Berrikuntza

Arartekoarentzat hauxe da berrikuntza: eraginkortasuna, kalitatea eta, zergatik ez, pertsonen zoriona eta ongizatea hobetzea ahalbidetuko duten ideiak sortzeko modua egitea. Baita ere norbanakoen, taldeen edo administrazioen jarduera egokiak antzeman, bultzatu eta zabaltzea.

Gainera, berrikuntzak zerikusi zuzena du ideia horiek taldean partekatu eta aldatzearekin, proiektuak, ohitura-aldaketak edo lan egiteko modu gardenagoak eta sortzaileagoak asmatzearekin, laburbilduz, aberastasuna sortzearekin; gure kasuan ukiezina den arren, aberastasuna da, azken batean.

Arartekoak, eskubideak bermatzeko erakundea delako, baina baita euskal herri-administrazioen politika publikoen ebaluatzailea delako ere, erabakimenez apustu egin behar zuen, nahitaez, helburu horiek bere ohiko jardunean eta bere estrategian ezartzearen alde. Helburuok eguneroko lanean ezkutatuta daude, bere antolaketan baloratu beharreko alderdi gisa, eta ondorio hauek dituzte:

  • barrura begira: antolaketa hobetzea, prozesuak hobetzeko metodologia baliatzea eta beharrezko tresnak jartzea erakundea eraginkorragoa izan dadin;
  • kanpora begira: erakundeekin, taldeekin eta bere lanaren hartzaile diren pertsonekin modu aktiboagoan lan egiteko bideak jartzea.

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
ARARTEKOAREN ZERBITZU KARTA - Zure eskubideak babesten ARARTEKOAREN ZERBITZU KARTA - Zure eskubideak babesten
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad