UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean



Donostia - San Sebastián

Uztailaren 9an, ostirala, Ararteko erakundeak, EHUrekin elkarlanean, "Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean" izenburuko jardunaldia antolatu zuen, Donostiako Miramar jauregian.

Azken urteotan, honako gai hauek ageri dira agenda politiko eta publikoetan: familia eta norberaren bizitza bateragarri egitea, bateragarritasun hori sustatzeko ekintza positiboak abiaraztea, baita sustapenari lotutako hainbat politika publiko ere. Arartekoaren iritziz, aitek eta amek seme-alaben hazkuntzan eta hezkuntzan gehiago parte hartzeak izan behar du jarduera horien lehentasunezko ardatz nagusi, eta arlo honetan eskarmentu handiagoa duten Europako beste eredu konparatu batzuen argitan aztertu behar dira bateragarritasuna errazteko politika publikoak aztertzean dauden joerak eta etorkizunerako asmoak.

Era berean, oraingo ikuspegia osatu beharra dago, lana pertsona adintsuak eta mendekotasun handikoak zaintzearekin bateragarri egiteko politikak -ikuspuntu publikotik- sustatuz (Mendetasunari buruzko Legeak berak ezarritakotik harago); izan ere, etorkizuneko gizartean, alderantzikatuta egongo da adinaren piramidea, emakumeak gero eta beranduago izango dituzte haurrak eta, gainera, gizartea familia-eredu berrietarako aldaketan murgilduta egongo da. Orduan, orain dagoeneko gertatzen ari direnak bezalako egoerak aurreikusi behar dira: gero eta pertsona gehiagok -batik bat emakumeek- seme-alaben eta gurasoen artean banatu beharra daukate beren arreta eta zaintza-lanak.

EGITARAUA


9:00etan Agiriak ematea

9:15ean Aurkezpena
IÑIGO LAMARCA ITURBE JAUNA
Arartekoa. Vitoria-Gasteiz

9:45ean "Lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egiten laguntzeko política publikoen eredu eskandinaviarra"
ANITA NYBERG ANDREA
Stockholmeko Unibertsitateko Genero Azterlanetarako Zentroa. Suedia

10:15ean "Egungo gizarteen erronka berriak eta beharrak, lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egitearen errealitateari dagokionez. Política publikoek arlo horretan duten eragina"
MARÍA ÁNGELES DURÁN HERAS ANDREA
Giza eta Gizarte Zientzien Zentroa. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena. Madril

10:45ean Atsedenaldia

11:15ean "Lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egiten laguntzeko EAEko política publikoak egiaz zertan diren eta etorkizunerako zer asmo dauden"
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA ANDREA
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Vitoria-Gasteiz

11:45ean Debatea

12:15ean Mahai-ingurua: "Lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egiten laguntzeko oraingo política publikoak nola birplanteatu beharko lirateke, gizarteko errealitate berrietara egokitu daitezen?"
Moderatzailea: EVA MONENTE IGEA ANDREA
Cadena SER. Donostia-San Sebastián

"Emakumeen eta gizonen berdintasuna zeharkako ardatz gisa, lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egiten laguntzeko politiketan"
ANDER BERGARA SAUTUA JAUNA
Emakunde. Vitoria-Gasteiz

"Ikuspuntu juridikoa eta lanekoa, legezko esparrua eta gizarte-eragileen eginkizuna arlo honetan aurrera egiteko"
JUAN PABLO LANDA ZAPIRAIN JAUNA
Zuzenbide Fakultatea. Donostia-San Sebastián

"Adintsuen beharrei erantzutea, lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egiteko gero eta handiagoa den erronka gisa"
FRANCISCO JAVIER LETURIA ARRÁZOLA JAUNA
Gizarte Ongizateko Foru Erankundea. Vitoria-Gasteiz

"Familia-eredu berriak, batez ere guraso bakarreko familiak, eta horiek lana, familia eta norberaren visitas bateragarri egitean duten eragina: arazoak eta antzemandako hutsuneak"
MARÍA LUISA AGUIRRECHE OLLO ANDREA
Ararteko. Vitoria-Gasteiz

13:30ean Laburpen-saioa / Bibliografia-saioa

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - Anita Nybergen aurkezpena UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - Anita Nybergen aurkezpena
UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - María Dolores Garcíaren aurkezpena UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - María Dolores Garcíaren aurkezpena
UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - Ander Bergararen aurkezpena UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - Ander Bergararen aurkezpena
UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - Patxi Leturiaren aurkezpena UDA IKASTAROA - Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean - Patxi Leturiaren aurkezpena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad