa,
estatistika-motaren arabera
Haurtzaroa
(
SEEPROS funtzioa:
familia eta seme-alabak)
Ezintasuna
(
SEEPROS funtzioa:
ezintasuna)
Adineko pertsonak
(
SEEPROS funtzioa:
zahartzaroa)
Diru-laguntzak
?
Prestazio familiarrak
?
Amatasun– eta
aitatasun-baimena
?
Beste onura ekonomiko
batzuk (familientzako
transferentziak)
?
Ezintasunaren ziozko
pentsioak
?
Gaixotasunaren ziozko
pentsioak
?
Beste onura ekonomiko
batzuk (familientzako
transferentziak)
?
Pentsioak
?
Beste onura ekonomiko
batzuk (familientzako
transferentziak)
Programak eta zerbitzuak
?
Arreta-sistema
formalak (zentroak eta
programak, etab.)
?
Arreta-sistema ez
formalak (etxeko
zaintza, etab.)
?
Gauzazko beste
prestazio batzuk
?
Egoitza-zaintza
?
Etxez-etxeko laguntza
?
Errehabilitazio-
zerbitzuak
?
Gauzazko beste
prestazio batzuk
?
Egoitza-zaintza
?
Etxez-etxeko laguntza
?
Gauzazko beste
prestazio batzuk
Iturria: bertan egina, EUSTAT (2010c), EUROSTAT (2013) eta OCDE
(2013)
oinarri hartuta.
44
EUROSTAT, OCDE eta EUSTAT-en orri metodologikoek da-
tuak bil­tzeko prozesu bakoi­tzeko berezitasun eta salbues-
pen ugari adierazten dituzte. Izan ere, herrialde bakoi­tzean
antolaketa desberdinak daude eta, batez ere, ulermen eta
ikuspegi desberdinak. Horren ondorioz, hain zuzen ere, hez­
kun­tzarekin lotutako elementuak kanpoan gelditu behar izan
dira, datu-bilketan akordio metodologikorik lortu ez delako.
Era berean, ezintasun edo mendetasunean edota adineko
per­tsonengan item jakin ba­tzuk sar­tzea herrialde bakoi­tzak
bere gizarte-arretarako ereduaren gainean duen ikuspegiaren
araberakoa da eta, ondorioz, desadostasunak sor­tzen dira
aldera­tzeko orduan.
45
Arazo metodologiko honen adibide argi bat 4. kapituluan
izaera bikoi­tzeko (adibidez, hez­kun­tza eta uztar­tzea) zerbi­tzu
gisa aipa­tzen genituen elementuekin lotuta dago. Haurresko-
lek, esaterako, aldaketak eragiten dituzten datu-bilketan. Izan
ere, gizarte-eskumenetik eskain­tzen badira, kasu nazional ja-
kin baterako jasoko dira, eta hez­kun­tza-eskumenetik eskain­
tzen badira (EAEren kasuan bezala), aldiz, kanpoan geldituko
dira.
77
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
V
(
V ) . 3 .
FA M I L I E I L A G U N T Z E K O P O L I T I K E TA K O G A S T U P U B L I K O A K E U R O PA N
Aurrekoa ikusi