JARDUERAK

ARARTEKOAREN KOMUNIKATUA HONDARRIBIKO ALARDEA DELA-ETA

Hondarribia 06/09/2019
2019ko irailaren 8a
Hondarribiko Alardea oso ospakizun esanguratsua eta hunkigarria da hondarribiar guztientzat. Ia 25 urte dira ospakizunak emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko espazioa dagoela, batez ere Jaizkibel konpainiako kideen ahaleginari esker. Aitzitik, nabaria da oraindik ere bizikidetza-arazoak sortu ohi direla kontu hori dela tarteko. Zenbait urtez egoera pixkanaka baretzen joan ondoren, 2018ko Alardearen ospakizunean izandako istiluek kezka handia sortu zuten gizartearengan, eta orokortu egin zen irtenbidea emateko deia.euskal gizartea bezalako gizarte demokratiko eta aurreratu batean nagusitu behar duten oinarrizko arauak errespetatzen direla bermatzeko. Arartekoa, pertsonen eskubid ...

ARARTEKOAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, IRUNGO SAN MARTZIALEKO ALARDEA DELA ETA

Irun 28/06/2019
2019ko ekainaren 30a
Ia hogeita bost urte igaro dira jendaurrean eskatu zenetik gauzatu zedila Irungo emakume batzuen bidezko helburu bat: hain justu, emakumeek beraien herriko alardean gizonezko herrikideek bezalaxe parte hartu ahal izatea. Jaiegun horrek agenda publikoetan tokia hartzen jarraitzen du, bidezko aldarrikapen hori dela medio. Ararteko erakundeak aurten ere bat egiten du beharrezko oroigarri horrekin, emakumeek alardean berdintasunez parte hartzeko oztopoak kentzeko ahaleginean jarrai dezaten Irungo gizarteak eta gai honek eragindako botere publikoek. Horixe da Irungo biztanleek gehien maite duten jaia, eta herritar guztien ondarea izan beharko luke. Gaur egun alarde parekidea dagoeneko ekitaldi publ ...
Parte hartzaileak 2019-06-14

BILERA EGIN DU OMBUDSMANAREN IBEROAMERIKAKO FEDERAZIOAREN EMAKUMEEN DEFENTSA-ERAKUNDEEN SAREKO EUROPAKO ESKUALDEAK

Vitoria-Gasteiz 14/06/2019

Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren Emakumeen Defentsa-erakundeen Sareko Europako eskualdeko kideak Gasteizen bildu dira. Bertan, lan-jardunaldiak egin dira, sexu- eta ugalketa-eskubideak eskualde horretan zer egoeratan dauden aztertzeko. Julia Hernández arartekoaren ondokoa da sare horren Europako eskualdeko koordinatzailea. Sareak denbora luzea darama topaketa horretan aztertu diren gaiak lantzen. Sexu- eta ugalketa-eskubideak oinarrizko giza eskubideak dira eta osasunerako giza eskubidearen zati bat, Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Bilkuran onartu zenez (Kairo, 1994). Indarkeria obstetrikoa, berriz, emakumeen gorputzean eta ugaltze-prozesuetan egiten den indarkeria d ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad