Arartekoren pribatutasun politika

Datu pertsonalak tratatzeko moduari eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera dauden eskubideei buruzko informazioa.

1. Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak

Arartekoa Euskadiko herriaren defendatzailea edo Ombudsmana da. Erakunde burujabea eta alderdikeriarik gabea da eta Euskadiko herritarrei zerbitzu publikoa egiten die, euskal administrazio publikoen jarduerekin zerikusia duten kexetan eta kontsultetan. Era berean, pertsonen eskubideak babesteko eginkizuna du legez. Informazio gehiago lor dezakezu hemen: www.ararteko.eus.

Arartekoarekin harremanetan jartzeko bideak:

2. Zure eskubideak baliatzea

Eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu:

  1. Zure datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, zeintzuk tratatzen ari diren eta haiekin zer trataera-eragiketa burutu diren jakiteko.
  2. Oker dagoen edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  3. Zure datu pertsonalak kentzeko eskubidea, hori egin daitekeenean.
  4. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Halakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu, kexak izapidetzeko edo defendatzeko.
  5. Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea, bidezko interesa baldin bada datu horiek tratatzeko ahalmena ematen digun legezko oinarria. Arartekoak zure datuak tratatzeari utziko dio, premiazko bidezko interesik ez badu behintzat, edo kexak azaldu, izapidetu edo defendatzeko behar ez baditu.
  6. Zure datuak eramateko eskubidea, baldin eta kontratu-harremana edo zure baimena baldin badira datu horiek tratatzeko ahalmena ematen diguten legezko oinarria.
  7. Arartekoari emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.

Bestalde, Datuak Babesteko Euskal Agentziari kexa egiteko eskubidea duzu, baldin eta, zure ustez, datuak babesteari buruzko legeria urratu bada, zure datu pertsonalak tratatzeari dagokionez.

3. Arartekoak egindako datu-tratamenduen gaineko informazioa

Arartekoak Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka. Bertan zehatz-mehatz azaltzen da tratamendu arduradunak egindako tratamenduetako bakoitza:

  1. Komunikazioa, hedapena eta gizarte-sareak. Helburuak:
    1. Erakundearen komunikazioa kudeatzea: hedapena.
    2. Pertsonekiko elkarrekintza kudeatzea, posta elektronikoz, postaz, telefonoz, gizarte-sareko inguruneen bidez eta web orriaren bitartez.
  2. Kontularitza eta kudeaketa ekonomikoa. Helburua:
    1. Kontratazio eta gastu espedienteak, kontularitza-, zerga- edo tributu-agiriak kudeatu eta izapidetzea, baita ere erakundearen funtzionamendurako beharrezkoak diren erosketak kudeatzea eta hornitzaileei ordaintzea.
  3. Kexak eta kontsultak kudeatzea. Helburua:
    1. Herritarrek Arartekoari egindako kexa-idazkiak eta kontsultak kudeatzea, izapidetzea eta bilakaera aztertzea, baita ere horien ondorioz irekitako espedienteak eta ofizioz hasitakoak.
  4. Giza baliabideak kudeatzea. Helburua:
    1. Langileak kudeatzea, nominak egitea, prestakuntza eta laneko istripuak prebenitzea.
  5. Beken deialdietako parte-hartzaileak. Helburua:
    1. Ikerketa aplikatuko bekak emateko prozesuak kudeatu eta izapidetzea.
  6. Harremanetarako pertsonak. Helburua:
    1. Arartekoa, bere eginkizunak betetzean, zenbait pertsona era erakunderekin jartzen da harremanetan. Harremanetarako pertsonekin, erakundeekin, enpresekin, administrazioekin, elkarte eta beste organizazio batzuekin duen harreman hori kudeatzea.
  7. Agirien sarrera eta irteera erregistratzea. Helburua:
    1. Informazioaren eta agirien sarrera eta irteera erregistroa kudeatzea.

Baldin eta, behar bezala justifikatuta, Tratamendu Jardueren Erregistroari buruzko xehetasun gehiago jakin behar baduzu, Arartekora jo dezakezu, 1. atalean zehaztutako bideren bat erabiliz.

4. Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak bat datoz administrazio elektronikoaren arloko Segurtasuneko Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin. Horiek behar bezala azalduta daude Ararteko erakundearen informazioaren segurtasuna osatzen duten agirietan.

5. Isilpekotasuna

Web gunearen bitartez edo zurekin ditugun komunikazioetan biltzen ditugun datuak isilean tratatuko dira, eta horiek sekretuan gordeko ditugula hitzematen dugu, ezarri beharreko legerian ezarritakoaren arabera.

6. Pribatutasun politika eguneratzea

Baliteke pribatutasun politika hori eguneratu behar izatea. Horregatik, komenigarria da zuk aldizka berrazter dezazun, ahal bada, bildutako informazioa zer motatakoa den eta nola tratatzen den jakiteko asmoz web gunean sartzen zaren bakoitzean. Hala ere, pribatutasun politika horren aldaketaren batek zehazki zure datu pertsonalen tratamenduari eragiten badio, behar bezala jakinaraziko dizugu.

Pribatutasun politika 2018ko maiatzaren 23an eguneratu zen azkenekoz.


GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
ARCO eskubideak
Datuetan sartzeko eskubidea BALIATZEKO eredua Datuetan sartzeko eskubidea BALIATZEKO eredua
Zuzentzeko eskubidea BALIATZEKO eredua Zuzentzeko eskubidea BALIATZEKO eredua
Ezerezteko eskubidea BALIATZEKO eredua Ezerezteko eskubidea BALIATZEKO eredua
Kontra egiteko eskubidea BALIATZEKO eredua Kontra egiteko eskubidea BALIATZEKO eredua
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad