HAUR ETA NERABEENTZAKO BULEGOA

Haur eta Nerabeentzako bulegoko irudia

Ararteko erakundean egindako berrikuntzak antolakuntzarako eta funtzionamendurako araudi berria eragiteaz gain (iaz argitaratu zen), ordura arte existitzen ez ziren zenbait administrazio organo abian jartzea ere barne hartzen zuen, horien artean Haur eta Nerabeentzako Bulegoa dago.

Bulegoaren xedea da Arartekoak adingabeen babesean orain arte garatu duen lana sendotzea, arreta eta sistematizazio berezia eskainiz. Horrela, bultzada berri bat emango zaio, arreta ardaztuz eta haurrentzat eta nerabeentzat zehatzak diren jarduerak garatuz.

Izan ere, adingabeen egoeraren inguruko kezka eta interesa ez da gaurko kontua, hasieratik Arartekoaren jardunaren alderdietako bat izan baita eta, batik bat, egoera bereziki zaurgarrian dauden pertsonei dagokienez. Horren adibide bat da urtero Eusko Legebiltzarrean aurkezten den txostenean, adingabeei zuzendatuta dagoen kapituluak gero eta garantzi gehiago daukala edo orain arte egin diren txosten berezien kopuru handia, zuzenean haurren eta nerabeen arazo zehatzei buruzkoak edo orokorragoak diren diagnosien barruan atal bereziak dituztenak.

Eskubideen uharte-ra sartu

Zeuk esan - 116111 - Haurrei eta nerabeei laguntzako telefonoa - Eusko Jaurlaritza

RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad