Aurkeztu zure KEXA EDO KONTSULTA


Zerbitzu honen bitartez eskaera bat egin daiteke, Ararteko erakundeak jardun dezan, hau da, zure KEXA edo KONTSULTA hasi dezakezu. Ziurtagiri elektronikoaren bidez edo ziurtagiririk gabe egin dezakezu.

  • EGIN KEXA EDO KONTSULTA ZIURTAGIRIAREN BIDEZ
    • Ziurtagiri digitala edo onartutako sinadura elektronietako bat izatea EZINBESTEKOA DA
    • Ziurtagiriko datu guztiak automatikoki hartuko dira
    • Eskatzailearen nortasuna eta bidalitakoaren integritatea bermatzen da.
    • Isilpekotasun eta segurtasun osoa lortzen da.
    • Zure eskaera gure erregistro elektronikora sartuko da automatikoki

OHARRAK

Bi kasuetan, bulego birtuala-egoitza elektronikoaren bidez egingo duzu. Egoitza elektronikoa SSL EV izena duen ziurtagiriak babesten du. Ziurtagiri hori IZENPE enpresak igortzen du. Enpresa horren helburua hauxe da, besteak beste: herritarrek gurea bezalako erakunde publikoekin dituzten komunikazioak seguruak izango direla bermatzea.

Zure nabigatzaile eta egoitza elektronikoaren arteko komunikazioa segurtasun osoz egin dadin, BERARIAZKO SOFTWAREA INSTALATU BEHAR DUZU, ZURE ORDENAGAILUAREN SISTEMA ERAGILAREN ARABERA.

Kexa edo kontsulta egiten jarraitzea erabakitzen baduzu, softwarea instalatu gabe segurtasuna eta nortasuna bermatu gabe egingo duzu. Kasu horretan, mezu bat agertuko da, segurtasun ziurtagiriarekin arazoren bat dagoela eta, ez sartzea gomendatzen dizuna. Lotutako eduikietan grafikoki erakusten dizugu mezu horiek nola agertuko diren.

Horrez gain, bide hauek erabil daitezke erakundeak jardun dezan eskatzeko:

  • Arartekoak Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan, herritarrei kasu egiteko dituen bulegoetako batera joan daiteke aurrez aurre hitz egitera.
  • Postaz, helbide honetara:

    Ararteko
    Prado, 9
    01005 Vitoria-Gasteiz
  • Faxez, zenbaki honetara 945 13 51 02
  • arartekoa@ararteko.eus posta elektronikora igorriz.
    GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
    Ziurtagiriaren oharra - Nabigatzaileetan agertu daitezkeen mezuei buruzku informazioa Ziurtagiriaren oharra - Nabigatzaileetan agertu daitezkeen mezuei buruzku informazioa

    GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
    Bulego birtuala - Egoitza elektronikoaren estekak
    IZENPE - Ziurtagiria abian jartzea IZENPE - Ziurtagiria abian jartzea
    RSS
    Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
    sello accesibilidad   sello accesibilidad