Seme-alaben taldeak / Guraso-taldeak
Talde horiek arreta ez formalean sar­tzen dira eta ez daude
guztiz araututa. Ondorioz, desberdintasunak daude beren
aitorpen-mailan, herrialdearen arabera. Ez dira guztiz
aurreikusten Bar­tzelonako goi-bileran, bertan ez baita jaso
familiako kideek, auzokideek edo ziurtagiririk gabeko zain­
tzaileek emandako irtenbiderik (Europar Batasuna, 2002).
Aukera hori aurrekoak baino ezohikoagoa da, nahiz eta
Europako iparraldean eta erdialdean hedatuta dagoen eta
horregatik aipatu nahi izan dugun. Bertan, familiak dira 5 eta
10
haur zain­tzeko antola­tzen direnak (normalean txandaka,
ordu edo egunen arabera).
Erkidego-izaera duten taldeak dira eta familiak lankide­tzan
ari­tzen dira ikuspegi hezi­tzailea zehaztu eta eran­tzukizuna
parteka­tzeko orduan. Herrialdearen arabera, kasu ba­
tzuetan ez dira aukera aitortua, ain­tzate­tsita egon arren ez
daudelako diruz lagunduta, eta beste ba­tzuetan sistema
pu­blikoaren parte dira eta beste aukera ba­tzuen artean
koka­tzen dira
Eguneko e­txeak
Eguneko e­txeak eskola-osagarria dira arreta-nagusiko
aukerez harago doazen lan-ordutegiak dituzten familien­tzat.
Udal-zentroetan, ikaste­txeetan edota e­txe partikularretan
egon daitez­ke eta haur­tzaroa babestea dute helburu,
eskolara­tzearen jarduera osagarriak eta eskolako, aisialdiko
eta lanetarako errefor­tzu-jarduerak garatuz.
Arreta-eredu orokor hauen eskain­tzari buruz­ko zehazta-
sunak, herrialdeen arabera, 2. eranskineko 8. taulan ikus
daitez­ke. Halaber, informazio osagarria dago tarifei, or-
dainketa-moduei, ordutegiei eta abarri buruz.
B. Estaldura-mailak. Sistema formalak eta
ez formalak
Dagoen eskain­tza ezagututa, garran­tzi­tsua da bere emai­tzak
egiazta­tzea. Europar Batasunaren datuen arabera (2008),
Bar­tzelonako helburuak ezar­tzean alde nabarmenak aurkitu
dira herrialdeen arabera.
Hiru urtetik beherako haurren artean (gogora dezagun zain­
tza-zerbi­tzuek estali behar zutela kopuru osoaren %33 gu­
txienez), bost estatu-kide soilik (Danimarka, Herbehereak,
Suedia, Espainia eta Belgika) gaindi­tzen dute por­tzentaje
hori eta Portugal, Erresuma Batua edo Fran­tzia bezalako
herrialdeak hurbil zeuden. Ai­tzitik, Italian, Alemanian edo Ir-
landan plazen %16 eta %26 artean eskain­tzen zen eta Ekial-
deko Europako herrialdeak ziren zenbaki okerrenak isla­tzen
zituztenak, %10etik beherako eskain­tzarekin (EUROSTAT,
2006
b).
Oraindik derrigorrez­ko hez­kun­tzan ez dauden hiru urtetik
beherako haurren kasuan, herrialde askotan gaindi­tzen zen
plazen %90. Zehaz­ki, Belgikak, Danimarkak, Fran­tziak, Ale-
maniak, Irlandak, Suediak, Espainiak edo Italiak datu hori
gaindi­tzen zuten, eta Herbehereak eta Erresuma Batua hurbil
zeuden (%85-%90). Datu horien az­pitik, ekialdeko herrial-
deez gain, Portugal eta Finlandiaren kasuak nabarmen­tzen
ziren, %70 eta %85 artean.
Estaldura horren ordutegiak kontuan hartuta (lana eta fami-
lia hobeto uztar­tzeko orduan elementu nagusietako bat izan
daitekeelako, adibidez, beren lanaldi osoa mantendu nahi
duten eta murrizten ez duten edo eszeden­tziarik har­tzen ez
duten familien­tzat) eszenatoki desberdinak daude.
Babes formaleko egituren
kasuan
52
,
ordutegi-aukera zaba-
lena eta baxuena zutenak bat zetozen, hiru urtetik beherako
edo gorako haurren sistemak azter­tzean. Hori horrela, Por-
tugalek, Islandiak eta Norvegiak arreta ertaina ematen dute
beren az­piegitura formaletan, astean 33 orduz baino gehiago
(
gogoratu EBn lanaldi estandarra astean 40 ordukoa dela).
Ai­tzitik, ordutegi-eskain­tza baxuena dutenak dira Austria, Ir-
landa, Herbehereak eta Erresuma Batua (astean 25 ordutik
behera).
(34.
grafikoa)
Haurren zaintza. Sistema formalak.
Batez besteko ordu-kopurua. 3 urtetik behera
0
10
20
30
40
Portugal
36,9
Belgika
29,7
Italia
31,9
Austria
22,1
Norvegia
33,0
Espainia
27,7
Luxenburgo
30,3
Herbehereak
17,7
Danimarka
34,3
Suedia
29,2
Frantzia
30,4
Irlanda
21,6
Finlandia
32,7
EB27
26,0
Alemania
29,9
Erresuma Batua
12,3
Iturria: EUROSTAT (2012).
52
EU-SILC metodologiaren arabera, sistema formaletan ho-
nakoak sar­tzen dira: eskolaurreko hez­kun­tza, eskolako
hez­kun­tza (gogora dezagun Europako herrialde ba­tzuek 4
urtetan hasten dutela nahitaez­ko eskolara­tzea, adibidez,
Luxenburgok, edo 5 urtetan, adibidez, Greziak, Herbehereak
edo Erresuma Batuak), haurren zain­tza erkidego-zentroetan
eskolako edo eskolaurreko ordutegitik kanpo (aurretik edo
ondoren) eta egunetako zentroetako zain­tza.
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
94
V
(
V). Familiei laguntzeko politika publikoak Europan eta EAE
n
.
Azterketa konparatiboa
Aurrekoa ikusi